PINTXO SALMENTA ETA TORTILLA SOLIDARIOAREN LEHIAKETA (IKASKETA BIDAIA)

Kaixo familia! Aurten ikas bidaiaren aldeko lehiaketa eta salmenta-dinamika estreinatuko ditugu! Zure sukaldaritzako dohain handiak erakutsi nahi badituzu, ez pentsatu! Egin zure patata tortillarik onena eta aurkeztu gure “Tortilla bidaiariaren” 1. lehiaketara datorren ekainaren 15ean gure jaian. Gainera, zure espezialitatea aurkeztuz, DBH 3ko familia boluntarioei hurrengo ikasturtean ikasleek izango duten ikas bidaiaren gastuak ordaintzen lagunduko…

ESKULAN LEHIAKETA 2024: SARIDUNAK

Ikasturtero bezala material birziklatuen eskulan lehiaketa antolatu dugu Ikastolan. Aurten 56 eskulan aurkeztu dira 3 kategorietan banatuta: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza. Ikastolako Ingurumen Batzordetik eskertu nahi dizuegu zuen partaidetza, aurkeztutako eskulanak oso politak eta originalak izan baitira. Eskerrik asko! Ikasturte honetako ikasle saridunak hauek izan dira: HAUR HEZKUNTZA Izane Lopez | Eskulana:…

ANDONE RUIZ: “KOOPERATIBA IZATEAK ELKARTASUN BALIO ERANTSIA EMATEN DIO IKASTOLARI”

Argitaratu berri den Konfekoopeko aldizkarian 100. zenbakian, Ikastolaren inguruan hitz egiteko aukera izan du Andone Ruiz-ek, gure zuzendaria. 37. orrialditik aurrera. Artikuluan Kooperatiba bat izatea eta duen eragina gizaertearen inguruan hitz egiten da. Oso artikulu interesgarria aldizkari interesgarri batean. ARTIKULUA IRAKURRI

AURTENGO IBILALDIRAKO ZURE LAGUNTZA BEHAR DUGU!

Kaixo ikastolazale, Datorren maiatzaren 26an egingo da Ibilaldia Getxon. Egun horretan, jaia behar den moduan ateratzeko, guztion laguntza beharko dute antolatzaileek. 1.100 boluntario beharko dituzte egun horretako lan ezberdinak egiteko. Gure ikastolan 12-15 laguneko talde bat batzea eskatu digute gune ezberdinetako txosnetan (edariak edo ogitartekoak) lan egiteko. Lau guneko ibilbidea prestatu dute eta gune bakoitzean…

EL POBAL BURDINOLAN (LH 2)

Ikastolako LHko 2. mailako ikasleek txango interesgarria egin zuten “El Pobal Burdinolara”. Jakin-minez eta gogoz beteta, historiaren eta teknologia tradizionalaren mundu liluragarria aztertu zuten. Garai batean burdinazko tresna eta objektuak nola lantzen ziren ikusi zuten Ikasleek, modu praktikoan ikasi zuten eskualdeko kultura-ondareaz.

UDALEKUAK 2024

Familia agurgarriak: Bihotz Gaztea Ikastolatik zuengana jotzen dugu udan antolatuko ditugun udalekuen berri emateko! Negulekuak gabonetan, udaberrilekuak Aste Santuan eta orain… udan, Ingeles udalekuekin batera, zuzenean Ikastolak antolatzen dituen hiru asteko udalekuak aurkezten dizkizuegu! Udalekuak ekainaren 24tik uztailaren 12ra iraungo dute, biak barne, 9:00etatik 14:00ak arte. Harrera zerbitzua eskaintzen dugu egunero goizeko 8:00etatik aurrera eta…