Gosaria eta hamaiketakoa eguneko jatordu garrantzitsuenetakoak dira. Ikastolan goizetan jarduera handia burutzen dugu eta energia-ekarpen nahikoa behar dugu horri aurre egiteko. Energia hori gosariak eta hamaiketakoak ematen digute.
Ingurumen Batzordetik hamaiketakoaren inguruko hausnarketa jarri dugu martxan.
Hiru dira ditugun helburuak:
- Janari osasungarriak ekartzea, behar dugun energia eta oinarrizko mantenugaiak ematen dizkigutenak.
- Hondakinak murriztea. Hamaiketakoa jan ondoren, askotan, plastikozko poltsak edo bilgarriak, tetrabrikak eta metalezko paperak geratzen dira.
- Zakarrontzien erabilpen egokia. Hondakin bakoitzak behar duen kudeaketa izan behar du, horretarako ontzi egokian jasoz.
Eta hauek dira Ingurumen Batzordeko ikasleen gidaritzapeko jarduerak:
- Ekartzen dugun hamaiketakoaren ikerketa: zer eta nola ekartzen dugun.
- Jolastoki eta geletako zakarrontzien behaketa.
- Hamaiketako osasungarriari eta ez-kutsatzaileari buruzko horma-irudiak.
- Hamaiketako osasungarriari eta ez-kutsatzaileari buruzko azalpenak LH-ko eta DBH-ko geletan.
- Hamaiketako osasungarriaren kanpainaren jarraipena.







