Martxoak 13, Korrika arratsaldea.

Gure Ikastolak aurtengo Korrikaren parte hartzaile fina izan nahi du, eta horretarako familien laguntza behar dugu. Arratsalde horretan jarduera ezberdinak izango dira Ikastolan. Umeentzako eta euren familientzako tailerrak. Errigora produktuen dastaketa. Bingo musikatua. Korrikaren koreografia. Musika.   Korrikako Itsulapikoa eskuragai izango dugu arratsalde horretan ere bai eta gogoratu ekarpenak 24. edizioko ikastolaren kilometroa erosteko izango…

DBHko 4. mailako ikasleen irteera Harrobia Ikastolara.

Datorren ostegunean, martxoaren 12 an, DBH4ko ikasleak Harrobia Ikastola bisitatzera joango dira Bilbora. Beraien etorkizunerako aukeratu dezaketen ibilbideekin lotura daukan irteera da. Helburua bertako instalazioak eta eskaintza ezagutzea da. Ikasleak, egunero bezala, ikastolara etorriko dira goizeko 8:30tan. Materiala hemen utzi ondoren, hemendik aterako gara metroa hartzera eta, bisita amaitutakoan, ikastolara itzuliko gara berriro, klaseekin jarraitzeko.…

Korrikako ekintzak

Aurten 24. Korrika ospatuko dugu, eta Bihotz Gaztea Ikastolak betikolez bat egin nahi du ekimen honekin. Horretarako gure herrian, Santurtzin antolatuko diren ekimenen berri eman nahi dizuegu, parte har dezazuen, eta aurten gure ekimen propiora gonbidatu nahi zaituztegu, ikastolan bertan.   Ekimenak: Martxoak 6: Zirkugintza 18:00etan Gernika parkean, umeei eta familiei zuzenduta. Martxoak 6: Binilo…

SANTURTZIKO ESKOLA OLINPIADAK 2026: IZEN EMATEA

IZENA EMATEKO EPEA MARTXOAK 16 ITXIKO DA FUTBOLERAKO ETA  SASKIBALOIRAKO, ETA APIRILAK 15 GAINERAKO KIROLETARAKO. EPEZ KANPO EZ DA INSKRIPZIORIK ONARTUKO (ARRAZOIA EDOZEIN DELA ERE). Familia agurgarriak, Aurten berriz Eskola Olinpiaden beste ekitaldi bat antolatuko da. Betiko moduan, nahi duenarentzako hainbat kiroletan parte hartzeko aukera zabalik dago. Ondorioz, izen-ematea egiteko ordua heldu da. Horretarako, hauta ezazue behean…

ZUHAITZ EGUNA

🌳 Zuhaitz Eguna Santurtzin: Gure Ingurumen Batzordea martxan! Gure ikasleek eskuak lurrera eraman dituzte aurten ere Zuhaitz Egunean. Ingurumen Batzordeko kideak Santurtzi berdeago baten alde aritu dira lanean, espezie autoktonoak landatuz eta biodibertsitatea zainduz. Eredu garaia gure ingurunea babesteko! Eskerrik asko talde, gure herriaren birika zaintzeagatik.

Sahara herriaren aldeko janari bilketa 2026

Santurtziko AMAL elkartearen laguntzaz, ikastolan aurten ere Saharauiarren aldeko janari bilketa egingo dugu. Sahauriarrek badiraute urte askotan egoera penagarrian, nazioarteko laguntzari esker bizirauten. Gure laguntza ezinbestekoa dute eta ez diegu hutsik egingo. Guk batutakoa eta Euskal Herriko beste tokietan jasotako janaria eta beharrezko beste hainbat material bost trailerretan garraiatuko da, XXI. Sahararen aldeko euskal karabana…

OHIKO BATZAR NAGUSIA

Bihotz Gaztea Kooperatibaren Artezkaritza Kontseiluak. kooperatibaren estatutuen 25. artikuluko 1. atalaren aginduari jarraituz, honako deialdia egitea erabaki du:    OHIKO BATZAR NAGUSIA   Data: 2026ko otsailaren 19an (osteguna).  Lekua: Kooperatibako egoitzako gimnasioan. Ordua: 17:00etan, lehenengo deialdian; 17:30ean, bigarrenean; eta 18:00etan, hirugarrenean.    EGUNEKO GAI-ZERRENDA   Akta onartzeko bi bazkide izendatu.  Aurreko Batzar Nagusiaren aktaren onarpen-txostena…

Peñas negrasera irteera (DBH 1)

Urtarrilaren 30ean, DBH 1 mailako ikasleek irteera egingo dute Peñas Negrasera (La Arboleda). Irteeran meatzari-jarduerak paisaian utzitako aztarnak ikusiko dituzte, bertako interpretazio-zentroko monitoreen eskutik. Goiz osoko irteera izanik, hamaiketakoa eraman beharko dute; horrez gain, arropa eta zapata egokiak eta, lan egiteko, boligrafo edo arkatza. Ikasleko 10€ko prezioa dauka irteerak eta hurrengo erreziboarekin pasako da.