IKASTURTE AMAIERAKO TXANGOA (LH 4., 5. ETA 6. MAILAK)

Datorren ekainaren 18an ikasturte amaierako txangoa egingo da. Tokia: Zornotzako (Gane) igerilekuak Ordutegia: 9:00-16:30 Irteera: Buenavista anbulategitik (Fiorentina taberna aurrean). Guztiak 10:00 Itzulera: Antonio Alzaga 7 (Mercadona ondoko enparantza). Guztiak: 16:30 Egun osoko txangoa izanik, ikasle bakoitzak beharrezko janari eta edariak eraman beharko ditu. Igerileku batera goazenez, uretan sartzeko arropa(Bainu-txanoa) eta aldatzeko arropa ekarri beharko…

IKASTURTE AMAIERAKO TXANGOA (LH 1., 2. ETA 3. MAILAK)

Datorren ekainaren 18an ikasturte amaierako txangoa egingo da. Tokia: Gueñes (Arenatzarte parkea) Ordutegia: 9:00-16:15 Irteera: Buenavista ambulategitik (Fiorentina taberna aurrean).Guztiak: 9:25 Itzulera: Antonio Alzaga 7 (Mercadona ondoko enparantza). Guztiak: 16:15 Egun osoko txangoa izanik, ikasle bakoitzak beharrezko janari eta edariak eraman beharko ditu. Egun horretan ez da autobus-zerbitzurik egongo (ikastolatik etxera) eta, beraz, haurren bila…

25/26 IKASTURTERAKO ESKOLA EGUTEGIAK

Dagoeneko kontsulta ditzakezue 2025-2026 ikasturteko eskola egutegiak. Bertan aurkituko dituzue hurrengo ikasturteko data nagusiak: klaseen hasiera eta amaiera, oporraldiak, jaiegunak eta beste egun seinalatu batzuk. Arretaz errebisatzera animatzen zaituztegu, familia eta eskola hobeto antolatzeko. Beti bezala, edozein aldaketa edo eguneratze gure ohiko kanalen bidez jakinaraziko da. HAUR HEZKUNTZA LEHEN HEZKUNTZA DBH

TORTILLA LEHIAKETA

💚💙Kaixo familia!   Sukaldatzeko gaitasunak erakutsi nahi badituzu, anima zaitez! Zure patata tortilarik onena  egin eta gure tortilaren 2. lehiaketan aurkeztu.   Gainera, ekintza honekin DBH3ko familia boluntarioei hurrengo ikasturtean ikasleek izango duten ikas bidaiaren gastuak ordaintzen lagunduko diezu. Zure tortila, haiek prestatutako beste pintxo batzuekin batera salduko dute.   Zer jakin behar dugun: Nork…

MATRIKULAZIO KANPAINAREN BALORAZIOA IKASTOLEN ELKARTEA

Prentsa oharra: Ikastolen Mugimenduaren balorazio kritikoa matrikulazio prozesuari buruz Ikastolen Elkarteak, Ikastolen Mugimenduaren izenean, azken hiru urteetako matrikulazio prozesuaren balorazio oso kritikoa egin du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Azken dekretuak ez du segregazioa gelditzeko balio izan, eta, gainera, hainbat ondorio negatibo sortu ditu: ikastolen matrikulazio-mugak, zaurgarritasun-adierazle desegokia eta matrikula bizian ikasleen banaketa desorekatua, besteak beste.…

BAZKARIA _ IKASTOLAREN JAIA EKAINAK 14

🎉🎊Ikastolaren jaia – Ekainak 14, larunbata.   Datorren larunbatean, ekainak 14, Ikastolaren jaia ospatuko dugu ikasturteari agur esateko eta tradizioari jarraituz, bazkari batekin amaituko dugu. Animatzen zarete?   Gorde data zuen egutegian, primeran pasatuko dugu eta!   Izena emateko, honekin batera aurkituko duzuen GALDETEGIA bete besterik ez duzue egin behar. Ekainaren 4ko 18:00ak arte egongo…

ST GEORGEREN ESKOLAZ KANPOKO INGELESERAKO IZEN-EMATEAK 25/26 IKASTURTEA

Kaixo! Mic dut izena eta St George ‘s English Academyk Bihotz Gaztea Ikastolan ematen dituen ingelesezko eskolaz kanpoko jardueren koordinatzailea naiz. Ikastolako familia guztiekin harremanetan jartzen naiz 2025/2026 ikasturterako gure ingeleseko eskoletan izena emateko aukera eskaintzeko.   Matrikula maiatzaren 12an irekiko da. Matrikula egiteko, inskripzio-fitxa bete behar da, eta formalizatu egin behar da, ikasleko 100…

KIROL TOPAKETA LH 5. ETA 6. MAILA

Datorren maiatzaren 29an, ostegunean, beste ikastetxe batekin batera kirol topaketa bat ospatuko dugu Mikel Trueba kiroldegian . Goiz dibertigarria izango da: kirola, elkarbizitza eta giro ederra . Egun horretarako, eskatzen dizuegu umeak etor daitezela gorputz hezkuntzako arropekin edo ikastolako kamisetarekin eta kiroletarako arropekin .  Ordutegia: Goizeko ohiko ordutegia izango da. 9:00etan ikastolan egon beharko dute, eta 12:30ean itzuliko gara . Ez ahaztu hamaiketakoa ekartzea ere, egun guztietan bezala . Gogo…

UR PATZUERGORA IRTEERA LH 3. MAILA

Datorren maiatzaren 29an, osteguna, Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek Ur Partzuergoa bisitatuko dutela irteera didaktiko baten bidez. Irteera honetan, uraren zikloa eta ingurumenaren zaintza bezalako gaiak modu esperimentalean landuko dituzte. 🔹 Eguna: Maiatzaren 29a, asteazkena🔹 Lekua: Ur Partzuergoa🔹 Iraupena: Egun osoa (sarrera eta irteera ohiko ordutegian)🔹 Prezioa: 10,65 €🔹 Eraman beharrekoa: Hamaiketakoa Bazkaria Edaria Irteera…