DURANGOKO AZOKARA (DBH 4)

Abenduaren 7an, asteazkenean, DBH 4. mailako ikasleek Durangoko Azokara txangoa burutuko dute. Autobusa ikastolatik goizeko 10:00ean aterako da, horrek esan nahi du lehenengo orduan klasea izango dutela (ez dute chromebookik ekarri behar) eta bokata eraman beharko dutela jateko. Bueltan ikastolan 16:00etan, gutxi gora behera, egongo gara. Azokan dauden bitartean gazteei zuzendutako tailer bat egingo dute.…

NEGULEKUAK 2022-23

Bihoz Gaztea Ikastolak Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako haurrentzat antolatzen dituen eguneko egonaldiak dira. HELBURUAK Haurrak protagonistak bilakatzea eta disfrutatzea. Euskararen erabilera sustatzea. Haur guztien behar fisiko eta emozionalei erantzutea. Haurren arteko harremanak sendotzea. Umeei baita familiei konfiantzazko edo segurtasun guneak eskaintzea. DATAK 1. astea: abenduak 26, 27, 28, 29 eta 30 2. astea: urtarrilak…

DATA ALDAKETA | EKAINBERRI KOBAZULOA IKUSTERA (LH 3)

Ostiralean Zestoara joateko txangoa prest geneukan, baina, eguraldi iragarpena ikusita, dataz aldatzea erabaki dugu. Data berria azaroaren 30a izango da. Gogoratu eraman beharko dutela, eguneko janaria, edaria, linterna eta autobuserako musukoa. LH 3. mailako ikasleak, Zestoan dagoen Ekainberri kobazuloa ikustera joango dira, Lehen Gizakiak garaiarekin zerikusia duelako. Noiz: azaroak 18. Betiko ordutegia beteko da (9:00…

LURRASKARA GOAZ! (HH, 4 ETA 5 URTE)

Azaroaren 21ean, HH 4 urteko (Elena eta Nerea) eta HH 5 urteko (Ane eta Aitziber) ikasleak Lurraskara joango gara. Ingurugiro Hezkuntzarako gune hau Ajangiz herrian dago. Gernikatik 10 minutura. Bertan baserriko lanak egin eta abereak zaintzeko aukera izango dugu. Ez da janaririk eraman behar, Lurraskan bazkaria emango digute. Eraman beharrekoa: Zira Uretako botak (katiuskak) Motxilatxo…

AREITZ SORORA (LH 2)

LH 2. mailako ikasleak, Galdamesen dagoen Areitz Soroa baserria ikustera joango dira, lantzen ari diren garaiarekin zerikusia duelako. Noiz: azaroak 14. Betiko ordutegia beteko da (8:55 – 16:30). Beraz, janaria eta edaria eraman beharko dute. Irteera honek 24,00€ balio du eta hurrengo ordainagirian kobratuko zaizue.

EUSKARALDIA

Familia agurgarriak: Euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia. -Hirugarren edizio honetan 15 egunekoa-. Beste era batera esanda, Euskaraldiaren helburu nagusia euskara ulertzen duten herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. Ariketa sozial honen hirugarren edizioa 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean izango da. Edizio berri honen leloak dioen…

ERRIGORAREN KANPAINA BERRIA!

Zonifikazioa gainditzeko garaia da; Nafarroa bat egiteko garaia da. Ia hiru hamarkada pasa dira euskararen legeak lurraldea hirutan zatitu zuenetik, eta bada garaia egoera bidegabe honekin bukatzeko, Nafarroa garaia bat izan dadin. Bada garaia euskarak lurraldean mugarik izan ez dezan eta bada garaia herritar guztiek eskubide berak izan ditzaten. Euskararekin bat egiteko garaia da; Nafarroa…

LH 3 EKAINBERRIRA! (LH 3)

LH 3. mailako ikasleak, Zestoan dagoen Ekainberri kobazuloa ikustera joango dira, Lehen Gizakiak garaiarekin zerikusia duelako. Noiz: azaroak 18 Betiko ordutegia beteko da (9:00 – 16:30). Beraz, janaria eta edaria eraman beharko dute. Horretaz aparte ikasle bakoitzak linterna bat eraman beharko du. Irteera honek 21,50€ balio du eta hurrengo ordainagirian kobratuko zaizue.

LH 1. MAILAKO IKASLEAK ARMAÑONERA DOAZ!

LH 1. mailako ikasleek, azaroaren 17an, lantzen ari diren unitatearekin loturiko irteera egingo dute. Armañoneko parke naturalera joango dira (Karrantza); bertan ekintza desberdinak egingo dituztelarik. Egun osoko irteera izango denez, bazkaria ekarri beharko dute. Baita naturan aritzeko zapata eta arropa egokia ere. Haurrak ikastolan utzi beharko dituzue 8:52etan eta 16:30etan jaso. Irteeraren prezioa 17,50€-koa izango…