AGENDA 2030 EGUNA

Azaroaren 2 eta 9 artean Agenda 2030 Eguna ospatu dugu ikastolan. Ekintza honekin hasiera eman nahi diogu ikasturte honetan gure ingurumen-proiektuari. Geletan Garapen Iraunkorrerako 17 helburuak bergogoratu ditugu eta konpromezu-gutunak sinatu ditugu. Ikastolatik mundu mailan dauzkagun ingurumen-arazoen aurrean jarrera aktiboa bultzatu nahi dugu, arazo globalei bakoitzaren konpromezu pertsonaletik erantzun behar zaielako, konpromezu hori gure erabakietara…

Bilboko Portua bisitatzea, ‘Ezagutu Portua’ programaren bidez.

Portuko Agintaritzaren ekimena, herritarrek eta ikasleek, Lehen Hezkuntzako 5. mailatik inguruko ikastetxeetako DBHko 4. mailara arte, portuko instalazioak bisitatzeko eta, bertatik bertara, portuko jardueraren xehetasunak ezagutzeko eguneroko jardunean. Irteera goizez egingo da. Hauek dira bisita-egunak: LH 5A abenduak 11 LH 5B abenduak 12 LH 6A abenduak 13 LH 6B abenduak 14

GABONETAKO POSTALEN LEHIAKETA

Izaro Elcoroaristizabal, gure Ikastolako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikaslea, Santurtziko Udalak antolatutako Gabon postalen lehiaketako 6. mailako kategorian irabazlea izan dugu. Gelakide guztiekin batera saria batzera joan da Arrantzaleen Kofradiara. Sariaz gain, beste kategoriako irabazleekin batera, gabonei hasiera emango dio gabonetako argiak pizten. Casa Torren 19:30-etan itxaroten zaituztegu.

OHIKO BATZAR NAGUSIA 2023

Artezkaritza Kontseiluak kooperatibaren estatutuen 48.2.l atalaren aginduari jarraituz, honako deialdia egitea erabaki du: OHIKO BATZAR NAGUSIA Data: 2023ko abenduaren 12an (asteartea). Lekua: Kooperatibako egoitzan. Gimnasioan. Ordua: 17:30ean lehenengo deialdian, 18:00etan bigarrenean. 3. deialdia 18:30ean. Eguneko aztergaiak: Akta onartzeko legeak agintzen duen bi bazkide izendatzea. Aurreko Batzar Nagusiko aktaren txostena irakurtzea. 2022-2023ko ekitaldiko kudeaketa aztertzea eta,…

EUSKARAREN ALDE, AZAROAREN 4AN DENOK BILBORA!

Ikastola familia agurgarria: Azaroaren 4an euskalgintzak deitutako MANIFESTAZIOA egingo da Bilbon, 17:00etan Euskaldunatik abiatuta. Manifestazioa euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldiaren testuinguruan kokatzen da. Izan ere, azkenaldian auzitegietatik areagotu egin dira euskararen sustapena eta normalizazioa helburu duten hainbat neurriren aurkako sententziak. Argi dago ez direla sententzia isolatuak, baizik eta botere judizialetik hizkuntza-politika aurrerakoiak mugatzeko eta herritarron hizkuntza-eskubideak…

HEZKUNTZA SISTEMAREN LEGE BERRIA

Guraso horiek, Bi urte dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza sistema osoa arautuko duen lege berri bat lantzen hasi zela Hezkuntza Saila. Legearen lanketa honetan, Ikastolen Elkarteak parte-hartze aktiboa izan du, uste dugulako halako erronka bati arduraz erantzun behar zaiola. Aurreproiektuen inguruko irakurketa kritiko eta eraikitzaileak egin ditugu, ekarpenak proposatu ditugu, agerraldietan parte hartu dugu,…

“Gasca” enpresara bisita!

Datorren urriaren 6an 4. mailako ikasleak Zornotzan dagoen  “Gasca” enpresara joango dira, elikagaiak prestatzeko prozesua ikustera. Irteeraren ordutegia 9:00-16:30 izango da, beraz hamaiketakoa eta janaria eraman beharko dute. Hurrengo ordainagirian 9€ kobratuko zaizkizue.