HAMAIKETAKO OSASUNGARRI ETA EZ-KUTSATZAILEAREN ALDEKO KANPAINA
Gosaria eta hamaiketakoa eguneko jatordu garrantzitsuenetakoak dira. Ikastolan goizetan jarduera handia burutzen dugu eta energia-ekarpen nahikoa behar dugu horri aurre egiteko. Energia hori gosariak eta hamaiketakoak ematen digute. Ingurumen Batzordetik hamaiketakoaren inguruko hausnarketa jarri dugu martxan. Hiru dira ditugun helburuak: Janari osasungarriak ekartzea, behar dugun energia eta oinarrizko mantenugaiak ematen dizkigutenak. Hondakinak murriztea. Hamaiketakoa jan…








