Aurreko komunikazio batean esan genuen modura, ikasturte honetan udala eta Arazi enpresarekin batera egingo dugu lan Agenda 2030 proiektua aurrera eramateko.
Lehengo jarduera, proiektuari hasiera ofiziala emateko, udal eskola foroa izango da.
Urtarrilaren 16an, goizeko 10:00etan, udaletxean bilduko gara ingurumen batzarretako ordezkariok, irakasleok eta ikasleok. Udalaren partetk ongi-etorria jaso ondoren ikasturte honetarako helburuak eta jarduerak aurkeztuko dira eta horiei buruz egin ahal izango ditugu galderak eta iruzkinak.
Honekin batera helarazi dizkiguten familientzako buletina bidali nahi dizuegu, proiektuaren izaera eta xedeak argi uzten dituena.








