Akarlandara irteera Haur Hezkuntza 3, 4 ETA 5 URTE.

Maiatzaren 21ean, Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko geletako ikasleak Akarlandara   joango dira. Eraman beharrekoa: Zira. Mendian ibiltzeko oinetako egokiak. Motxilan beste muda oso bat. Hamaiketakoa. Bazkaria eta edaria. Txangoaren prezioa: 6,5€, ekaineko erreziboan kobratuko da. Kontu korrontea emanda ez daukatenek idazkaritzan ordaindu beharko dute maiatzaren 18a baino lehen. Egun horretako ordutegia ohikoa izango…

“FÁBRICA LA ENCARTADA”-RA BISITA (LH 1)

LH 1. mailako ikasleek maiatzaren 21ean, Balmasedan dagoen “Fábrica La Encartada” bisitatuko dute. Bertan fabrika ikusi ondoren, ekintza batzuk egingo dituzte. Egun horretarako, hamaiketakoa, bazkaria eta edaria ekarri beharko dute. Irteeraren ordutegia betikoa izango da (9:00-16:30) betiko ateetatik. Irteeraren prezioa 13,50€koa izango da eta hurrengo ordainagirian kobratuko da.

EL POBAL BURDINOLA (LH 2)

LH 2. mailako ikasleek maiatzaren 19an, El Pobal burdinola bisitatuko dute. Bertan burdinola ikusi ondoren, talo tailer bat egingo dute. Egun horretarako, hamaiketakoa, bazkaria eta edariaz gain, mendian ibiltzeko oinetakoak eta txubaskeroa behar izango dituzte. Irteeraren ordutegia betikoa izango da (9:00-16:30). Irteeraren prezioa 12€koa izango da eta hurrengo ordainagirian kobratuko da.

EUSKARAREN ETXERA (DBH 2)

Datorren martxoaren 24an, asteartea DBH2ko ikasleak Bilbora joango dira Euskararen etxea bisitatzera. Ikasleak ikastolara etorriko dira eta hemendik aterako gara metroan. Bisitaren ondoren Bilboko leku enblematikoak ezagutzeko jarduera bat egingo dute. Ikasleak ohiko ordutegian egongo dira bueltan ikastolan. Goiz osoko irteera denez, hamaiketakoa eramatea gomendatzen da. Ezinbestekoa da Barik-a kargatuta eramatea lau bidaiatarako.

LH 2. mailakoak koloniak Baratze Baserri eskolan.

Laster, Lehen Hezkuntzako 2.mailako ikasleak Baratze Baserri eskolara joango dira (Gauteguiz Arteaga). Martxoaren 5ean irtengo dira ikastolatik eta 6an itzuliko dira Fiorentina tabernan dagoen autobus geltokira. Egun horietako ordutegia ohikoa izango da.  Aste honetan zehar,  zuen seme-alaben datuak eta baimena betetzeko orrialdea jasoko duzue eta ikastolara bueltan ekarri behar izango dute. Orria sinatuta ekartzea derrigorrezkoa…

Peñas negrasera irteera (DBH 1)

Urtarrilaren 30ean, DBH 1 mailako ikasleek irteera egingo dute Peñas Negrasera (La Arboleda). Irteeran meatzari-jarduerak paisaian utzitako aztarnak ikusiko dituzte, bertako interpretazio-zentroko monitoreen eskutik. Goiz osoko irteera izanik, hamaiketakoa eraman beharko dute; horrez gain, arropa eta zapata egokiak eta, lan egiteko, boligrafo edo arkatza. Ikasleko 10€ko prezioa dauka irteerak eta hurrengo erreziboarekin pasako da.

LH 3 Ekainberrira txangoa.!

LH 3. mailako ikasleak, Zestoan dagoen Ekainberri kobazuloa ikustera joango dira, Lehen Gizakiak garaiarekin zerikusia duelako. Noiz: Abenduak 9 Irteera hau egun osorako denez, janaria eta edaria eraman beharko dute. Gainera, ikasle bakoitzak linterna bat eraman beharko du. Goizeko sarrera betiko ordutegian izango da, 9:00etan eta 17:00etan itzuliko dira Buenavistako autobus geltokira. Irteera honek 23€…

Irteera lehen hezkuntzako 1. Maila Armañonera

LH 1. mailako ikasleek, azaroaren 20an, lantzen ari diren unitatearekin loturiko irteera egingo dute. Armañoneko parke naturalera joango dira (Karrantza); bertan ekintza desberdinak egingo dituztelarik. Egun osoko irteera izango denez, bazkaria ekarri beharko dute. Baita naturan aritzeko zapata eta arropa egokia ere. Ohiko ordutegia izango da. Irteeraren prezioa 15,50€-koa izango da eta hurrengo erreziboan kobratuko…

Mendikosolora irteera HH 4 eta 5 urte

Azaroaren 21ean, Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko geletako ikasleak Mendikosolo parkera (Arrigorriaga) joango dira. Bertan ibilbide txiki bat egingo dute, aintzira baten inguruan, udazkenean mendiko paisaiaren ezaugarriez jabetzeko. Eraman beharrekoa: Zira. Mendian ibiltzeko oinetako egokiak. Motxilan beste muda oso bat. Hamaiketakoa. Bazkaria eta edaria. Txangoaren prezioa: 9,5€, hurrengo erreziboan kobratuko da. Kontu korrontea emanda…

DBH 3. Maila Urdaibai bird centerrra irteera.

DBH 3ko ikasleek Urdaibai Bird Centerra bisitatuko dute. Museoa paduraren behatokia da eta bertan Urdaibaiko biosferan bizi diren espezieak ezagutzeko aukera izango dute ikasleek. Bidaia aprobetxatuz, Gernika bisitatuko dugu ere. Irteera Biologiako ikasgaiarekin lotuta dago eta gure hurbileko ingurumena hobeto ezagutzeko aukera eskaintzen du. Irteera Biologiako eta Gizarte Zientzietako ikasgaiekin lotuta dago eta gure hurbileko…