EUSKADIKO FIRTS LEGO LEAGUE

Zatoz gurekin robotikaren mundua ezagutzera! Kaixo guztioi! Espero dugu gu bezain hunkituta egongo zaretela, benetan harrigarria den zerbait hurbilduko zaizuelako. Atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu otsailaren 28an azalpen labur batera, Lehen Hezkuntzako 4. mailako eta DBHko 4. mailako ikasleek martxoaren 2an Donostian egingo den Euskadiko FLL Lehiaketan izango duten parte-hartze zirraragarriaz gehiago jakiteko. Gertaeraren xehetasunak: Eguna:…

ERRIGORAREN KANPAINA BERRIA!

Bete etxeko despentsa urte guztirako Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra bidoiekin eta kontserba, pasta, arroz, lekale eta ardo sortekin. Auzolanari esker, zure herrian ekoizlearen etxean duen prezio berean. ESKATU Otsailaren 25etik martxoaren 13ra egin daitezke eskaerak, Errigoraren webgunearen bidez (errigora.eus) zein telefonoz (zenbakietara deituta). JASO Apirilaren amaieran edo maiatzaren hasieran jasoko dituzu produktuak zure herrian,…

CESAR BONA IKASTOLAN

César Bona hizlari eta hezitzailea da, hezkuntzarako ikuspegi berritzaile eta grinatsuagatik nabarmendu dena. Bere hitzaldia “Hezkuntza gizatiartzea” gaiari buruzkoa da, non pertsonak hezkuntza prozesuaren erdigunean jartzearen garrantzia jorratzen duen. Bonaren ustez, hezkuntza ez da ezagutzak transmititzera bakarrik mugatu behar, ikasleen garapen integralean ere zentratu behar da, gizaki gisa. Ikasle bakoitza bakarra dela eta aitortu eta…

ESKUZ EGINDAKO JOSTAILU-TAILERRA

Guztiontzako prestakuntza irekia. Otsailaren 22an, 17:30ean, eskuz egindako jostailu-tailerra egingo dugu 0-6 urteko haurren garapeneko etapa bakoitzerako. Gure proiektuan, materiala ahalik eta errealena eta naturalena izatea lortu nahi dugu, haurrak zentzumenen bidez eraikitzen baitu ezagutza. Horrelako jostailuak eskainiz, ikaskuntza esanguratsua sortzeko aukera ematen zaie. IZENA EMATEKO FORMULARIOA

HITZALDIA: “KONEKTATUTA, BAINA BABESTURIK”

Ba al dakizue zertan datzaten honako hitz hauek? Grooming-a, sexting-a, stalking-a, sextorsion-a,… Zatoz otsailaren 19rako antolatuta dagoen hitzaldira eta kontzeptu hauek ezagutzeaz ez ezik, zuen seme-alabak mundu digitalean nola babes zenitzakete ikasiko duzue. Hitzaldira etortzeko, honako formularioa bete beharko duzue. Eskerrik asko eta anima zaitezte!

HITZALDIA CESAR BONA: HEZKUNTZA GIZARTIATZEA

Cesar Bona Santurtzira dator gurekin hezkuntza arloan duen ezagutza eta esperientzia partekatzera. Maisu, idazle eta hizlari, irakaskuntzarekin eta haurren eskubideekin lotutako hainbat elkarteen aitortza jaso du. Entzumena, enpatia, ezberdintasunekiko errespetua, haurrek eta nerabeek gizartean parte hartzea eta bizikidetzarako hezkuntza dira defendatzen dituen zutabeak. Funtsezkotzat jotzen ditu konpromiso soziala eta naturarekiko errespetua, gizakiaren hezkuntza integralaren zati…

SUMENDIAREN ESPERIMENTUA (LH 4)

LH 4. mailakoek sumendiaren esperimentua egin dute. Sumendiaren kraterra egin, eta apaindu dute. Ondoren, bikarbonatoa kolorantearekin nahastu eta sumendian sartu dute ozpinarekin batera. Nahaste horrek karbono dioxidoa sortu du, eta hona emen emaitza: kraterretik kolore desberdinetako burbuilek ihes egin dute.