8 PLAN ZORAGARRI familian gozatzeko, euskaraz, igande goizetan!

8 PLAN ZORAGARRI familian gozatzeko, euskaraz, igande goizetan! ¡8 MAGNÍFICOS PLANES para disfrutar en familia, en euskera, los domingos por la mañana! 🎬🎥4 FILM eta 🎭4 ANTZEZLAN 🎬🎥4 PELIS y 🎭4 OBRAS DE TEATRO Urtarrilak 12 enero,12:30, 🎟️4€ 🎭 “ZIMURREN ARTEAN KONTU KANTARI”-Laenananaranja Urtarrilak 19 enero, 12:30, 🎟️2€ 🎬🎥 “ABENTURA ERRALDOIA” Urtarrilak 26 enero, 12:30,…

LH 3. MAILA _ BILBOKO GUGGENHEIM MUSEORA!

Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek Bilboko Guggenheim Museora irtenaldia egingo dute. Eguna: urtarrilaren 17an, ostirala. Txango horren helburua gure ikasleak arteari hurbiltzea da. Egun osoko irteera izango denez, ikasle bakoitzak bere janaria eta edaria eraman beharko du. Sarrerak eta irteerak betikoak izango dira betiko ordutegietan. Irteeraren prezioa 11,40 eurokoa izango da eta hurrengo erreziboan kobratuko…

Bihotz Gaztea Ikastolaren Batzar Orokorraren deialdia

Familia agurgarriak, Atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu Bihotz Gaztea Ikastolaren hurrengo Batzar Nagusira. Urtarrilaren 23an izango da, 17:00etan lehenengo deialdian, 17:30ean bigarrenean eta 18:00etan hirugarren deialdian. Zuen parte-hartzea funtsezkoa da gure hezkuntza-komunitatea ondo garatzeko. Zuen inplikazioa aldez aurretik eskertuz, jaso ezazue agur bero bat, Bihotz Gaztea Ikastola

DESIOEN ZUHAITZA

Gure ikastolako Gabonetako apainketa taldeak sarrera nagusian desioen zuhaitza ipintzea pentsatu du. Zuhaitz honetan familia, ikasle eta langileen desioak, ilusioak, nahiak jasoko ditugu. Horretarako GUZTION partaidetza behar dugu. Asteburu luze honetan proposatzen dizuegu bola bat sortzea eta bertan familia edo ikasle bakoitzak mezu bat idaztea. Hurrengo astean, gelara ekarri eta guztion bolekin gure desioen zuhaitza…

Eskola-Agenda 2030: udal dimentsioa

Aurreko komunikazio batean esan genuen modura, ikasturte honetan udala eta Arazi enpresarekin batera egingo dugu lan Agenda 2030 proiektua aurrera eramateko.   Lehengo jarduera, proiektuari hasiera ofiziala emateko, udal eskola foroa izango da.   Urtarrilaren 16an, goizeko 10:00etan, udaletxean bilduko gara ingurumen batzarretako ordezkariok, irakasleok eta  ikasleok. Udalaren partetk ongi-etorria jaso ondoren ikasturte honetarako helburuak…

Errigora kanpaina eta gure familien parte-hartzea

Aurten ere, Errigorako kanpaina gure ikastolara iritsi da, eta eskertu nahi dugu eskaerak egin dituzten familia guztien inplikazioa! Errigora Nafarroa hegoaldeko elkartasuna, euskara eta kalitatezko produktuak batzen dituen ekimena da. Erosketa bakoitzak, tokiko elikagai iraunkorrez gozatzeko aukera emateaz gain, gure lurraldeko euskal kultura eta hizkuntza indartzeko ere balio du. Gure ikastolan, familien erantzun handia jaso…

NEGULEKUAK 2024-25

Familia agurgarriak: Bihotz Gaztea Ikastolatik zuengana jotzen dugu Gabonetan antolatuko ditugun Negulekuen berri emateko! NEGULEKUAK 24-25! Ikastolak zuzenean antolatzen dituen Negulekuak abenduak 23, 26 eta 27 (1. ASTEA) eta abenduak 30 eta urtarrilak 2 eta 3. (2. ASTEA) izango dira. 9:00etatik 13:00ak arte. Egunero, goizeko 8:00etatik aurrera harrera-zerbitzua eskaintzen dugu, baita jantoki-zerbitzua, aukerakoa ere, 13:00etatik…

Agenda 2030 proiektua martxan

  Ikasturte honetarako, 2024-25, Santurtziko udalak “ARAZI Heziketa” enpresa kontratatu du herriko ikastetxeen proiektuen laguntza eta jarraipenerako.   Ikastetxe guztion artean erabaki dugu 11. G.I.H. lantzea, “Hiri eta komunitate jasangarriak”. Helburu honen baitan hainbat alor jorra daitezke: parkeak eta berdeguneak, irisgarritasuna, bidegorriak, trafikoa, garraio publikoa, zarata, airearen kalitatea…   Ikastolako ingurumen batzarrak osatuta daude eta…