NEGULEKUAK 2024-25

Familia agurgarriak: Bihotz Gaztea Ikastolatik zuengana jotzen dugu Gabonetan antolatuko ditugun Negulekuen berri emateko! NEGULEKUAK 24-25! Ikastolak zuzenean antolatzen dituen Negulekuak abenduak 23, 26 eta 27 (1. ASTEA) eta abenduak 30 eta urtarrilak 2 eta 3. (2. ASTEA) izango dira. 9:00etatik 13:00ak arte. Egunero, goizeko 8:00etatik aurrera harrera-zerbitzua eskaintzen dugu, baita jantoki-zerbitzua, aukerakoa ere, 13:00etatik…

KOLONIAK LEKEITION (DBH 1. maila)

Dakizuenez, DBH1.eko ikasleek Lekeition bi eguneko egonaldia izango dute. Egun horietan Euskal giroko kostaldeko herri baten bizimodua sakonago ezagutzeko aukera izango dute. Noiz: Urriaren 30etik 31ra Irteera ordua: 9:45 Irtetzeko eta bueltatzeko lekua: Buenavista anbulategiaren aurreko autobus geltokia Itzultzeko ordua: 14:40 Prezioa: 111€ Bertara eraman beharrekoak: Bi egunetarako arropa eta muda Eguzkitarako krema Kapela edo…

BIHOTZ GAZTEA IKASTOLAK STEM SCHOOL LABEL PROFICIENT SARIA JASO DU

ZER DA STEM SCHOOL LABEL? STEM School Labela aintzatespen edo errekonozimendu europa mailan ematen den zigilu bat da, European Schoolnet sareak bultzatutako Scientix plataformaren baitan garatzen dena. Ikastetxeen zientzia-teknologia ikas arloetako gaitasun-zigilu honek, STEM gaietan (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikak) Europako ikastetxeen lan pedagogikoa diagnostikatzen laguntzeaz gain, aitortza eta bikaintasuna bultzatzen ditu. STEM LABELAREN LORPENAK…

BITXOS NATURA ESKOLARA GOAZ! (HH, 4 ETA 5 URTE)

Urriaren 18an, HH 4 urteko  eta HH 5 urteko umeak,  BITXOS natura eskolara joango dira. Maruri Jataben kokatuta dago. Janaria eraman behar da. Eraman beharrekoa: – Eguraldiaren arabera ortuan egoteko arropa egokia.  – Arropaz aldatzeko (behar izatekotan) muda oso bat. Txangoaren prezioa: 27,50€, azaroko erreziboan kobratuko da. Kontu korrontea emanda ez daukatenek idazkaritzan ordaindu beharko…

IKASTOLAREN JAIA

Familia agurgarriak, Datorren larunbatean, ekainaren 15ean, gure ikastolaren jaia ospatuko dugu: Bihotz Gaztea Ikastolaren jaia! Familian hainbat jarduera, lehiaketa eta tailer egiteko eguna ospatuko dugu. Bizi izan dugun ikasturtea inoiz baino gogotsuago oroitzeko eta gozatzeko. Jaia ikastolan izango da, ezin bestela izan. Hainbat gunetan banatuko da: goiko patioan, beheko patioan eta barne-espazio ezberdinetan. Guzti honek…

IRTEERA DBH 2 POBEÑARA DOA

Ekainaren 11n (asteartea), DBH 2. mailako ikasleek txangoa egingo dute Pobeñara, Gizarte zientzietako arloak antolatuta. Ikasleek Done Jakue bidearen zati bat egingo dute oinez. Buelta autobusez egingo dute, beraz, Barik-a kargatuta eraman beharko dute. Irteteko ordua: 8:30ak ikastolatik Heltzeko ordua: 14:00ak aldera OHARRA: Goiz osokoa izanik, jatekoa eraman beharko litzateke eta ibiltzeko oinetako egokiak.

TABAKOAREN KONTRA

Aurreko maiatzaren 31an Ikastolako Ingurumen Batzordeko LH 5. maila, LH 6. maila eta DBHko ikasle batzuk Santurtziko beste ikastetxeko ikasleekin eta herritar bolondresekin batera, zigarrokinen bilketan aritu ginen. Ekimena Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkartearena izan zen eta Santurtziko Udalaren laguntza izan zuen. Ikasleak gogotsu aritu ziren eta lan horretan ikusten gintuzten Santurtziar askok esker oneko hitzak…