EGITARAUA BIHOTZ GAZTEA IKASTOLAREN JAIA! 2025eko EKAINAREN 14a

Poz handiz gonbidatzen zaituztegu gure ikastolaren ikasturte amaierako festara, ikasturte honetan bizitakoa oroitzeko, elkarrekin egoteko eta komunitate gisa ospatzeko egun berezia izango dena. Jarduera, tailer, lehiaketa, jolas eta une polit ugariz beteriko eguna izango da familia giroan gozatzeko. Gure hezkuntza-komunitate osoak parte har dezazuen eta festaren protagonista izan zaitezten nahi dugu.   🕘 ORDUTEGI GARRANTZITSUAK:…

25/26 IKASTURTERAKO ESKOLA EGUTEGIAK

Dagoeneko kontsulta ditzakezue 2025-2026 ikasturteko eskola egutegiak. Bertan aurkituko dituzue hurrengo ikasturteko data nagusiak: klaseen hasiera eta amaiera, oporraldiak, jaiegunak eta beste egun seinalatu batzuk. Arretaz errebisatzera animatzen zaituztegu, familia eta eskola hobeto antolatzeko. Beti bezala, edozein aldaketa edo eguneratze gure ohiko kanalen bidez jakinaraziko da. HAUR HEZKUNTZA LEHEN HEZKUNTZA DBH

TORTILLA LEHIAKETA

💚💙Kaixo familia!   Sukaldatzeko gaitasunak erakutsi nahi badituzu, anima zaitez! Zure patata tortilarik onena  egin eta gure tortilaren 2. lehiaketan aurkeztu.   Gainera, ekintza honekin DBH3ko familia boluntarioei hurrengo ikasturtean ikasleek izango duten ikas bidaiaren gastuak ordaintzen lagunduko diezu. Zure tortila, haiek prestatutako beste pintxo batzuekin batera salduko dute.   Zer jakin behar dugun: Nork…

MATRIKULAZIO KANPAINAREN BALORAZIOA IKASTOLEN ELKARTEA

Prentsa oharra: Ikastolen Mugimenduaren balorazio kritikoa matrikulazio prozesuari buruz Ikastolen Elkarteak, Ikastolen Mugimenduaren izenean, azken hiru urteetako matrikulazio prozesuaren balorazio oso kritikoa egin du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Azken dekretuak ez du segregazioa gelditzeko balio izan, eta, gainera, hainbat ondorio negatibo sortu ditu: ikastolen matrikulazio-mugak, zaurgarritasun-adierazle desegokia eta matrikula bizian ikasleen banaketa desorekatua, besteak beste.…

BAZKARIA _ IKASTOLAREN JAIA EKAINAK 14

🎉🎊Ikastolaren jaia – Ekainak 14, larunbata.   Datorren larunbatean, ekainak 14, Ikastolaren jaia ospatuko dugu ikasturteari agur esateko eta tradizioari jarraituz, bazkari batekin amaituko dugu. Animatzen zarete?   Gorde data zuen egutegian, primeran pasatuko dugu eta!   Izena emateko, honekin batera aurkituko duzuen GALDETEGIA bete besterik ez duzue egin behar. Ekainaren 4ko 18:00ak arte egongo…

PAU BERRIA

PAU berriak gure Ikastolako hezkuntza eredua berresten du PAU berriak gure Ikastolako hezkuntza eredua berresten du Unibertsitaterako Sarbide Proba berriak (PAU), ulermena, ezagutzen aplikazioa eta pentsamendu kritikoa lehenesten dituenak, aldaketa esanguratsua dakar hezkuntza-sisteman. Baina guretzat, gainera, urteetan eraikitzen aritu garen bidearen aitortza da. Ohiko ereduek memorizazioa lehenesten zuten bitartean, PAU berriak konpetentzietan oinarritutako ebaluazioa proposatzen…

IBILALDIRAKO AUTOBUSA

IBILALDIA (Galdakao)  MAIATZAK 25 – AUTOBUSAREN ANTOLAKETA Bihotz Gaztea Ikastolak autobusa jarriko du Galdakaon egingo den Ibilaldira joan-etorrian parte hartu nahi duzuenentzat. Irteera: Santurtziko parkean (Murrieta etorbidea), goizeko 9:30ean Itzulera: Galdakaotik, arratsaldeko 18:30ean Prezioa: 8 € Izen-ematea eta ordainketa: Ikastolako idazkaritzan, 8:00etatik 17:00etara. Azken eguna: maiatzaren 22a, osteguna. Adingabeek nahitaez heldu arduradun batekin eman beharko…

IKASTOLAREN JAIA

2025eko IKASTOLAREN JAIA Kaixo familia! Gezurra dirudi baina…Hilabete baino gutxiago geratzen da Ikastolaren ikasturte amaierako Jaia handia ospatzeko eta azken kontuak lotzen ari gara! Erreserbatu ekainaren 14a Ikastolan egun ahaztezin batez gozatzeko. Zer prestatu dugu? Txapelketak, tailerrak, eskulanak, puzgarriak, ginkanak, herri-bazkaria… eta familia giro itzela!!! Tailerren bat antolatu edota parte hartu eta gauzatu nahi duzu?…

URRATS MOREAK IV. EZKERRALDEKO ETA MEATZALDEKO 2025eko EMAKUMEEN MENDI MARTXA

Datorren maiatzaren 24an, larunbatean, Urrats Moreak – IV. Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Emakumeen Mendi Martxa, Ortuella, Barakaldo, Sestao, Portugalete, Santurtzi, Abanto-Zierbena, Trapagaran eta Muskizko Udalek antolatuta.   Bertan parte hartu ahal izango dute ibilaldia antolatzen duten edozein udalerritan erroldatutako emakumeek eta adingabeek.   9,5km-ko ibilbidea izango da, eta Zugaztietako aparkalekutik irten eta Ortuellako Otxartaga parkera iritsiko…