GAU BELTZA HERIOTZAREN FESTA DA, BAINA BIZIRIK GAUDELA GOGORATZEN DIGU

Natura, hizkuntza, bizitza eta heriotza.. Herri baten kultura argazkia da. Urriak 31 betidanik izan da gau berezia eta duela gutxira arte Euskal Herrian “Arimen Gaua” edo “Gau beltza” ospatu izan da. Ospakizun hau Estatu Batuetakoa dela uste dugun arren, Eskoziara joan behar dugu hitzaren jatorriaren bila. Ingeleseezko “All Hallows Eve” hitzetatik dator,santu guztien gaua. Euskal…

GEUZEN IKASTAROETARA APUNTATZEKO EPEA AMAITZEN DELA!

Gogoratu bihar (urriak 28) dela ikastaro hauetara apuntatzeko azkenengo eguna. Ikastaro hauek azaroaren 9, 16 eta 23an izango dira, 17:15etatik 19:15era arte. GEUZ erakundearekin kontaktuan egon gara gure familiei formakuntza saio bat ekartzeko. Ikastaro honetan, besteak beste, “familien posizioa ikasleen gatazketan” gaia jorratuko da. Gure ustez, prestakuntza hori oso garrantzitsua da ikasleen eta familien arteko…

LH 2. MAILAKOEN BARATZE BASERRI ESKOLARA KOLONIAK

Ikasturte honetan, Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak Baratze Baserri eskolara joango dira (Gauteguiz Arteaga). Azaroaren 25ean irtengo dira eta azaroaren 26an itzuliko dira. Egun horietako ordutegia eta autobus zerbitzuak ohikoak izango dira. Egun hauetan zuen seme-alaben datuak eta baimena betetzeko orrialdea jasoko duzue eta ikastolara bueltan ekarri behar izango dute. Eraman beharko dituzten gauzak: lozorroa,…

LH 1. MAILAKO IKASLEAK ARMAÑONERA DOAZ!

LH 1. mailako ikasleek, azaroaren 10ean, lantzen ari diren unitatearekin loturiko irteera egingo dute. Armañoneko parke naturalera joango dira (Karrantza); bertan ekintza desberdinak egingo dituztelarik. Egun osoko irteera izango denez, bazkaria ekarri beharko dute. Baita naturan aritzeko zapata eta arropa egokia ere. Jarduera aprobetxatzeko ordutegia luzatuko dugu, haurrak ikastolan utzi beharko dituzue 8:50etan eta 17:30etan…

DONOSTIAKO ZIENTZIA MUSEORA (LH 5)

Azaroaren 10ean, asteazkena, LH 5. mailako ikasleak Zientzia Museora joango dira. Irteera horretan hainbat jarduera egingo dira; adibidez, Planetariumaren bisita, Urtaroen tailerra… Egun osoko irteera izango da; beraz, ikasleek janaria eta edaria eraman beharko dituzte. Bidaia luzea denez, ordutegia hauxe izango da: 9:00-18:00. Irteeraren prezioa 24,50€koa izango da eta abenduko ordainagirian kobratuko da.

GURE IKASTOLAN KIVA PROGRAMA ABIAN JARRIKO DUGU!

KiVa bullying edo eskola-jazarpenaren aurkako programa da. KiVa programa Finlandiako Hezkuntza Ministerioak finantzatu eta Turkuko Unibertsitateak sortu eta garatutako eredu bat da, eskola-jazarpena murriztea xede duena. Frogatuta dago: KiVa-k eskolan jazarpena murrizten du eta ongizatea hobetzen du! Finlandian, Lehen Hezkuntzako ia eskola guztiak KiVa programa ezartzen ari dira. KiVa ikasgaietan, ikasleek jazarpenaren kontra borrokatzeko bideak…

IKASTURTE HASIERAKO EKITALDIA OSPATU DUGU!

Herriarentzat hortxe gaudela esateko, elkarrekin lan egiteko prest gaudela esateko. Horregatik gauzatu dugu Ikasturte Hasierako Ekitaldia larunbat honetan. Santurtziko, gure herriko, zenbait elkarte, erakunde eta pertsonalitate desberdin gonbidatu ditugu gure etxera, guretzat hain inportantea den mezua zuzenean jasotzeko. Azken finean ikastola Santurtziren parte bat da, komunitate honen parte gara. Lankidetzak izugarrizko garrantzia dauka gure filosofian,…

TELE 7REN BISITA IZAN DUGU!

Gaur goizean Tele 7ren bisita izan dugu gure ikastolan! Bihar, larunbata, Ikasturte Hasierako Ekitaldia ospatuko dugu ikastolan, eta horren berri ematera etorri dira Tele 7koak. Ea zergatik egingo dugun ekitaldia? Ba, Santurtziko herritar guztiei badaukagulako zerbait esateko: ELKARREKIN LAN EGITEKO PREST GAUDELA. Hemen duzue ikastola behar duzuenerako! Ez utzi tele 7  ikusteari! Gaur 20:00etan!! Hemen…

LAGUNDU DEZAGUN GUZTION ARTEAN!

Umeak beti daude presaka, ez dira apenas gelditzen. Eta ikastolatik egun osoa pasa eta gero, bere gurasoak ikusi ezinik, arrapaladan ateratzen dira (batez ere txikienak direnak). Horretaz gain, gurasook ere irrikatan gaude gure umeak hartu eta etxera joateko, eta askok kotxea erabiltzen dugu. Presaka gabiltzanez ez gara batzuetan enteratzen eta behar ez dugunean aparkatzen dugu.…