GURASOEN LANBIDEAK (LH 2)

LH 2. mailako ikasleek lanbideei buruzko unitate didaktikoa landu dute, eta zein modu ederragoa horietaz ikasteko gehiago, beraien gurasoen esperientziak entzuteak. Guraso batzuk gelaratu dira eta haien lanei buruz hitz egin diete: zertan datza haien lana, zer egin behar da lan hori egiteko, non egiten duten lan, zer tresna behar dira lan hori egiteko, zenbat…

KOLONIAK LAPURREKETAN (LH 5)

Ikasturte honetan, LH 5. mailako ikasleak Dima herriko Lapurreketa egoitzara kolonietan joango dira. Martxoaren 28an irtengo dira eta martxoaren 30ean itzuliko dira. Egun horietako ordutegia eta autobus zerbitzuak ohikoak izango dira. Eraman beharko dituzten gauzak: Beheko izara, buruko-azala, lozorroa eta pijama; garbiketa pertsonalerako gauzak: orrazia, toalla handi bat eta beste txiki bat, hortzeskubila….; zira edo…

FLL EUSKADI DEUSTO

Zuekin partekatu nahi dugu FFL Euskadi Deusto erakundearen eskutik jaso dugun esker oneko gutuna: FLL Euskadi Deustok eskerrak eman nahi dizkizue, berriro ere, zuen parte hartzeagatik eta zuen jarrerarekin ekitaldia denentzat esperientzia ahaztezin bihurtzen lagundu duzuelako: taldeentzat, familientzat, publikoarentzat, laguntzaileentzat, boluntarioentzat eta antolatzaileentzat. Egun hartako giroa eta emozioak gogoratzen jarraitu dezazuen, hemen dituzue laburpeneko bideoa…

UDABERRILEKUAK 2022/23

Familia agurgarriak: Bihotz Gaztea Ikastolatik zuengana jotzen dugu primerako berri batekin: Aurten berriro, ikastolak bai udaberrilekuak, bai udalekuak (euskaraz zein ingeleraz) antolatuko ditu. Zuzenean ikastolak antolatuta! Hain goxoa izan zen negulekuetan bizitako esperientzia sentsazio horretan murgiltzen jarraitu nahi dugula, zuekin, noski. Oraingoan udaberrilekuen informazioarekin gatoz! Denboraren makinaren gaia landuko dugu. Bi aste hauetan garai desberdinetara…

LH 6-KO IKASLEAK AREITZ SORORA

LH 6. mailako ikasleak, Galdamesen dagoen Areitz Soroa baserria ikustera joango dira, lantzen ari diren garaiarekin zerikusia duelako. Noiz: martxoaren 15ean. Betiko ordutegia beteko da (8:55–16:30). Beraz, janaria eta edaria eraman beharko dute. Irteera honek 20,50€ balio du eta hurrengo ordainagirian kobratuko zaizue.

LH 1-EKO IKASLEAK ARKAUTERA!

LH 1. mailako ikasleak, Arkauten dagoen Ertzaintzaren egoitza ikustera joango dira, lantzen ari diren garaiarekin zerikusia duelako. Noiz: martxoaren 17an. Betiko ordutegia beteko da (8:55-16:30). Beraz, janaria eta edaria eraman beharko dute. Irteera honek 17,00€ balio du eta hurrengo ordainagirian kobratuko zaizue.