ABENDUKO AGENDA
Abendua heldu da eta hilabete honek, beste guztiek bezala, eskaintzen dizkigu euskararekin gozatzeko aukerak. Hortxe doakizue Udalak antolatutako ekintzen zerrenda!
Abendua heldu da eta hilabete honek, beste guztiek bezala, eskaintzen dizkigu euskararekin gozatzeko aukerak. Hortxe doakizue Udalak antolatutako ekintzen zerrenda!
Artezkaritza Kontseiluak kooperatibaren estatutuen 48.2.l atalaren aginduari jarraituz, honako deialdia egitea erabaki du: OHIKO BATZAR NAGUSIA Data: 2023ko abenduaren 12an (asteartea). Lekua: Kooperatibako egoitzan. Gimnasioan. Ordua: 17:30ean lehenengo deialdian, 18:00etan bigarrenean. 3. deialdia 18:30ean. Eguneko aztergaiak: Akta onartzeko legeak agintzen duen bi bazkide izendatzea. Aurreko Batzar Nagusiko aktaren txostena irakurtzea. 2022-2023ko ekitaldiko kudeaketa aztertzea eta,…
Familia agurgarria, Eusko Jaurlaritzak 2024ko udan hizkuntzak atzerrian ikasteko diru-laguntzen deialdia plazaratu du, 2023ko urriaren 23ko Aginduaren arabera (2023eko azaroaren 23ko EHAAn). Deialdian parte hartzeko ondorengo baldintzak bete behar dira: Ikaslea DBH 3. edo 4. mailan matrikulatua egotea eta eskatzen den hizkuntza aurreko 2 urteotan ikasi izana. Aukeratzen den hizkuntzaren iazko notak gutxienez 7koa izan…
Santurtzin badaude euskaraz egiten diren ekintzetan parte hartzeko aukerak. Hona hemen Udalak antolatutako azarorako programa. Animatu zaitezte!
Ikastola familia agurgarria: Azaroaren 4an euskalgintzak deitutako MANIFESTAZIOA egingo da Bilbon, 17:00etan Euskaldunatik abiatuta. Manifestazioa euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldiaren testuinguruan kokatzen da. Izan ere, azkenaldian auzitegietatik areagotu egin dira euskararen sustapena eta normalizazioa helburu duten hainbat neurriren aurkako sententziak. Argi dago ez direla sententzia isolatuak, baizik eta botere judizialetik hizkuntza-politika aurrerakoiak mugatzeko eta herritarron hizkuntza-eskubideak…
Guraso horiek, Bi urte dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza sistema osoa arautuko duen lege berri bat lantzen hasi zela Hezkuntza Saila. Legearen lanketa honetan, Ikastolen Elkarteak parte-hartze aktiboa izan du, uste dugulako halako erronka bati arduraz erantzun behar zaiola. Aurreproiektuen inguruko irakurketa kritiko eta eraikitzaileak egin ditugu, ekarpenak proposatu ditugu, agerraldietan parte hartu dugu,…
⏱️DBHn🔋 hasi gara🚀 lanean aurtengo 🔌unboxing-arekin: @firstlegoleague. 🧲master piece … FIRST® LEGO® League (FLL) nazioarteko hezkuntza-programa bat da, eta 4 eta 16 urte bitarteko gazteen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzen ditu esperientzia praktiko eta dibertigarrietatik abiatuta. Mundu errealeko arazoak konpontzen ditu etorkizun hobea eraikitzen laguntzeko, mundu osoko 90 herrialdetan 250.000 gazte baino gehiago inspiratzen baitituzte.…
Ikastolon 2023/24 Ikasturtearen hasierako ekitaldia Vianan ospatu dugu gaur. Euskal Herriko 114 ikastolek eta bertaratu diren gonbidatu guztiek, Ikastolen aurtengo erronkak ezagutu dituzte Nekane Artola, Ikastolen Elkarteko, Lehendakariaren eskutik. Erronka polittak aurretik ditugunak! GU IKASTOLA Gehiago irakurri…
Euskal edukiak bermatu eta denentzat eskuragarri jarriko dituen doako plataforma digital berria da. Edukiok ikusgai daude primeran.eus webgunean, SmartTV ezagunenetan, Google Play eta Apple App store-etan, Chromecast bitartez eta Hbbtv-etan; laster gehituko zaio zerrendari Android TV. Gehiago irakurri
Kaixo Familia, eskolaz kanpoko ekintzak, urriaren 2an hasiko dira. Urriaren lehengo astean, ikasleak klaseetan geldituko dira eta ekintza bakoitzeko monitoreak jasoko ditu. Jarduera bakoitzerako adierazitako guneetara laguntzeko. ST Georgek ematen duen ingeleseko ekintza irailaren 25ean hasiko da.