HOBEKUNTZAK GURE IKASTOLAN 24/25 IKASTURTEA

Hobekuntzak gure ikastolan (2025)Ikasturte honetan, gure ikastolako instalazioetan hobekuntza garrantzitsuak egin ditugu, helburu argi batekin: gure haurrentzat ingurune atseginagoa, funtzionalagoa eta gure hezkuntza-ereduarekin bat datorrena eskaintzea. Hona hemen egindako lan nagusiak: Haur Hezkuntzako (lehen zikloa) gela berriak: zabalagoak, argitsuagoak eta haurren garapenera egokituak. Aerotermia-sistema berria: erosotasun termikoa hobetzen du eta jasangarritasunaren aldeko apustua da. Patio…

IKASTOLAKO JAIA, ESKERRIK ASKO!

Eskerrik asko, Ikastolako jaiaren parte izan zareten guztioi! Joan den asteburuan ospatutako Ikastola25 jaia gure komunitatearen lanaren eta elkarlanaren adibide bikaina izan da. Beste behin ere, erakutsi dugu kooperatiba bat garela, non pertsona bakoitzak bere ekarpena egiten duen guztion onerako. Eskerrik beroenak parte hartu duzuen guztioi: familiei, langileei, laguntzaileei eta, nola ez, antolakuntzako lanetan buru-belarri aritu…

IKASTURTE AMAIERAKO TXANGOA (DBH)

Aurtengo ikasturte amaierako txangoa ekainaren 18an egingo dugu. DBHko ikasleak Sestaoko igerilekura joango dira. Irteera eta itzulera: Murrieta etorbidea, Batzoki aurreko autobus geltokia Ordua: 10:00etan Itzulera: 16:00etan Prezioa: 6,25€ (hurrengo erreziboarekin pasatuko dena) Egun osoko irteera denez, jatekoa eraman behar da. Kontutan izan, igerilekuetara goazenez, eguzkitarako krema, txankletak eta abar eramatea. OHARRA: Bueltan abiapuntura itzuliko…

2025eko ESKULAN LEHIAKETA

ESKULAN LEHIAKETA 2025 Eskerrik asko!!!   Ikasturtero bezala material birziklatuen eskulan lehiaketa antolatu dugu Ikastolan. Aurten 57 eskulan aurkeztu dira 2 kategorietan banatuta: Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza.  Ikastolako Ingurumen Batzordetik eskertu nahi dizuegu zuen partaidetza, aurkeztutako eskulanak oso politak eta originalak izan baitira.    ESKERRIK ASKO!!!   Ikasturte honetako ikasle saridunak hauek izan dira:…