Euskarazko diktaketa-sistema berria, dibertsitate funtzionala duten haur eta gazteentzako lagungarri.

Euskal Herriko Ikastolok ekarpen garrantzitsua egin diogu diktaketa sistemari, hainbat ikastolak parte hartu dute eta haurren ahotsen grabaketan, sistema behar bezala entrenatzeko. Plataforma garatuta dago, eta orain erronka nagusia bere erabilera zabaltzeko baliabideak lortzea izango da. Atxikita bidaltzen dizkizuegu gaur goizeko argazki eta prentsa-oharra. Bestalde, prentsaurrekoa ikusi nahi izanez gero, eskurragarri duzue gure youtubeko profilean.  EUSKARAZKO DIKTAKETA_SISTEMA

UDABERRILEKUAK 2025

Familia agurgarriak: Bihotz Gaztea Ikastolatik zuengana jotzen dugu Aste Santu honetan antolatuko ditugun Udaberrilekuen berri emateko! Iaz koloniek (Negulekuak, Udaberrilekuak eta Udalekuak) izandako arrakasta eta sortutako sentsazio ezinhobea eta esperientzia politak eta gero, aurten ere… Udaberrilekuak 2025! Ikastolak zuzenean antolatzen dituen Udaberrilekuak apirilaren14tik 16ra (ostirala) (1. ASTEA) eta apirilaren 22tik 25era (2. ASTEA) izango dira,…

KOOPERATIBA GEHIAGO, BERDINTASUN GEHIAGO.

KOOPERATIBEN KONTSEILUAk eta KONFEKOOPek euskal enpresa kooperatibetan emakumeek duten lidergoa aitortu dute. 57 kooperatibetako 75 zuzendari eta presidentediren emakume merezitako aitorpena jaso dute 8M-ean, haien lana eta konpromisoa funtsezkoak izan baitira Euskadin kooperatibismoa garatzeko eta indartzeko. Lidergoan eraldatzeko Vitoria-Gasteizko Goiuri jauregian egin den ekitaldi aldarrikatzailean, omenaldia egin zaie euskal enpresa kooperatiboetan liderrak diren emakumeei. Mugimendu kooperatiboan…

INAUTERIAK SANTURTZIN MARTXOAK 8

🎭 KAIXO FAMILIA! 🎭 Iñauteriak amaitu direla uste zenuten? Ba ez! 🥳 Oraindik ere aukera paregabea dugu primeran gozatzeko! 🔴🔵🟡🟢 Ez gorde oraindik mozorroa… kolore eta dibertsio gehiagorekin itzuliko gara! 🌈✨ Martxoaren 8an, larunbata, berriro elkartuko gara Santurtziko Inauterietan gozatzeko eta dantza egiteko. 📍 Non? Sardinera parkean ⏰ Zein ordutan? 18:00etan elkartuko gara prestatzeko, eta…

BIZKAIGANERA GOAZ! (HH, 5 URTE)

Martxoaren 13an, HH 5 urteko ikasleak Bizkaiganera (Errigoiti) joango gara. Bertan, alde batetik, ikuiluko animaliak eta haien egunerokoa ezagutuko dugu. Beste aldetik, gaztategian ekintza desberdinak gauzatuko ditugu. Eraman beharrekoa: Arropa eta oinetako erosoak Motxilan muda oso bat Bazkaria eta edaria Hamaiketakoa ez da beharrezkoa, gazta dastaketatxo bat egingo dugu eta. Txangoaren prezioa: 20,10€, apirileko erreziboan…

ZIRIMOLA – UDAKO AISIALDI ESKAINTZA

Zirimola Aisialdi Taldeak uda honetarako prestatutako UDAKO AISIALDI ESKAINTZA aurkezten dizuegu, haur eta gazteek udaz goza dezaten eta hori guztia euskaraz biziz. Udaleku eskaintza anitza eta erakargarria prestatu dugu, haur bakoitzaren beharrak eta interesak kontuan hartuta. Izen-ematea martxoaren 4an irekiko da, eta udan esperientzia ahaztezina bizi nahi baduzue, ez galdu informazioa! Aukera paregabea da zuen…

IBILALDIAREN DENDA IBILTARIA

Eguzkibegiko Ibilaldiaren Denda Ibiltaria Martxoaren 7an, 16:30etik 18.00etara. Bihotz Gaztea Ikastolan Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolak antolatutako Ibilaldia 2025 ekimenaren barruan, Denda Ibiltaria martxoaren 7an iritsiko da ikastolara. Ekimen hau Bizkaiko ikastolen aldeko festa ospetsuaren parte da, eta bere helburua euskara eta euskal kultura sustatzea da, baita ikastolen proiektua sendotzea ere. Denda Ibiltarian, Ibilaldia 2025eko merchandising produktuak…

Heldu dira inauteriak!

Heldu da beraz mozorrotzeko eta dantza zein algararako garaia! Hori dela eta, hurrengo otsailaren 28an, ostirala, ikastola guztia kolorez jantziko da eta 0-3 urte bitarteko ikasleek jaia ikastolan bertan ospatuko duten arren, goizeko 10:00etan HH4tik DBH 4ra bitarteko ikasleek, ohiko kalejirari ekingo diote herrian zehar irakasleekin eta gurekin parte hartzera animatzen diren gurasoekin batera. Jaiari…

ALBAOLA ONTZIOLA (LH 4)

LH 4. mailako ikasleek otsailaren 27an, osteguna, Pasaian dagoen Albaola ontziola bisitatuko dute. Bertan ontziola ikusi ondoren, tailer bat egingo dute. Egun horretarako, hamaiketakoa, bazkaria eta edaria ekarri beharko dute. Irteeraren ordutegia betikoa izango da (9:00-16:30) betiko ateetatik. Irteeraren prezioa 31€koa izango da eta hurrengo ordainagirian kobratuko da.