23-24 ikasturte hasiera

​1️⃣…​2️⃣​…3️⃣​… 📸​   🫣Gaur hasten💚​💙 da 23-24🌈​​ikasturtea, batzuentzat Ikastolan lehen eguna, beste askorentzat, bigarren etxea, berrelkartzeetarako🏃🏽‍♂️​🏃🏽​🏃🏽‍♀️ uneak, barreak eta mila istorio📘​📙​📗 kontatzeko…👏, eta noski, itzuli asteko ordutegietara.   Ongi etorri 2023-24 ikasturterako

2023-2024 IKASTURTERAKO BEKAK, LAGUNTZAK ETA SOROSPENAK

Famili agurgarriak, Ikasteko beken eta diru laguntzen deialdiaren informazioa zabaltzen dizuegu: INFORMAZIO ORRIA BEKA-ESKATZAILEENTZAKO JARRAIBIDEAK (Saka ezazue irudiaren gainean dokumentua eskuratu eta irakurri ahal izateko.) IDAZKARITZA ORDUTEGIA Behin informazioa irakurrita, Ikastolara dokumentazioa eskatzera edo entregatzera etorri behar baduzue, idazkaritza ordutegia honako hau da: Irailaren 22ra arte, 8:00etatik 15:00etara. Irailaren 25tik aurrera, 8:00etatik 16:30era. AURKEZTEKO EPEA…

JANTOKIA: LANGILEEN AURKEZPENA

Bihotz Gaztea Ikastolan familia bat gara. Zuen alaitasuna eta poztasuna gauzak ondo egitera bultzatzen gaituen argudioa eta energia da. Hortaz, gure zerbitzu guztietan gertutasuna, pasioa eta profesionaltasuna ekaini nahi dizuegu. Horren adibide argia jantokiko begiraleak dira. Jantokiko ordua hezitzeko beste toki bat da. Hezkuntza, errespetua, jaten jakitea eta beste faktore asko funtsezkoak dira hezkuntzaren atal…