ZIRIMOLA 2023: UDAKO AISIALDI ESKAINTZA

Uda honetarako ere Zirimola Ikastolen Aisialdi Taldeak antolatu ditu udako egonaldiak. Aurtengo udari begira haur eta gazteentzako programazioa landu da, aisialdi hezitzailea eskaintzeko asmoz. Horretarako, aurreko ikasturtean ikasitakotik, urtero bezala, programei berrikuntza pedagogiko esanguratsuak txertatu zaizkie: interesgune berriak eta hezitzaile formakuntza espezifi ko eguneratuak, besteak beste. Euskal Herri osoan zabaltzen dira ZIRIMOLAk antolatzen dituen udalekuak,…

AREAKO HONDARTZARA TXIRRINDULAZ (DBH 2)

Apirilaren 27an, ostegunean, DBH 2. mailako ikasleek irteera egingo dute txirrindulaz Areako hondartzara bidegorritik. Irteera hori aurrera eramateko ikasle bakoitzak honako hauek ekarri beharko ditu: Txirrindula, ondo prestatua (neurrian, gurpilak ondo puztuta, kontutan izan 4 ordu baino gehiago ibiliko direla,…). Kaskoa. Erreposturako kamara (gomendagarria). Horretaz gain, goiz osoko irteera izanik, hamaiketakoa eraman beharko dute, baita…

BIZKAIGANERA GOAZ! (HH, 5 URTE)

Martxoaren 30ean, HH 5 urteko (Ane eta Aitziber) ikasleak Bizkaiganera (Errigoiti) joango gara. Bertan, alde batetik, ikuiluko animaliak eta haien egunerokoa ezagutuko dugu. Beste aldetik, gaztategian ekintza desberdinak gauzatuko ditugu. Eraman beharrekoa: Arropa eta oinetako erosoak Motxilan muda oso bat Bazkaria eta edaria Hamaiketakoa ez da beharrezkoa, gazta dastaketatxo bat egingo dugu eta. Txangoaren prezioa:…

KOLONIAK LAPURREKETAN (LH 5)

Ikasturte honetan, LH 5. mailako ikasleak Dima herriko Lapurreketa egoitzara kolonietan joango dira. Martxoaren 28an irtengo dira eta martxoaren 30ean itzuliko dira. Egun horietako ordutegia eta autobus zerbitzuak ohikoak izango dira. Eraman beharko dituzten gauzak: Beheko izara, buruko-azala, lozorroa eta pijama; garbiketa pertsonalerako gauzak: orrazia, toalla handi bat eta beste txiki bat, hortzeskubila….; zira edo…

LH 6-KO IKASLEAK AREITZ SORORA

LH 6. mailako ikasleak, Galdamesen dagoen Areitz Soroa baserria ikustera joango dira, lantzen ari diren garaiarekin zerikusia duelako. Noiz: martxoaren 15ean. Betiko ordutegia beteko da (8:55–16:30). Beraz, janaria eta edaria eraman beharko dute. Irteera honek 20,50€ balio du eta hurrengo ordainagirian kobratuko zaizue.

LH 1-EKO IKASLEAK ARKAUTERA!

LH 1. mailako ikasleak, Arkauten dagoen Ertzaintzaren egoitza ikustera joango dira, lantzen ari diren garaiarekin zerikusia duelako. Noiz: martxoaren 17an. Betiko ordutegia beteko da (8:55-16:30). Beraz, janaria eta edaria eraman beharko dute. Irteera honek 17,00€ balio du eta hurrengo ordainagirian kobratuko zaizue.