Kaixo familiak!
Pozik jakinarazten dizuegu urriaren 17an HH4 eta HH5ko ikasleak Basondora joango direla egun-pasa! 🐻🦉🌿
Basondo Kortezubin dagoen animalia basatien aterpe eta zaintza gunea da. Bertan, gizakiok zauritu edo abandonatutako animaliak zaintzen dituzte, eta berriro askatu ezin direnak baldintza onetan bizi dira. Helburua naturarekiko eta animaliekiko errespetua lantzea da, eta txango hau animalia horiek gertutik ezagutzeko eta naturaz gozatzeko aukera ederra izango da .
Egun horretan:
- Hamaiketakoa eta bazkaria ekarri beharko dituzte haurrek.
- Arropa erosoa eta aldatzeko arropa ekarri behar dituzte.
Ohiko ordutegian etorri beharko dira, eta 16:25ean jaso beharko dituzue ikastolan bertan.
PREZIOA: 20,5 EUROKOA







