LH 6. MAILAKO AZOKA SOLIDARIOA

LH6. mailako taldeak bigarren hiruhilekoa topera amaitu nahi du. Horregatik, hilabete hauetan landutako proiektuaren barruan, azoka solidarioa antolatuko dugu. Ostiral honetan, apirilaren 4an, 14:30etik 16:30era, ikastolako beheko patioan izango gara zain.   Bertan, ikasleek sortutako pintxoak eta ekarritako jostailuak, mahai-jokoak, panpinak, liburuak, ikasgelako materiala… aurkitu ahal izango dituzue Bihotz Gaztea Ikastolako ikasle guztien eskutik.  …

Irteera DBH3 Areetara

DBH3ko ikasleak Areetara joango dira datorren apirilaren 9an. Lehenengo bi orduetan klasea izango dute eta gero Bizkaiko zubira joango dira. Hori dela eta, Barik-a kargatuta eramatea ezinbestekoa da. Lehenengo eta behin Getxoko etxe handien pasealekuan ibiliko dira, beroien inguruko lanketa-jolas bat egiten. Amaitzeko, hondartzara joango dira tarte batean. Ohiko ordutegian (14:40etan) bueltan egongo dira. Goizeko…

Euskarazko diktaketa-sistema berria, dibertsitate funtzionala duten haur eta gazteentzako lagungarri.

Euskal Herriko Ikastolok ekarpen garrantzitsua egin diogu diktaketa sistemari, hainbat ikastolak parte hartu dute eta haurren ahotsen grabaketan, sistema behar bezala entrenatzeko. Plataforma garatuta dago, eta orain erronka nagusia bere erabilera zabaltzeko baliabideak lortzea izango da. Atxikita bidaltzen dizkizuegu gaur goizeko argazki eta prentsa-oharra. Bestalde, prentsaurrekoa ikusi nahi izanez gero, eskurragarri duzue gure youtubeko profilean.  EUSKARAZKO DIKTAKETA_SISTEMA

KOOPERATIBA GEHIAGO, BERDINTASUN GEHIAGO.

KOOPERATIBEN KONTSEILUAk eta KONFEKOOPek euskal enpresa kooperatibetan emakumeek duten lidergoa aitortu dute. 57 kooperatibetako 75 zuzendari eta presidentediren emakume merezitako aitorpena jaso dute 8M-ean, haien lana eta konpromisoa funtsezkoak izan baitira Euskadin kooperatibismoa garatzeko eta indartzeko. Lidergoan eraldatzeko Vitoria-Gasteizko Goiuri jauregian egin den ekitaldi aldarrikatzailean, omenaldia egin zaie euskal enpresa kooperatiboetan liderrak diren emakumeei. Mugimendu kooperatiboan…

ERRIGORA – Udaberriko kanpaina.

Ezagutzen al duzu Errigoraren udaberriko kanpaina? Eskutik Eskura deitzen da, eta bertan Nafarroa erdi eta hegoaldeko produktuak (oliba-olio birjina estra, kontserbak, arroza, pasta, lekaleak eta ardo loteak) Euskal Herri osora banatzen ditugu jatorrizko prezioan eta euskaraz etiketatuta. Orain da jauzia emateko unea! Euskarari bultzada eman diogun gisa berean eman diezaiogun elkadura burujabetzari ere! Denon onura elikatzen duen ereduaren…

INAUTERIAK SANTURTZIN MARTXOAK 8

🎭 KAIXO FAMILIA! 🎭 Iñauteriak amaitu direla uste zenuten? Ba ez! 🥳 Oraindik ere aukera paregabea dugu primeran gozatzeko! 🔴🔵🟡🟢 Ez gorde oraindik mozorroa… kolore eta dibertsio gehiagorekin itzuliko gara! 🌈✨ Martxoaren 8an, larunbata, berriro elkartuko gara Santurtziko Inauterietan gozatzeko eta dantza egiteko. 📍 Non? Sardinera parkean ⏰ Zein ordutan? 18:00etan elkartuko gara prestatzeko, eta…

ZIRIMOLA – UDAKO AISIALDI ESKAINTZA

Zirimola Aisialdi Taldeak uda honetarako prestatutako UDAKO AISIALDI ESKAINTZA aurkezten dizuegu, haur eta gazteek udaz goza dezaten eta hori guztia euskaraz biziz. Udaleku eskaintza anitza eta erakargarria prestatu dugu, haur bakoitzaren beharrak eta interesak kontuan hartuta. Izen-ematea martxoaren 4an irekiko da, eta udan esperientzia ahaztezina bizi nahi baduzue, ez galdu informazioa! Aukera paregabea da zuen…

IBILALDIAREN DENDA IBILTARIA

Eguzkibegiko Ibilaldiaren Denda Ibiltaria Martxoaren 7an, 16:30etik 18.00etara. Bihotz Gaztea Ikastolan Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolak antolatutako Ibilaldia 2025 ekimenaren barruan, Denda Ibiltaria martxoaren 7an iritsiko da ikastolara. Ekimen hau Bizkaiko ikastolen aldeko festa ospetsuaren parte da, eta bere helburua euskara eta euskal kultura sustatzea da, baita ikastolen proiektua sendotzea ere. Denda Ibiltarian, Ibilaldia 2025eko merchandising produktuak…