URRIKO AGENDA
Ikasturte berria martxan dago eta, iaz bezala, udaletxeak hilero antolatzen dituen euskal ekintzak partekatuko ditugu zuekin euskaraz gozatzeko aukera izan dezazuen. Hortxe doakizue urriko txostena.
Ikasturte berria martxan dago eta, iaz bezala, udaletxeak hilero antolatzen dituen euskal ekintzak partekatuko ditugu zuekin euskaraz gozatzeko aukera izan dezazuen. Hortxe doakizue urriko txostena.
Gaur oso bisita berezia izan dugu Ikastolan, Karmele Tubilla Santurtziko alkatea eta Itziar Carrocera Kultura zinegotzia izan ditugu gurekin Santurtziko Gazte Kontseiluaren ekimen interesgarria aurkezteko. Proiektu honen helburua gure udalerriko gazteei ahotsa ematea da, haien eta gure komunitatearen etorkizunari eragiten dioten erabakietan aktiboki parte har dezaten ahalbidetuz.
Ikastolako kirol-jantziarekin jarraitzen duguAurten ere berritutako diseinua duten kirol-kamiseta eta txandala mantenduko ditugu.Oraindik ez dutenentzat edo neurri berria behar dutenentzat eskuragarri daude. Hordago dendan salgai(Mamariga 6, Santurtzi) Harremanetarako telefonoa: 944 07 03 36 Ez geratu zure gabe eta erakutsi harro ikastolaren koloreak! Gogorarazpen garrantzitsuaKirol arropa ez ezik, ikastolako kamiseta zuriak ere salgai daude.Irteeretarako, ospakizunetarako eta…
Hona hemen 2024/25 ikasturteko egutegi akademikoa:
💚💙IKASTOLAREN JAIAREN EGUNEAN DENOK IKASTOLAKO KAMISETAREKIN JANTZITA! Ekainaren 15ean, ikastolaren jaia egingo dugu. Ikastolako kamisetarekin jantzita etorri nahi baduzue, eta oraindik ez baduzue erosi, ESTEKA HONEN bidez eros dezakezue, ekainaren 3a baino lehen. Gu Gara ikastola, gurea da Festa.
INPRIMAKIA Ikastolako begiraleen lan-poltsa berritzen ari gara datorren ikasturterako. Gure proiektuan parte hartu nahi baduzu, inprimakia bete eta zure curriculuma erantsi. Honakoa eskatzen dugu: Adin nagusikoa izatea. Ezinbestekoa da euskara maila oso ona edukitzea. Baloratuko dugu: Begirale tituloa. Zer jarduera edo kiroletarako egongo zinateke prest? Animatu eta sar zaitez gure lan poltsan! Jardueraren ideiarik edo…
Aurtengo ikasturteari bukaera bikaina emateko, datorren larunbatean, ekainak 15, ikastolaren jaia ospatuko dugu. Iaz bezala, aurten ere, ikastolako jaiaren eguna bazkari batekin borobildu nahi dugu. Animatzen al zarete? Markatu eguna zuen egutegian, primeran pasatuko dugu eta! Izena emateko, maiatzaren 26ra arte (hau barne) erantsita daukazuen GALDETEGIA * apunta zaitezkete. Eskerrik asko! *Bazkaria …
💚💙2024ko IKASTOLAren JAIA Hilabete falta da ikastolaren JAIRAKO, eta dagoeneko motorrak berotzen ari gara. Erreserbatu egun hori primeran pasatzeko. Noiz eta zer egingo dugu? EKAINAREN 15ean, Ikastolan! TXAPELKETAK, TAILERRAK, ESKULANAK PUZGARRIAK, GYNKANAK, HERRI BAZKARIA… GOGORATU! Ikastolako kamisetaz jantzita etorri nahi baduzue, ESTEKA HONEN bidez eros dezakezue. Gu Gara ikastola, gurea da Festa.
💚💙 BERRIA! 🎉 Bihotz Gaztea IKASTOLA “on fire” dago, eta kamiseta bat oparituko die ikasle eta langile guztiei! 😍👕 Orain, guztiok izango dugu estilo propioa eta BIHOTZ GAZTEA IKASTOLArekiko sentimendua harrotasunez erakutsiko dugu! 🏫💚 Aurrerago, ikastolan erosi ahal izango dituzue. Gure BIHOTZ GAZTEA estiloarekin jarraitu nahi baduzue, adi egon! 💚💙
Santurtziko Udalak urtero Euskararen Astea antolatzen du hainbat elkarterekin batera (Ikastola barne). Aurten maiatzaren 8tik 11ra izango da. Maiatzaren 11n, Ikastolak, beste ikastetxe batzuekin batera, haurrentzako tailerrak antolatu ditu, gure kasuan, txapa-tailer bat eta aurpegiak margotzeko beste bat. Orri markatzaileak, eskumuturrekoak, herri kirolak, dantzak, libretak, xake tailerrak, lepokoak eta maskarak ere egingo dituzte. Jarduerak 11:00etan…