URRATS MOREAK IV. EZKERRALDEKO ETA MEATZALDEKO 2025eko EMAKUMEEN MENDI MARTXA

Datorren maiatzaren 24an, larunbatean, Urrats Moreak – IV. Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Emakumeen Mendi Martxa, Ortuella, Barakaldo, Sestao, Portugalete, Santurtzi, Abanto-Zierbena, Trapagaran eta Muskizko Udalek antolatuta.   Bertan parte hartu ahal izango dute ibilaldia antolatzen duten edozein udalerritan erroldatutako emakumeek eta adingabeek.   9,5km-ko ibilbidea izango da, eta Zugaztietako aparkalekutik irten eta Ortuellako Otxartaga parkera iritsiko…

EUSKARA AGENDA MAIATZA Santurtziko euskararen aldeko jarduerak maiatzean

🗓️ Santurtziko euskararen aldeko jarduerak maiatzean Santurtzik euskararen erabilera bultzatzeko jarduera anitz antolatu ditu maiatzean zehar. Hona hemen nabarmenenak: Maiatzaren 10ean, datorren larunbatean, ume eta familientzako eskulan tailerrak egongo dira Gernika parkean 11:30etik aurrera. Bihotz Gaztea ikastola bertan egongo da. 📚 Kultura eta tailerrak Irakurzale Kluba: Maiatzaren 6an, Itxaso Martinen Punto bobo liburua hizpide, AEK…

Bigarren Eskuko Bizikleten Azoka

Bigarren Eskuko Bizikleten Azoka PARKE ZENTRALA – 10:00etatik 14:00etara Nahitaezkoa da aldez aurretik izena ematea, www.merkabi.eus/santurtzi helbidean aurkituko duzun formularioa betez edo 943 670 249 telefonora deituz. Bizikletak uzteko hitzordua emango da. Gordailu-salmentako zerbitzuan bizikletak uzteko ordutegia: 8:00etatik 10:00etara. Egoera onean dauden erabilitako bizikletak bakarrik onartuko dira. Parte hartzeko, adin nagusikoa izan behar da eta…

SERANTES MENDIRA IRTEERA, Lehen Hezkuntzako 5. MAILA

LH 5.mailako ikasleek, maiatzaren 12an, lantzen ari diren unitatearekin loturiko irteera egingo dute. Serantes mendira joango dira, bertan ekintza desberdinak egingo dituztelarik. Egun osorako irteera denez, hamaiketakoa, janaria eta edaria eraman beharko dute. Baita naturan aritzeko zapata eta arropa egokiak ere. Seme-alabak, beti bezala, ikastolan utzi beharko dituzue eta 16:30ean bertan ere jaso.

EGONALDIA LH 5. MAILAKO IKASLEKIN ALLO-n(Lizarraldea)

Apirilaren 28tik 30era Allora (Lizarraldea) egingo dugu egonaldia LH 5. mailako ikasleekin. Hona hemen informazio garrantzitsua: Irteera eta itzulera: Irteera: apirilaren 28an, goizeko 9:30ean ikastolatik, Fiorentina taberna aurreko autobus paradatik. Dena den, betiko ikastolara betiko ordutegian etortzea eskatzen dizuegu. Itzulera: apirilaren 30ean, Mirabueno parkean 16:30ean egongo gara. Oharra: lehengo egunerako, ikasle bakoitzak bere bazkaria eraman beharko du. Prezioa: 128,5 € Eraman beharreko materiala:…

6. mailako ikasleek gau magikoa biziko dute ikastolan

Apirilaren 7an, astelehenean, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek aukera paregabea izango dute: ikastolan lo egitea. Esperientzia hau ez da ohikoa, eta oso berezia izango da haientzat, ikasturte amaierako une gogoangarri eta elkarbizitza aberasgarria bizitzeko. Helburua ez da bakarrik ondo pasatzea, baizik eta ikasleen arteko harremanak sendotzea, elkarlana sustatzea eta ohiko eskolako testuingurutik kanpo, talde bezala…

EUSKAL ASTEA

Datorren astean euskal astea ospatuko dugu ikastolan. Asteazkenetik ostiralera, gure kultura eta euskararen inguruko ekintza desberdinak egingo ditugu Ikastolan. Hala nola, ipuin kontalarien bisita, kirol desafioak, adin desberdinen arteko kidetzeak, dantzak, abestiak, eskulanak eta euskal jolasak. Ikasleen arteko talde-lana, sormena eta euskararen erabilera indartzea dira gure helburu nagusiak. *Ostiralerako ohar garrantzitsu batzuk: Ostiralean ordutegi berezia…

LH 6. MAILAKO AZOKA SOLIDARIOA

LH6. mailako taldeak bigarren hiruhilekoa topera amaitu nahi du. Horregatik, hilabete hauetan landutako proiektuaren barruan, azoka solidarioa antolatuko dugu. Ostiral honetan, apirilaren 4an, 14:30etik 16:30era, ikastolako beheko patioan izango gara zain.   Bertan, ikasleek sortutako pintxoak eta ekarritako jostailuak, mahai-jokoak, panpinak, liburuak, ikasgelako materiala… aurkitu ahal izango dituzue Bihotz Gaztea Ikastolako ikasle guztien eskutik.  …

Irteera DBH3 Areetara

DBH3ko ikasleak Areetara joango dira datorren apirilaren 9an. Lehenengo bi orduetan klasea izango dute eta gero Bizkaiko zubira joango dira. Hori dela eta, Barik-a kargatuta eramatea ezinbestekoa da. Lehenengo eta behin Getxoko etxe handien pasealekuan ibiliko dira, beroien inguruko lanketa-jolas bat egiten. Amaitzeko, hondartzara joango dira tarte batean. Ohiko ordutegian (14:40etan) bueltan egongo dira. Goizeko…