LH 3 Ekainberrira txangoa.!

LH 3. mailako ikasleak, Zestoan dagoen Ekainberri kobazuloa ikustera joango dira, Lehen Gizakiak garaiarekin zerikusia duelako. Noiz: Abenduak 9 Irteera hau egun osorako denez, janaria eta edaria eraman beharko dute. Gainera, ikasle bakoitzak linterna bat eraman beharko du. Goizeko sarrera betiko ordutegian izango da, 9:00etan eta 17:00etan itzuliko dira Buenavistako autobus geltokira. Irteera honek 23€…

25-26 Olentzero egunerako boluntarioak

Datorren abenduaren 19an, Olentzero eguna dela eta, kalejira handia egingo dugu denok batera gure herrian zehar (HH 2. ziklotik DBHra). Ikasleek, irakasleek eta familiek kaleak girotuko ditugu gure abesti tradizional ezagunenekin. Hurrengo asteetan, ibilbideari, ordutegiari, jantziei, abestiei eta abarri buruzko informazioa emango dizuegu baina momentu honetan jarduera egin ahal izateko beharrak azaltzera gatoz. Nola lagundu…

Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

AZAROAK 25, ASTEARTEA Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Ikastolan egun honi buruzko hausnarketa eta sentsibilizazioa sustatuko dugu, gure ikasleen artean errespetua, berdintasuna eta elkarbizitza balioak indartuz. Gure konpromisoa ikusarazteko,  haur guztiak animatzen ditugu egun horretan arropa edo osagarri morea eramatera (kamiseta, zinta, zapia…). Morea koloreak emakumeenganako indarkeriaren aurkako borrokaren ikurra bilakatu…

Irteera lehen hezkuntzako 1. Maila Armañonera

LH 1. mailako ikasleek, azaroaren 20an, lantzen ari diren unitatearekin loturiko irteera egingo dute. Armañoneko parke naturalera joango dira (Karrantza); bertan ekintza desberdinak egingo dituztelarik. Egun osoko irteera izango denez, bazkaria ekarri beharko dute. Baita naturan aritzeko zapata eta arropa egokia ere. Ohiko ordutegia izango da. Irteeraren prezioa 15,50€-koa izango da eta hurrengo erreziboan kobratuko…

Auzolana Ikastolan. Eskerrik asko egindako lanagatik!

Pasadan ostiralean auzolanean elkartu ginen ikastolako langile eta familiak ikastolan txukuntze eta mantentze lanak egiten. Giro onean, lan handia egin genuen gure ikastola txukunago egon dadin haur eta gaztetxoentzat. Eskerrik asko egindako lanagatik!  Mila esker! Auzolana arrakastatsua izan da! 👏 Ostiral arratsaldean ikastolara hurbildu zineten familia, irakasle eta langile guztiei: ZORIONAK eta ESKERRIK ASKO! Elkarrekin…

Hitzaldi informatiboa. Mugak Bihotzetik: Hazteko oinarri seguruak.

Bihotz Gaztea Ikastolatik “Mugak bihotzetik” izeneko hitzaldia antolatu dugu. Bertan, mugen garrantziaz, beren funtzioez, helduaren rolaren inguruan eta eguneroko egoera desberdinetan nola jokatu hausnartuko ditugu. Hitzaldia 0 eta 6 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzenduta dago, seme-alaben hazkuntzaren garrantziaz jabetuta, lasaitasunez eta maitasunez prozesu hau egin nahi dutenentzat. Datu garrantzitsuak: Gaia: Mugak Bihotzetik  – Hazteko oinarri seguruak.…

29. Jardunaldi pedagogikoak.

Eskola inklusibo eta ekitatibo baterantz Gogorarazi nahi dizuegu 29. Jardunaldi Pedagogikoak antolatu ditugula hezkuntza-komunitate osoarentzat, aurtengo ardatza “Inklusioa ekitatera: etorkizuna programatzen” izanik. Hezkuntzako profesionalak diren familiako kideak eta gai hauekiko interesa duten gurasoak jardunaldietan parte hartzera animatu nahi ditugu, gure ustez edukiak oso interesgarriak izan baitaitezke haientzat. Gizartean aniztasunari erantzuteko eta kalitatezko hezkuntza inklusiboa bermatzeko…

HARRERA GELA

Harrera Gela-tik, ikasturte honen funtzionamendua eta antolaketa argi izan dezazuen, beharrezko informazioa bidaltzen dizuegu. Galderarik edo zalantzarik izanez gero, galdetu lasai asko. Zergatik egin dugu aldaketa hau?   Haurren erosotasuna eta autonomia hobetzeko gosarian. Jolasa eta bizikidetza sustatzeko adin desberdinetako haurren artean. Espazio desberdinak eskeintzeko eta ikasle guztien erritmoei erantzuna emateko.  Egunari ekiteko ingurune atseginagoa…

SUKALDEAN SORTZAILE LEHIAKETA

Ikasturte honetan berriro izango dugu Sukaldean Sortzaile lehiaketan parte hartzeko aukera. Oso jarduera dibertigarria eta aberasgarria da, eta Ausolan jatetxe-enpresak eta Basque Culinary Center Mondragon Unibertsitateko Gastronomia Fakultateak eskaintzen digute. Proiektu honen helburua da zuen seme-alabak sutegi baten aurrean lanean hastea, aititeen eta amamen errezeta bat berritzeko. Konposizio horri bere ukitu pertsonala gehitu behar diote,…