Santurtzin aurkeztu da Ibilaldia 27 edizioa

Pasa den ostiralean, urriak 16, Ibilaldia 27 Bizkaiko ikastolen jaiaren aurkezpen ofiziala egin zen Santurtzin. Ekitaldian zehar azpimarratu ziren auzolanaren balioa eta eskualdean euskarari emandako bultzada. Antolakuntzaren aldetik esker oneko mezu zintzoa helarazi nahi zaie familia guztiei eta langile taldeari emandako inplikazio, ilusio eta ahaleginagatik, ezinbesteko zutabeak baitira jaialdi hau egi bihurtzeko.

IBILALDIA Dendaren inaugurazioa

Ibilaldiaren denda ofiziala zabaldu da dagoeneko Santurtzin, eta herritar zein euskaltzale guztiak bertaratzera gonbidatuta daude. Bertan, antolakuntzak prestatutako arropa, osagarri eta material ezberdinak egongo dira eskuragarri, euskararen aldeko jaia babesteko. Denda Antonio Alzaga etorbideko 32A zenbakian dago kokatuta, eta urrian zehar ondorengo ordutegian egongo da zabalik: Astelehenetan: 10:00 – 13:00 Asteartetan: 17:00 – 20:00 Ostegunetan:…

IBILADIAREN AURKEZPENA IKASTOLAN

Gaur arratsaldeko 17:00etan, Bihotz Gaztea Ikastolak urrats garrantzitsua eman du Ibilaldia 2027 jaiaren antolaketan. Hezkuntza komunitate osoa ikastolan bildu da jai euskaltzale honen xehetasunak, lan-taldeak eta helburu nagusiak bertatik bertara ezagutzeko. Horrez gain, bertaratutakoek denda ibiltariaz gozatzeko aukera izan dute. Aurkezpenaren puntu nagusiak: Komunitatearen harrera eta denda ibiltaria: Arratsaldeko 17:00etan hasitako ekitaldian, giro ezagunean eta…

BADATOR IBILALIDA

Datorren urriaren 16an Portua zeharo piztuko dugu! 🚀 Santurtziko itsas airea, euskal kultura, dantzarako gogoak eta giro paregabea batera. Ibilaldia ’27ren aurkezpen ofiziala egingo dugu, eta ziurtatzen dizugu ez dela ekitaldi soil bat izango… Benetako festa-eguna baizik! 💃🕺 📅 Urriak 16 📍 Santurtzi (Portua) EGITARAU BIZIA:  🎺 18:30 Agurra – Hasiera bikaina emateko!  🎤 18:45…

DOAKO GONBIDAPENA — AZKEN AUKERA HAU BIZITZEKO

 Larunbata, irailak 19  15:15  Galarreta Frontoia · Hernani Larunbat honetan erremonte arratsalde erabakigarria biziko dugu Galarretan.  AZPIROZ vs EZKURRA II  Buruz buruko Erremonte Txapelketaren ligaxkako azken partida. Dena dago jokoan: irabazleak finalerako sailkapena ziurtatzeko aukera izango du; galtzailea, berriz, txapelketatik kanpo gera daiteke. Eta partida honek badu beste osagai berezi bat: Oriamendik Galarretan antolatutako etapa honetako azken…

Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834

Azpeitiko Ikastolak saldutako Tanta txartelak irabazi du aurtengo zozketa Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartelaren jabea azaldu da jada Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartel irabazlea Azpeitiko Ikastolak saldu du. Zozketak 60.000 euroko sari bakarra banatzen du eta irabazlea dagoeneko agertu da, beraz, saria egiaztatzeko…

DBH 4ko ikasleen ORLA eta DBHko ikasleen azken txangoa

Ekainaren 22an, astelehenean, DBH4. mailako ikasleei agurra emango diegu eta orla banatuko zaie. Lekua: Oriol jauregia Ordua: 12:00 Iraupena: Ordu eta erdi Bestalde, ikasturte amaierako txangoa ekainaren 19an, ostiralean, egingo dugu Sestaoko igerilekuetara (La Benedictara). Irteera: Murrieta etorbidea, Batzoki aurreko autobus geltokia. Ordua: 10:00etan Itzulera: 16:00etan Egun osoko irteera denez, jatekoa eraman behar da.

DBHko 2. maila, kayak txangoa.

Ekainaren 9an, asteartean, DBH2. mailako ikasleek irteera egingo dute Ereagako portura kayak-ean ibiltzera. Goiz osoko irteera izanik, hamaiketakoa eramatea gomendatzen dugu. Eraman beharrekoak: – Barik txartela kargatuta – Bainu-jantzia – Toalla – Aldatzeko arropa – Oinetako ITXIAK (hau azpimarratu digute), Kroks, kangrejerak, edo buztitzeko kirol oinetakoak. – Eguzkitarako krema. Hotza edo euria eginez gero, txanoa…