Badira bizitza osorako erabakiak. Denboran zehar Bizi-Biziak mantentzen direnak. Bihotz Gaztea Ikastola da horietako bat.
Familia handia gara, horregatik, elkar ezagutzera gonbidatu nahi zaituztegu. Otsailaren 4an eta 7an ateak irekiko dizkizuegu etorkizun oparo eta aberasgarrian murgiltzeko prest zaudeten familia guztiei.
Jardunaldi irekien helburua ikastolaren nondik norakoak erakustea, metodologia azaltzea eta zalantzak argitzea izango da. Hona hemen egun horietan izango ditugun txandak:
- Otsailak 4, larunbata: 10:00etan eta 11:30ean.
- Otsailak 7, asteartea: 10:30ean.
Astearteko txandan, ordutegi arruntean denez, aukera izango duzue gure ikasleak ohiko errutinetan zein lanean ikusteko. Ate irekiak egiten diren bitartean azalpen guztiak emango dira eguneroko dinamika lekuko giza erabiliz.
Aldi berean, larunbateko txandan, ikasle gabeko bisita izango da. Ohiko ate irekietan egiten dugun bezala, aukera izango duzue ikastolako gune guztiak sakontasunez ezagutzeko.
Hezkuntza bihotzetik sortzen den bidea da. Horregatik, Bihotz Gaztea Ikastolan zuen bidaiei hasiera emateko prest gaude. Zuen zain!
