Azken hiruhilekoan gaude eta konturatu gabe udako oporrak etorriko dira. Ikasturte hau gogotsu hasi dugu, baina baita ziurgabetasun handiarekin ere.
Jantokia hainbat ikasleren topaleku da, maskararik gabe dauden eskola-ordutegi osoko une bakarra da, eta baita desfogue unea ere.
Hasieratik argi genuen beharrezkoa zela begirale kopurua handitzea, eta hala egin genuen, eta uste dut guztiok, ikastola, familiak eta Gascako langileek, egin dugun ahalegina fruituak ematen ari dela.
Jarraian, aurten jantokian lanean ari diren langileak aurkeztu nahi dizkizuegu.
Marian eta Amaya
JANTOKIA: SUKALDARIAK
AMAYA 57 URTE
Ikasketak: Administrari laguntzailea, Basic programatzailea eta estetizien.
Zaletasunak: Internet, irakurri, lagunekin egon eta umeak.
MARIAN 50 URTE
Ikasketak: Magisteritza.
Zaletasunak: Musika eta aire zabalean egon.
Sandra
JANTOKIKO TXANDEN ARDURADUNA ETA LH3. MAILAKO BEGIRALEA
SANDRA 21 URTE
Ikasketak: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradua.
Zaletasunak: kirola egin, umeekin jolastu, animaliak eta lagunekin egon.
Jantokia
JANTOKIA
Ikasturte honetan jantokiak 220 erabiltzile ditu. Bazkaltzeko lau txanda egin ditugu, lehenengoa 12:30ean hasten da, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailetako umeekin, eta azkena 15:00etan amaitzen da Bigarren Hezkuntzako ikasleekin.
PATIOA
Goiko patioa zatituta dago eta gela bakoitzak bere lekua du esleituta. Beheko patioa ere zatituta dago, baina, kasu honetan, kurtsoaren arabera.
Iratxe
HH3 URTEKO IKASLEEN BEGIRALEA
IRATXE 53 URTE
Ikasketak: Lanbide heziketako ikasketak: Administraria.
Zaletasunak: Bikotearekin disfrutatu, eguzkia hartu, mendira joan, ibilbide ezberdinak ezagutu, lagunekin atera.
Eleder
HH4 URTEKO IKASLEEN BEGIRALEA
ELEDER 26 URTE
Ikasketak: Gizarte lanan graduatua.
Zaletasunak: Kirola oro har, baina batez ere esku-pilota; baita ibilbide ezberdinak egitera joan, mendira igo eta lagunekin gozatu ere.
Beñat eta Joana
HH5 URTEKO IKASLEEN BEGIRALEAK
BEÑAT 28 URTE
Ikasketak: Arte graduatua.
Zaletasunak: Esgrima, komikiak egin, margoztu eta zeramikarekin aritu.
JOANA 24 URTE
Ikasketak: Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan graduatua.
Zaletasunak: Kirola egin, bidaiatu, irakurri eta familiaz gozatu.
Amagoia eta Oihane
LH1. MAILAKO BEGIRALEAK
AMAGOIA 47 URTE
Ikasketak: Turismon lizentziatua.
Zaletasunak: Arrauna eta irakurri.
OIHANE 25 URTE
Ikasketak: Gizarteratzaile eta Haur Hezkuntzako ikasketak.
Zaletasunak: Kakorratz lanak egin, irakurri eta mendira eta hondartzara eguna pasatzera joan.
Esti eta Eider
LH2. MAILAKO BEGIRALEAK
ESTI 23 URTE
Ikasketak: Haur Hezkuntzan graduatua EHU-n. Hezkidetza, inklusioa heziketan, ikt eta programazioko ikastaroak.
Zaletasunak: Eskubaloiko jokalari profesionala Zuazoko taldean. Bidaiatzea eta lagunekin denbora pasatzea.
EIDER 40 URTE
Ikasketak: Batxilergoa, bibliotekonomia eta pintura.
Zaletasunak: Margoztea eta eskulanak egitea.
Sara eta Nagore
LH3. MAILAKO BEGIRALEAK
SARA 44 URTE
Ikasketak: Psikologian lizentziatua.
Zaletasunak: Irakurri, bidaiatu, zinemara joan, gauza berriak ezagutu.
NAGORE 29 URTE
Ikasketak: Sukaldaritza.
Zaletasunak: Bidaiatu, lagunekin egon eta eskulanak egin.
Endika eta Janire
LH4. MAILAKO BEGIRALEAK
ENDIKA 25 URTE
Ikasketak: Enpresa kudeatzeko eta administratzeko erdi-mailako zikloa eta Haur Hezkuntza ikasteko asmoa.
Zaletasunak: Futbola, umeak entrenatu, sukaldatu eta mendira joan.
JANIRE 29 URTE
Ikasketak: Haur Hezkuntzako goi mailako gradua eta Arreta soziosanitarioaren gradua.
Zaletasunak: Hondartzara joan, zaldian ibili, txakurrarekin mendira joan.
Leire eta Iker
LH5. MAILAKO BEGIRALEAK
LEIRE 27 URTE
Ikasketak: Haur Hezkuntza.
Zaletasunak: Lagunekin eta familiarekin egon, bidaiatu, irakurri.
IKER 20 URTE
Ikasketak: Haur Eskolako goi mailako gradua, monitoretzako titulua.
Zaletasunak: Aske taldeko monitorea eta kirola. Egunero soinketa lekura joan.
Eider eta Yasmin
LH6.MAILAKO BEGIRALEAK
EIDER 37 URTE
Ikasketak: Soziologian lizentziatua, diseinu grafikoko gradua, argazkigintza eta bideogintza goi mailako zikloa.
Zaletasunak: Denetarik irakurtzea, bidaiatzea, saskibaloia, argazkigintza eta moda.
YASMIN 23 URTE
Ikasketak: Gizarte hezitzaile, eta orain sexologia ikasten.
Zaletasunak: Mendira joan eta irakurri, batez ere nobela historikoak.