ZIRIMOLA. Udako aisialdi eskaintza 2026.

Zirimolak ilusioz beteriko udako eskaintza prestatu du, euskarazko aisialdi hezitzailea ardatz hartuta. Euskal Herriko haur eta gazteen saretzea bultzatu nahi da, gure txokoak eta natura ezagutuz. Giro atsegin eta seguru batean, parte-hartzaileen sormena, autonomia eta bizikidetza lantzea da helburua, Zirimolako Hezitzaile Eskolan formatutako profesionalen eskutik.   Datu Interesgarriak eta Egitarauak Udaleku Irekiak: Ikastolan bertan egiten…

TOKI ALAIRA GOAZ! (HH, 4 URTE)

Apirilaren 17an, HH 4 urteko  ikasleak Toki Alaira (Urkiola) joango gara. Bertan, Urkiolatik ibilbidea egingo dugu, basoan zentzumenen bidez murgilduko gara, Letona korta ezagutuko dugu eta parketxean ekintza desberdinak egingo ditugu. Eraman beharrekoa: Arropa eta oinetako erosoak Motxilan muda oso bat Hamaiketakoa Bazkaria eta edaria Txangoaren prezioa: 16,50€, maiatzeko erreziboan kobratuko da. Egun horretako ordutegia…

Martxoak 13, Korrika arratsaldea.

Gure Ikastolak aurtengo Korrikaren parte hartzaile fina izan nahi du, eta horretarako familien laguntza behar dugu. Arratsalde horretan jarduera ezberdinak izango dira Ikastolan. Umeentzako eta euren familientzako tailerrak. Errigora produktuen dastaketa. Bingo musikatua. Korrikaren koreografia. Musika.   Korrikako Itsulapikoa eskuragai izango dugu arratsalde horretan ere bai eta gogoratu ekarpenak 24. edizioko ikastolaren kilometroa erosteko izango…

Korrikako ekintzak

Aurten 24. Korrika ospatuko dugu, eta Bihotz Gaztea Ikastolak betikolez bat egin nahi du ekimen honekin. Horretarako gure herrian, Santurtzin antolatuko diren ekimenen berri eman nahi dizuegu, parte har dezazuen, eta aurten gure ekimen propiora gonbidatu nahi zaituztegu, ikastolan bertan.   Ekimenak: Martxoak 6: Zirkugintza 18:00etan Gernika parkean, umeei eta familiei zuzenduta. Martxoak 6: Binilo…

ZUHAITZ EGUNA

🌳 Zuhaitz Eguna Santurtzin: Gure Ingurumen Batzordea martxan! Gure ikasleek eskuak lurrera eraman dituzte aurten ere Zuhaitz Egunean. Ingurumen Batzordeko kideak Santurtzi berdeago baten alde aritu dira lanean, espezie autoktonoak landatuz eta biodibertsitatea zainduz. Eredu garaia gure ingurunea babesteko! Eskerrik asko talde, gure herriaren birika zaintzeagatik.

Sahara herriaren aldeko janari bilketa 2026

Santurtziko AMAL elkartearen laguntzaz, ikastolan aurten ere Saharauiarren aldeko janari bilketa egingo dugu. Sahauriarrek badiraute urte askotan egoera penagarrian, nazioarteko laguntzari esker bizirauten. Gure laguntza ezinbestekoa dute eta ez diegu hutsik egingo. Guk batutakoa eta Euskal Herriko beste tokietan jasotako janaria eta beharrezko beste hainbat material bost trailerretan garraiatuko da, XXI. Sahararen aldeko euskal karabana…

Txitxirioaren astea! 🧆✨

Ausolanen Zaindu Janaria proiektuaren barruan, gure jantokian martxan dugu “Sasoian Sasoi” kanpaina. Zer lortu nahi dugu? Elikadura osasungarriagoa, jasangarriagoa eta solidarioagoa sustatzea! 🌍💚 Aste honetan txitxirioa izan da protagonista: LHko ikasleak: Txitxirioaren onurak ikasi dituzte eta dasta-proba bikaina egin dute (osorik eta hummusean! 😋). HHko ikasleak: Ipuin polit baten bidez ezagutu dute lekalea eta ondoren…

OHIKO BATZAR NAGUSIA

Bihotz Gaztea Kooperatibaren Artezkaritza Kontseiluak. kooperatibaren estatutuen 25. artikuluko 1. atalaren aginduari jarraituz, honako deialdia egitea erabaki du:    OHIKO BATZAR NAGUSIA   Data: 2026ko otsailaren 19an (osteguna).  Lekua: Kooperatibako egoitzako gimnasioan. Ordua: 17:00etan, lehenengo deialdian; 17:30ean, bigarrenean; eta 18:00etan, hirugarrenean.    EGUNEKO GAI-ZERRENDA   Akta onartzeko bi bazkide izendatu.  Aurreko Batzar Nagusiaren aktaren onarpen-txostena…

mozorro-tailerra eta entseguak

Ikastolako inauteriak otsailaren 13an ospatuko ditugu eta aurten Euskal Herriko mitologia omendu nahi dugu. Guztion artean ibilbide sinboliko eta alaia egin nahiko genuke. Horra doaz ideia batzuk: mozorroen proposamenak   Ikasturte honetan, urtarrilean eta otsailean, mozorroak gauzatzeko eta dantzaren entseguak egiteko tailerrak antolatu nahi ditugu ikastolan. Elkarlanean ideia asko eta anitzak izan ditzakegu eta esku-lanetan…