25/26 IKASTURTERAKO SARRERA ETA IRTEERA BERRIAK
SARRERA GUZTIAK PATIOTIK EGINGO DIRA. Patioan zehaztuta dauden lekuetan itxarongo dute, bai familiek bai ikasleek.
SARRERA GUZTIAK PATIOTIK EGINGO DIRA. Patioan zehaztuta dauden lekuetan itxarongo dute, bai familiek bai ikasleek.
Datozen irailaren 8an ofizialki hasiko da ikasturte berria. Udaren ostean, gure gelak ilusioz, ikasteko gogoz eta berriz elkartzeko irrikan beteko dira. ℹ️ Gogoratu garrantzitsua: ikastolara sartzea patioaren bidez egingo da. Ikasturte honetan arreta berezia jarriko dugu: Ikaskuntza motibagarria bultzatzen. Hezkuntza komunitate osoaren parte-hartzea sustatzen. Ikasle bakoitza bere ikasketa- eta garapen-bidean laguntzen. Familia guztiak animatu nahi…
Hobekuntzak gure ikastolan (2025)Ikasturte honetan, gure ikastolako instalazioetan hobekuntza garrantzitsuak egin ditugu, helburu argi batekin: gure haurrentzat ingurune atseginagoa, funtzionalagoa eta gure hezkuntza-ereduarekin bat datorrena eskaintzea. Hona hemen egindako lan nagusiak: Haur Hezkuntzako (lehen zikloa) gela berriak: zabalagoak, argitsuagoak eta haurren garapenera egokituak. Aerotermia-sistema berria: erosotasun termikoa hobetzen du eta jasangarritasunaren aldeko apustua da. Patio…
Ilusio handiz, ikasturte honi hasiera ematen diogu eta gure webgunean egutegi, zerbitzu eta familientzako datu interesgarri guztiak eskuragarri daudela jakinarazten dizuegu. Ordutegiak, eskolaz kanpoko ekintzak, jantokiko menuak eta Ikastolaren egunerokotasunari buruzko informazio guztia kontsulta dezakezue. 25/26 IKASTURTEAREN HASIERA
Información sobre Becas y Ayudas al Estudio – Curso 2025/2026 Aún estamos a la espera de que se publique la convocatoria oficial de Becas y Ayudas al Estudio para el curso 2025/2026 por parte del Departamento de Educación del Gobierno Vasco. En cuanto esté disponible, actualizaremos esta sección con toda la información necesaria: plazos, requisitos,…
Sarrera eta irteerei buruzko informazioa Inguruko eremua peatonalizatzen ari direlako eta oraindik lanean jarraitzen dutelako, oraindik ez dira zehaztu ikasleen sarrera eta irteerako ateak eta ordutegiak. Ikasturtearen hasieran zehaztuko ditugu, eta une egokian emango dizuegu horren berri. Eskertzen dugu zuen ulermena eta lankidetza. SARRERA ETA IRTEERAK 25/26
Eskerrik asko, Ikastolako jaiaren parte izan zareten guztioi! Joan den asteburuan ospatutako Ikastola25 jaia gure komunitatearen lanaren eta elkarlanaren adibide bikaina izan da. Beste behin ere, erakutsi dugu kooperatiba bat garela, non pertsona bakoitzak bere ekarpena egiten duen guztion onerako. Eskerrik beroenak parte hartu duzuen guztioi: familiei, langileei, laguntzaileei eta, nola ez, antolakuntzako lanetan buru-belarri aritu…
🎉 Dagoeneko salgai daude ikastolako kamisetak! Etorri eta lortu zurea 8 eurotan. Ikastola laguntzeko eta elkarrekin ospatzeko modu bikaina da. Ez geratu zurea gabe! 📍 Salmenta lekua: jai egunean Ikastolan
ESKULAN LEHIAKETA 2025 Eskerrik asko!!! Ikasturtero bezala material birziklatuen eskulan lehiaketa antolatu dugu Ikastolan. Aurten 57 eskulan aurkeztu dira 2 kategorietan banatuta: Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza. Ikastolako Ingurumen Batzordetik eskertu nahi dizuegu zuen partaidetza, aurkeztutako eskulanak oso politak eta originalak izan baitira. ESKERRIK ASKO!!! Ikasturte honetako ikasle saridunak hauek izan dira:…