EHUNDURA BERRIAK EZAGUTZEN
Haur Hezkuntzako 1. zikloko ikasleek fruta, zuku eta gelatinekin egindako tailer batean parte hartu dute. Primeran pasatu dute!
Haur Hezkuntzako 1. zikloko ikasleek fruta, zuku eta gelatinekin egindako tailer batean parte hartu dute. Primeran pasatu dute!
Urte berri eta inauteri bitarteko aro honetan, negu bihotzean alegia, geure-geureak ditugun ohitura zaharrak ospatzen ditugu: San Blas egunean (otsailaren 3an) samako harien bedeinkapena, Kandelerio edo kandelaria egunean kandela edo suen bedeinkapena eta, zalantzarik gabe, Bizkaia osoan ezagun, bizi eta zabalduena den Santa Águeda edo Agate Deuna. Agate Deuna eguna otsailaren 5a den arren, bezperan…
Urtarrilaren 26an HH 4 eta HH 5 geletako umeak Roqueland maketa museora goaz. Bilbon kokaturik dago eta bakarra da Espainia mailan. Denak bizia hartzen duen museo berezi honetara goizez joango gara eta eguerdirako itzuli. Beraz, ez dugu bazkaririk eraman beharko. Irteeraren prezioa 8,25€ izango da eta hurrego erreziboan kobratuko da. Txango honetara eraman beharrekoa materiala…
Eskerrik asko gure Ikastolako Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek antolatu dituzten liburu eta jostailuen bilketan parte hartu duzuen guztioi! Bildutako guztia GKEari eman zaio, Santurtziko “Manos Solidarias” elkarteari. Zorionak Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleei eta eskerrik asko!
💚💙Urtea amaitzeko, 🎄Ikastolan egiten den ohiko lunch-ean diplomak banatu ziren Ikastolan 25 urte daramatzaten langileei.🍾💪🏼 Zorionak! 25 urteko lana, ahalegina, lanarekiko maitasuna eta gozamena. Eskerrik asko Elena, Ainhoa, Mamen, Delbiñe, Asier eta Andoni🤗🤗🤗 denbora guzti honengatik.🎊🎉
ONCEren sariarekin batera egindako saskiaren zozketaren zenbakia ez da saldu, beraz, Ikastolan zozketa bat egin dugu saldu diren txartelekin. 🎄🤝 Hauek izan dira saritutako zenbakiak: 3. saria: 515🎁 2. saria: 508🎁 1. saria: 615🎁 😜 Sariak gaur 13:00ak arte, abenduaren 26tik 29ra 8:30etatik 12:30etara edo urtarrilaren 8tik aurrera jaso ditzakezue ikastolan. Zorionak sarituei!🥰
🫶ZORIONAK Ibone Solaetxe Lozoya🥰🎄 eta Elaia Jimenez Garcia🥰🎄 Bihotz Gaztea Ikastolako ikasleei, atzo abenduaren 20an, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako kategorian jasotako sariagatik. Sariak Santurtziko udaletxean eman ziren. 🎄🎊💃🏼2023ko edizioan 563 lan aurkeztu dira honela banatuta: 334 aurkeztu dituzte Lehen Hezkuntzako 1go, 2., 3. eta 4. Ikasleek, 178 Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako…
Sorpresa polita izan duguna gaur Olentzerok eta Mari Domingik gure ikastolara bidali digutena, oparia ikusi dugunean. Bihotz Gaztea Ikastolari✍🏽 Bihar bisitan etorriko dira, baina gaur… Olentzeroren etxetik bideo bat grabatu digute gabonak zoriontzeko. Gabonak zoriondu eta ilusioa piztu digu. Mila esker Olentzero eta Mari Domingi… eta Galtzagorri ahaztu egiten zitzaigun.
Azaroaren 2 eta 9 artean Agenda 2030 Eguna ospatu dugu ikastolan. Ekintza honekin hasiera eman nahi diogu ikasturte honetan gure ingurumen-proiektuari. Geletan Garapen Iraunkorrerako 17 helburuak bergogoratu ditugu eta konpromezu-gutunak sinatu ditugu. Ikastolatik mundu mailan dauzkagun ingurumen-arazoen aurrean jarrera aktiboa bultzatu nahi dugu, arazo globalei bakoitzaren konpromezu pertsonaletik erantzun behar zaielako, konpromezu hori gure erabakietara…
Izaro Elcoroaristizabal, gure Ikastolako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikaslea, Santurtziko Udalak antolatutako Gabon postalen lehiaketako 6. mailako kategorian irabazlea izan dugu. Gelakide guztiekin batera saria batzera joan da Arrantzaleen Kofradiara. Sariaz gain, beste kategoriako irabazleekin batera, gabonei hasiera emango dio gabonetako argiak pizten. Casa Torren 19:30-etan itxaroten zaituztegu.