KOLONIAK LEKEITION (DBH 1. maila)

Dakizuenez, DBH1.eko ikasleek Lekeition bi eguneko egonaldia izango dute. Egun horietan Euskal giroko kostaldeko herri baten bizimodua sakonago ezagutzeko aukera izango dute. Noiz: Urriaren 30etik 31ra Irteera ordua: 9:45 Irtetzeko eta bueltatzeko lekua: Buenavista anbulategiaren aurreko autobus geltokia Itzultzeko ordua: 14:40 Prezioa: 111€ Bertara eraman beharrekoak: Bi egunetarako arropa eta muda Eguzkitarako krema Kapela edo…

BITXOS NATURA ESKOLARA GOAZ! (HH, 4 ETA 5 URTE)

Urriaren 18an, HH 4 urteko  eta HH 5 urteko umeak,  BITXOS natura eskolara joango dira. Maruri Jataben kokatuta dago. Janaria eraman behar da. Eraman beharrekoa: – Eguraldiaren arabera ortuan egoteko arropa egokia.  – Arropaz aldatzeko (behar izatekotan) muda oso bat. Txangoaren prezioa: 27,50€, azaroko erreziboan kobratuko da. Kontu korrontea emanda ez daukatenek idazkaritzan ordaindu beharko…

IRTEERA DBH 2 POBEÑARA DOA

Ekainaren 11n (asteartea), DBH 2. mailako ikasleek txangoa egingo dute Pobeñara, Gizarte zientzietako arloak antolatuta. Ikasleek Done Jakue bidearen zati bat egingo dute oinez. Buelta autobusez egingo dute, beraz, Barik-a kargatuta eraman beharko dute. Irteteko ordua: 8:30ak ikastolatik Heltzeko ordua: 14:00ak aldera OHARRA: Goiz osokoa izanik, jatekoa eraman beharko litzateke eta ibiltzeko oinetako egokiak.

IRTEERA GORBEIA PARKERA, Lehen Hezkuntzako 3. MAILA

Maiatzaren 3an, Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek irteera bat egingo dute lantzen ari diren unitatearekin lotuta. Areatzara (Gorbeia) joango dira, eta bertan hainbat jarduera egingo dituzte. Egun osorako irteera denez, bazkaria, janaria eta edaria eraman beharko dute. Ingurune naturalerako arropa eta oinetako egokiak ere eraman beharko dituzte. Sarrera ordutegia, beti bezala 9:00etan eta Ikastolatik 16:30ean…

EL POBAL BURDINOLAN (LH 2)

Ikastolako LHko 2. mailako ikasleek txango interesgarria egin zuten “El Pobal Burdinolara”. Jakin-minez eta gogoz beteta, historiaren eta teknologia tradizionalaren mundu liluragarria aztertu zuten. Garai batean burdinazko tresna eta objektuak nola lantzen ziren ikusi zuten Ikasleek, modu praktikoan ikasi zuten eskualdeko kultura-ondareaz.

BISITA ALBAOLA EUSKAL ITSAS LANTEGIRA (DBH 3)

Apirilaren 17an (asteazkena), DBH 3ko ikasleak Pasaiara joango dira Albaola Itsas Kultur Faktoria ezagutzera. Bertan San Juan baleontziaren erreplikaren lanak ezagutu ahal izango dituzte. 1.563an Kanadan ondoratutako itsasontziaren erreplika XVI. mendeko teknikekin burutzen ari dira. Hori dela eta, UNESCOren babesa dauka egitasmo horrek. Egun osoko irteera denez, ikasleek bazkaria eraman ahal izango dute. Irteeraren prezioa…

ILUNBERA TXANGOA (DBH 4)

Apirilaren 10ean, asteazkena, DBH 4ko ikasleak Igorrera joango dira Industria Erronka izeneko ekimenaren testuinguruan. Autobusa goizeko 9:00etan etorriko da ikasleen bila eta Igorrera abiatuko da. Bertan Elektro Ilunbe enpresa bisitatuko dute. Handik autobusa berriro hartu eta BEC!-era abiatuko dira, bertan burutuko den ekitaldia ikusteko, beste ikastetxe batzuetako ikasleekin batera. Eguerdiko 14:00etan autobusa BEC!-etik aterako da…

KOLONIAK LAPURREKETAN (LH 5)

Ikasturte honetan, LH 5. mailako ikasleak Dima herriko Lapurreketa egoitzara kolonietan joango dira. Otsailaren 5ean irtengo dira ikastolatik eta otsailaren 7an itzuliko dira Fiorentina taberna aurrean dagoen autobus geltokira. Egun horietako ordutegia ohikoa izango da. Kolonien prezioa 115,25 eurokoa izango da, eta hurrengo ordainagirian kobratuko da. Oso garrantzitsua da ikasleek tamaina txikiko maletak, motxilak edo…