Hitzaldi informatiboa. Mugak Bihotzetik: Hazteko oinarri seguruak.

Bihotz Gaztea Ikastolatik “Mugak bihotzetik” izeneko hitzaldia antolatu dugu. Bertan, mugen garrantziaz, beren funtzioez, helduaren rolaren inguruan eta eguneroko egoera desberdinetan nola jokatu hausnartuko ditugu. Hitzaldia 0 eta 6 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzenduta dago, seme-alaben hazkuntzaren garrantziaz jabetuta, lasaitasunez eta maitasunez prozesu hau egin nahi dutenentzat. Datu garrantzitsuak: Gaia: Mugak Bihotzetik  – Hazteko oinarri seguruak.…

29. Jardunaldi pedagogikoak.

Eskola inklusibo eta ekitatibo baterantz Gogorarazi nahi dizuegu 29. Jardunaldi Pedagogikoak antolatu ditugula hezkuntza-komunitate osoarentzat, aurtengo ardatza “Inklusioa ekitatera: etorkizuna programatzen” izanik. Hezkuntzako profesionalak diren familiako kideak eta gai hauekiko interesa duten gurasoak jardunaldietan parte hartzera animatu nahi ditugu, gure ustez edukiak oso interesgarriak izan baitaitezke haientzat. Gizartean aniztasunari erantzuteko eta kalitatezko hezkuntza inklusiboa bermatzeko…

HARRERA GELA

Harrera Gela-tik, ikasturte honen funtzionamendua eta antolaketa argi izan dezazuen, beharrezko informazioa bidaltzen dizuegu. Galderarik edo zalantzarik izanez gero, galdetu lasai asko. Zergatik egin dugu aldaketa hau?   Haurren erosotasuna eta autonomia hobetzeko gosarian. Jolasa eta bizikidetza sustatzeko adin desberdinetako haurren artean. Espazio desberdinak eskeintzeko eta ikasle guztien erritmoei erantzuna emateko.  Egunari ekiteko ingurune atseginagoa…

SUKALDEAN SORTZAILE LEHIAKETA

Ikasturte honetan berriro izango dugu Sukaldean Sortzaile lehiaketan parte hartzeko aukera. Oso jarduera dibertigarria eta aberasgarria da, eta Ausolan jatetxe-enpresak eta Basque Culinary Center Mondragon Unibertsitateko Gastronomia Fakultateak eskaintzen digute. Proiektu honen helburua da zuen seme-alabak sutegi baten aurrean lanean hastea, aititeen eta amamen errezeta bat berritzeko. Konposizio horri bere ukitu pertsonala gehitu behar diote,…

GAU BELTZA LEHEN HEZKUNTZA 3. 4. 5. eta 6. MAILA

Datorren urriaren 30ean Gau Beltza ospatuko dugu ikastolan. Gelan, zuen seme-alabek argazkian agertzen den maskara egingo dute. Horretarako, etxetik oihal zuri zati bat (metro 1eko izara zaharra, helduen kamiseta zuri zaharra…) ekarri beharko dute. Kuadrodun alkandora eta lastozko txanoa hautazkoak dira. Mesedez, oihala astelehenean edo asteartean ekar dezatela. Behin jaia pasata, eskertuko genizueke maskara gordetzea…

GAU BELTZA LEHEN HEZKUNTZA 1go eta 2. maila

Datorren urriaren 30ean Gau Beltza ospatuko dugu ikastolan. Egun horretan ipuinak, eskulanak eta jarduera desberdinak egingo ditugu. Egun berezia izango da! Gelan, zuen seme-alabek maskara bat egingo dute. Apaingarri gisa, ostegun horretan janzteko kuadrodun alkandora eta lastozko txanoa ekar ditzakete (hautazkoak izango dira). Eguraldiak laguntzen badu, arratsaldean Mirabueno parkera irtengo gara dantza egitera eta gaztainak…

Gure Haurrak ere Badira: urriaren 25ean Bilbon elkartasun ekimena eta manifestazioa

“Hiltzen dituzten horiek, gure haurrak ere badira.”   Datorren urriaren 25ean Bilbon Palestinako haurrekin elkartasun ekimena eta manifestazio nazionala egingo da. Guztion parte-hartzeak garrantzi handia du, eta gure komunitatearen elkartasuna modu ikusgarrian adierazteko aukera izango dugu.  Egun osoko egitaraua: urriak 25ean, BIlbon Gune desberdinetan hainbat ekintza antolatu dira, haurrek zein helduek parte har dezaten: 12:00etan:…

Euskalit-en ‘Kudeaketa Laburra’ lehiaketa irabazi dugu!

Bihotz Gaztea Ikastolak Lidergo Partekatua gaiari buruzko bideoarekin irabazi du saria. Pozarren gaude, Euskalit-ek antolatutako “Gestión en Corto / Kudeaketa Laburrean” lehiaketaren 9. edizio irabazleak izan garela iragartzeko. Sari honek gure Ikastolaren funtsezko balioa aitortzen du: Lidergo Partekatua. Gure bideoak, Ikastolako pertsona guztiok —familiak, langileak eta ikasleak— nola lan egiten dugun erakusten du, eredu partekatu…

DONOSTIAKO ZIENTZIA MUSEORA (LH 5)

Urriaren 22an, asteazkena, LH 5. mailako ikasleak Zientzia Museora joango dira. Irteera horretan hainbat jarduera egingo dira; adibidez, Planetariumaren bisita, urtaroen tailerra… Egun osoko irteera izango da; beraz, ikasleek hamaiketakoa,  janaria eta edaria eraman beharko dituzte. Ordutegia hauxe izango da. 9:00-16:30. Ikasleak jasotzeko tokia: Fiorentina tabernaren aurrean. Irteeraren prezioa 29,5€koa izango da eta hurrengo ordainagirian…