SASKIAREN ZOZKETA

ONCEren sariarekin batera egindako saskiaren zozketaren zenbakia ez da saldu, beraz, Ikastolan zozketa bat egin dugu saldu diren txartelekin. 🎄🤝 Hauek izan dira saritutako zenbakiak: 3. saria: 515🎁 2. saria: 508🎁 1. saria: 615🎁 😜 Sariak gaur 13:00ak arte, abenduaren 26tik 29ra 8:30etatik 12:30etara edo urtarrilaren 8tik aurrera jaso ditzakezue ikastolan. Zorionak sarituei!🥰

OLENTZERO ETA MARI DOMINGIRI GUTUNEN XXVIII SARIKETA 2023

🫶​​​ZORIONAK Ibone Solaetxe Lozoya🥰🎄 eta Elaia Jimenez Garcia🥰🎄 Bihotz Gaztea Ikastolako ikasleei, atzo abenduaren 20an, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako kategorian jasotako sariagatik. Sariak Santurtziko udaletxean eman ziren. 🎄🎊💃🏼2023ko edizioan 563 lan aurkeztu dira honela banatuta: 334 aurkeztu dituzte Lehen Hezkuntzako 1go, 2., 3. eta 4. Ikasleek, 178 Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako…

OLENTZERO ETA MARI DOMINGIREN AGURRA

Sorpresa polita izan duguna gaur Olentzerok eta Mari Domingik gure ikastolara bidali digutena, oparia ikusi dugunean. Bihotz Gaztea Ikastolari✍🏽​ Bihar bisitan etorriko dira, baina gaur… Olentzeroren etxetik bideo bat grabatu digute gabonak zoriontzeko. Gabonak zoriondu eta ilusioa piztu digu. Mila esker Olentzero eta Mari Domingi… eta Galtzagorri ahaztu egiten zitzaigun.

AGENDA 2030 EGUNA

Azaroaren 2 eta 9 artean Agenda 2030 Eguna ospatu dugu ikastolan. Ekintza honekin hasiera eman nahi diogu ikasturte honetan gure ingurumen-proiektuari. Geletan Garapen Iraunkorrerako 17 helburuak bergogoratu ditugu eta konpromezu-gutunak sinatu ditugu. Ikastolatik mundu mailan dauzkagun ingurumen-arazoen aurrean jarrera aktiboa bultzatu nahi dugu, arazo globalei bakoitzaren konpromezu pertsonaletik erantzun behar zaielako, konpromezu hori gure erabakietara…

GABONETAKO POSTALEN LEHIAKETA

Izaro Elcoroaristizabal, gure Ikastolako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikaslea, Santurtziko Udalak antolatutako Gabon postalen lehiaketako 6. mailako kategorian irabazlea izan dugu. Gelakide guztiekin batera saria batzera joan da Arrantzaleen Kofradiara. Sariaz gain, beste kategoriako irabazleekin batera, gabonei hasiera emango dio gabonetako argiak pizten. Casa Torren 19:30-etan itxaroten zaituztegu.

OHIKO BATZAR NAGUSIA 2023

Artezkaritza Kontseiluak kooperatibaren estatutuen 48.2.l atalaren aginduari jarraituz, honako deialdia egitea erabaki du: OHIKO BATZAR NAGUSIA Data: 2023ko abenduaren 12an (asteartea). Lekua: Kooperatibako egoitzan. Gimnasioan. Ordua: 17:30ean lehenengo deialdian, 18:00etan bigarrenean. 3. deialdia 18:30ean. Eguneko aztergaiak: Akta onartzeko legeak agintzen duen bi bazkide izendatzea. Aurreko Batzar Nagusiko aktaren txostena irakurtzea. 2022-2023ko ekitaldiko kudeaketa aztertzea eta,…

EUSKARAREN ALDE, AZAROAREN 4AN DENOK BILBORA!

Ikastola familia agurgarria: Azaroaren 4an euskalgintzak deitutako MANIFESTAZIOA egingo da Bilbon, 17:00etan Euskaldunatik abiatuta. Manifestazioa euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldiaren testuinguruan kokatzen da. Izan ere, azkenaldian auzitegietatik areagotu egin dira euskararen sustapena eta normalizazioa helburu duten hainbat neurriren aurkako sententziak. Argi dago ez direla sententzia isolatuak, baizik eta botere judizialetik hizkuntza-politika aurrerakoiak mugatzeko eta herritarron hizkuntza-eskubideak…

HEZKUNTZA SISTEMAREN LEGE BERRIA

Guraso horiek, Bi urte dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza sistema osoa arautuko duen lege berri bat lantzen hasi zela Hezkuntza Saila. Legearen lanketa honetan, Ikastolen Elkarteak parte-hartze aktiboa izan du, uste dugulako halako erronka bati arduraz erantzun behar zaiola. Aurreproiektuen inguruko irakurketa kritiko eta eraikitzaileak egin ditugu, ekarpenak proposatu ditugu, agerraldietan parte hartu dugu,…