IKASTURTE AMAIERAKO TXANGOA (LH 4, 5 ETA 6)

Datorren ekainaren 21ean ikasturte amaierako txangoa egingo da. Tokia: gamiz Fikako Igerilekuak. Ordutegia: 9:00-16:30. Autobusa 09:15 aldera irtengo da Buenavistako anbulategitik. Egun osoko txangoa izanik, ikasle bakoitzak beharrezko janari eta edariak eraman beharko ditu. Egun horretan ez da autobus-zerbitzurik egongo (ikastolatik etxera) eta, beraz, haurren bila etorri beharko duzue Buenavista anbulatorioaren parean dagoen autobus-geltokira. Oharra!…

IKASTURTE AMAIERAKO TXANGOA (DBH)

Ikasturte amaierako txangoa ekainaren 21ean egingo dugu. DBHko ikasleak Sestaoko igerilekura joango dira. Irteera: Murrieta etorbidea, Batzoki aurreko autobus geltokia Ordua: 10:00etan Itzulera: 16:00etan Prezioa: 4€ (hurrengo erreziboarekin pasatuko dena) Egun osoko irteera denez, jatekoa eraman behar da. Kontutan izan, igerilekuetara goazenez, eguzkitarako krema, txankletak eta abar eramatea. OHARRA: Ekainaren 20an DBH 4 mailako ikasleei…

2023/24 INGELESEKO ESKOLAZ KANPOKO IKASTAROAK (MATRIKULA BERRIAK)

Kaixo! Mic dut izena eta St George ‘s English Academyk Bihotz Gaztea Ikastolan ematen dituen ingelesezko eskolaz kanpoko eskolen koordinatzailea naiz. Ikastolako familia guztiekin harremanetan jartzen naiz 2023/24 ikasturteko ingeleseko klaseetan izena emateko aukera eskaintzeko. Matrikula maiatzaren 15ean irekiko da. Matrikula egin daiteke izena emateko fitxa betez. Fitxa hori formalizatuta geratuko da seinalea (50 €…

ESKULAN LEHIAKETA 2023: EMAITZAK

Ikasturtero bezala material birziklatuen eskulan lehiaketa antolatu dugu Ikastolan. Aurten 41 eskulan aurkeztu dira 3 kategorietan banatuta: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBH. Ikastolako Ingurumen Batzordetik eskertu nahi dizuegu zuen partaidetza, aurkeztutako eskulanak oso politak eta originalak izan baitira. Eskerrik asko! Ikasturte honetako ikasle saridunak hauek izan dira: HAUR HEZKUNTZA Ane eta Irati Ruiz Gure,…

Txapa tailerra Santurtziko Euskararen Astean.

Datorren larunbatean, maiatzaren 6an, Gernika Parkean txapen tailerra egingo dugu, Santurtziko Euskararen Asteko egitarauaren barruan. Santurtziko udalak urtero hainbat elkarterekin batera (gu barne) Euskararen astea antolatzen du zenbait jarduera programatuz.  Aurten maiatzaren 5etik 11ra izango da. Ikastolak maiatzaren 6an, beste zentru batzuekin batera, ume txikientzako tailerrak antolatu ditu. Gure kasuan, txapen tailerra, baina beste ikastetxe…

LH 5eko Ikasleak, Vista Alegre baserrira irteera.

LH 5. mailako ikasleak, Karrantzan dagoen Vista Alegre baserria ikustera joango dira, lantzen ari diren garaiarekin zerikusia duelako. NOIZ: Maiatzaren 25ean Betiko ordutegia beteko da (8:55 – 16:30). Beraz, janaria eta edaria eraman beharko dute.  Irteera honek 14,50€ balio du eta hurrengo ordainagirian kobratuko zaizue.      

Ekaineko informazioa eta lanaldi jarraituko jantokia.

Ikasturte amaiera hurbiltzen ari da, eta agendan agertzen diren Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako eskola-egutegiak berrikustean (posta elektronikoz helarazi genizuenak), konturatu gara akats bat dutela. 2022ko maiatzaren 23ko Eskola Kontseiluan, 2022-2023 eskola-egutegia onartu zenean, ekainaren 1a eta 2a lanaldi jarraitukoak dira, hau da, EZ DAGO IKASTOLARIK ARRATSALDEZ. Zuen egutegian goizekoak eta arratsaldekoak direla agertzen da,…