NAFARROA OINEZ 2025

Nafarroa Oinez 2025: Ikastolen Festa Urtero bezala, euskara eta euskal hezkuntza bultzatzeko hitzordu nagusia dugu aurretik: Nafarroa Oinez! Aurten, urriaren 19an , Atarrabiako Paz de Ziganda Ikastolak antolatuko du festa handia, “Buruz, bihotzez, oinez!” lelopean. Gure Ikastolatik, Bihotz Gaztea Ikastolatik, komunitate osoari gonbidapen berezia luzatu nahi diogu festara hurbiltzeko. Nafarroako Ikastolen proiektu hezitzaile propioa eta…

DBHko 1. maila irteera Bilbora

Hurrengo ostiralean , urriaren 17an, DBH1eko ikasleak Bilbora joango dira Bilboko zubiak ezagutzera. Irteera Teknologia ikasgaiarekin lotuta dago. Ikasleak metroan joango dira Bilbora, beraz, ezinbestekoa da Barik-a kargatuta eramatea. Goiz osoko irteera izango denez, komenigarria da hamaiketakoa eramatea. Egun horretako ordutegia, ohikoa izango da. OHARRA: Frantseseko taldeak irteeran parte hartuko du ere.

Eskola Agenda 2030

Bihotz Gaztea ikastolak Eskola Agenda 2030 proiektua garatzen jarraituko du aurten ere, bai ikastola barnean, gure ikasleen artean iraunkortasuna eta herritartasun arduratsua sustatzeko helburuarekin, eta baita Santurtziko mailan ere, herriko beste ikastetxeekin elkarlanean. Ekimen honen bidez, ingurumenaren zaintza, berdintasuna, osasuna eta gizarte justizia bezalako garapen jasangarrirako helburuak (GJH) lantzen jarraituko dugu, ikasleak protagonista bihurtuz eta…

KILOMETROAK 2025 ELGOIBAR

Igande honetan, urriaren 5ean, festa giroa nagusituko da Elgoibarren: heldu da Kilometroak 🎉! Egun bikaina familian, lagunekin edo kuadrillan pasatzeko, eta aldi berean herria eta inguruak ezagutzeko aukera paregabea. Denetarik izango da: musika, tailerrak, jolasak, herri kirolak, jan-edan ona eta askoz gehiago. Ikastolak egitarau betea prestatu du, txikienek zein nagusiek primeran pasa dezaten. PROGRAMA Gainera,…

EUSKALIT-en “Kudeaketa Laburrean” finalistak gara! Eman zure botoa gure proiektuari.

Pozik jakinarazten dugu finalista gisa hautatu gaituztela Kudeaketa Laburrean lehiaketaren bederatzigarren edizioan, EUSKALIT-ek antolatuta, Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astean (euskalit.net). Lehiaketa honek modu sortzailean eta ikusgarrian kudeaketa berriak zabaltzea du helburu. Parte hartze honekin gure lan-eredua, balioak eta esperientziak komunitatearekin partekatu nahi ditugu, eta kudeaketa aurreratuari buruzko eztabaida sustatu. Orain zure laguntza behar dugu: Publikoaren Saria…

KOLONIAK DBH 1. MAILA MORGA

Dakizuenez, DBH 1eko ikasleek Morgan bi eguneko egonaldia izango dute. Egun horietan kirolarekin lotutako jarduerak burutuko dituzte.  Noiz: Urriaren 2an eta 3an.  Irteera ordua: goizeko 10:00ak (beharrezkoa bada, ikastolara etorri ohiko ordutegian). Itzultzeko ordua: 14:40an. Prezioa: 120 euro (29 ikasle edo gehiago). – 130 euro (28 ikasle edo gutxiago). Bertara eraman beharrekoak: Nezeserra eta esku oihala. Lo sakua. Kapela edo bisera. Motxila txikia. Etxeko zapatillak, txankletak, mendirako oinetakoak.…

IRAILEKO GELA BILERA OROKORRAK

Iraileko guraso bilera orokorrak ondorengo egunetan izango dira:  BILERAK: Bi aukera egongo dira, bata 16:35ean gaztelaniaz eta euskaraz 17:30ean Irailaren 29an Haur Hezkuntza 2. ziklo HARRERA GELA Irailaren 15ean Lehen Hezkuntza 1. ziklo (1., 2. eta 3.mailak) HARRERA GELA Irailaren 23an DBH Irailaren 17an Lehen Hezkuntza 2. ziklo.(4., 5. eta 6.mailak)   Gelako bilera hauek garrantzitsuak direla…

2025-2026 ikasturtea irailaren 8an hasiko da

Datozen irailaren 8an ofizialki hasiko da ikasturte berria. Udaren ostean, gure gelak ilusioz, ikasteko gogoz eta berriz elkartzeko irrikan beteko dira. ℹ️ Gogoratu garrantzitsua: ikastolara sartzea patioaren bidez egingo da. Ikasturte honetan arreta berezia jarriko dugu: Ikaskuntza motibagarria bultzatzen. Hezkuntza komunitate osoaren parte-hartzea sustatzen. Ikasle bakoitza bere ikasketa- eta garapen-bidean laguntzen. Familia guztiak animatu nahi…