SANTURTZIKO MUSIKA ESKOLA

Santurtziko Musika Eskolak  kontzertu didaktikoak antolatu ditu, eta aurten haiek ikustera joango gara. Maiatzaren 8an eta 9an izango dira, Serantes Kultur Aretoan. Eguerdiko irteera beti bezalakoa izango da, umeak 12:30etarako ikastolan egongo dira. Datak: Maiatzak 8: Lehen Hezkuntza 2. maila eta Lehen Hezkuntza 3. maila Maiatzak 9: Haur Hezkuntza 4 urte, Haur Hezkuntza 5 urte eta  Lehen Hezkuntza …

IRTEERA GORBEIA PARKERA, Lehen Hezkuntzako 3. MAILA

Maiatzaren 3an, Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek irteera bat egingo dute lantzen ari diren unitatearekin lotuta. Areatzara (Gorbeia) joango dira, eta bertan hainbat jarduera egingo dituzte. Egun osorako irteera denez, bazkaria, janaria eta edaria eraman beharko dute. Ingurune naturalerako arropa eta oinetako egokiak ere eraman beharko dituzte. Sarrera ordutegia, beti bezala 9:00etan eta Ikastolatik 16:30ean…

Furgoneta Bihotz Gaztea Ikastola

EZOHIKO BATZAR NAGUSIA

Artezkaritza Kontseiluak kooperatibaren estatutuen 25.3 atalaren aginduari jarraituz, honako deialdia egitea erabaki du:  EZOHIKO BATZAR NAGUSIA   Data: 2024ko martxoaren 19an (asteartea).  Lekua: Kooperatibako egoitzan.  Ordua: 17:30ean lehenengo deialdian, 18:00etan bigarrenean. 3. deialdia 18:30ean.   GAI-ZERRENDA   Akta onartzeko legeak agintzen duen bi bazkide izendatzea. Informazioa, eztabaida eta bozketa honako gaiaren inguruan: Miloi bateko mailegua…

ESKUZ EGINDAKO JOSTAILU-TAILERRA

Guztiontzako prestakuntza irekia. Otsailaren 22an, 17:30ean, eskuz egindako jostailu-tailerra egingo dugu 0-6 urteko haurren garapeneko etapa bakoitzerako. Gure proiektuan, materiala ahalik eta errealena eta naturalena izatea lortu nahi dugu, haurrak zentzumenen bidez eraikitzen baitu ezagutza. Horrelako jostailuak eskainiz, ikaskuntza esanguratsua sortzeko aukera ematen zaie. IZENA EMATEKO FORMULARIOA

HITZALDIA CESAR BONA: HEZKUNTZA GIZARTIATZEA

Cesar Bona Santurtzira dator gurekin hezkuntza arloan duen ezagutza eta esperientzia partekatzera. Maisu, idazle eta hizlari, irakaskuntzarekin eta haurren eskubideekin lotutako hainbat elkarteen aitortza jaso du. Entzumena, enpatia, ezberdintasunekiko errespetua, haurrek eta nerabeek gizartean parte hartzea eta bizikidetzarako hezkuntza dira defendatzen dituen zutabeak. Funtsezkotzat jotzen ditu konpromiso soziala eta naturarekiko errespetua, gizakiaren hezkuntza integralaren zati…

OLENTZERO ETA MARI DOMINGIREN AGURRA

Sorpresa polita izan duguna gaur Olentzerok eta Mari Domingik gure ikastolara bidali digutena, oparia ikusi dugunean. Bihotz Gaztea Ikastolari✍🏽​ Bihar bisitan etorriko dira, baina gaur… Olentzeroren etxetik bideo bat grabatu digute gabonak zoriontzeko. Gabonak zoriondu eta ilusioa piztu digu. Mila esker Olentzero eta Mari Domingi… eta Galtzagorri ahaztu egiten zitzaigun.

2024ko IBILALDIKO ARROPA ETA MATERIALA GUREAN!

Datorren Ibilaldiaren lekukoa San Nikolas Ikastolari dagokio, beraz maiatzaren 26an Getxora hurbilduko gara denak. Dakizuenez, gertaera hau ikastola guztiei dagokie. Gure nortasun-ikurraren eta filosofiaren parte delakoan, ikastola guztien ardura eta harrotasuna da Ibilaldi bakoitzean parte hartzea eta laguntzea. Hori dela eta, Bihotz Gaztea Ikastolatik ere lagundu nahi dugu, beraz jakinarazi nahi dizuegu bihar, abenduak 19,…

AUKERA BERRIAK

Bihotz Gaztea Ikastolak ere parte hartu du EITB MARATOIAN DBHko ikasle eta irakasleak aurten EITB maratoian parte hartzera animatu dira, “Minbiziaren aurka, Aukera Berriak” lemapean. “Minbiziaren Aurka Aukera Berriak” lelopean, bildutako dirua gaixotasun hori ikertzeko baliatuko da. Aurten helburua da milioi bat euroko dohaintzen langa gainditzea.

DBH 4-KO TEKNOLOGIAKO IKASLEAK ZAMUDIORA!

Datorren asteazkenean, abenduaren 13an, DBH 4-ko Teknologiako ikasleak Zamudiora joango dira. Ikasleek First Lego Leagueren inguruko formazio saio bat izango dute metaversoaren inguruan. Bertan errealitate birtualaren ezagutzan sakonduko dute eta eremu desberdinetan dituen erabilerak ikusiko dituzte. Ikasleak metroan joango dira Bilbora eta handik Zamudiora, autobusez; beraz, ezinbestekoa da Barika kargatuta eramatea. Eguerdian berandu helduko direnez,…