Santurtziko Udalak urtero Euskararen Astea antolatzen du hainbat elkarterekin batera (Ikastola barne). Aurten maiatzaren 8tik 11ra izango da.
Maiatzaren 11n, Ikastolak, beste ikastetxe batzuekin batera, haurrentzako tailerrak antolatu ditu, gure kasuan, txapa-tailer bat eta aurpegiak margotzeko beste bat. Orri markatzaileak, eskumuturrekoak, herri kirolak, dantzak, libretak, xake tailerrak, lepokoak eta maskarak ere egingo dituzte.
Jarduerak 11:00etan hasi eta 13:00etan bukatuko dira.
Animatu eta parte hartu!






