OTSAILEKO AGENDA
Otsaila heldu da. Horrekin inauteriak datoz, baina inauteriez gain horra hor bestelako jarduera batzuk euskara eta euskararekin disfrutatzeko.
Otsaila heldu da. Horrekin inauteriak datoz, baina inauteriez gain horra hor bestelako jarduera batzuk euskara eta euskararekin disfrutatzeko.
LH 4. mailakoek sumendiaren esperimentua egin dute. Sumendiaren kraterra egin, eta apaindu dute. Ondoren, bikarbonatoa kolorantearekin nahastu eta sumendian sartu dute ozpinarekin batera. Nahaste horrek karbono dioxidoa sortu du, eta hona emen emaitza: kraterretik kolore desberdinetako burbuilek ihes egin dute.
Heldu da beraz mozorrotzeko eta dantza zein algararako garaia! Hori dela eta, hurrengo otsailaren 9an, ostirala, ikastola guztia urtaroz jantziko da eta 0-3 urte bitarteko ikasleek jaia ikastolan bertan ospatuko duten arren, HH 4tik DBH 4ra bitarteko ikasleek, ohiko kalejirari ekingo diote herrian zehar irakasleekin eta gurekin parte hartzera animatzen diren gurasoekin batera. Jaiari Mirabueno…
Negua iritsi da eta horrek denbora aldaketa dakar. Iritsi da, elurrarekin lehen harremanak izateko garaia. Bikarbonatoaren eta uraren nahasteak gure elurra sortzeko aukera eman digu. Haurrek ikasten dute, manipulatzen duten bitartean. Manipulatzea pentsatzea bezalakoa da, eta horregatik da garrantzitsua zentzumenak estimulatzea. Ukitzea, arrastatzea, egitea, desegitea, eraikitzea, begiratzea… objektuen propietateak eta ezaugarriak ezagutzen laguntzen diete haurrei.
Haur Hezkuntzako 1. zikloko ikasleek fruta, zuku eta gelatinekin egindako tailer batean parte hartu dute. Primeran pasatu dute!
Gosaria eta hamaiketakoa eguneko jatordu garrantzitsuenetakoak dira. Ikastolan goizetan jarduera handia burutzen dugu eta energia-ekarpen nahikoa behar dugu horri aurre egiteko. Energia hori gosariak eta hamaiketakoak ematen digute. Ingurumen Batzordetik hamaiketakoaren inguruko hausnarketa jarri dugu martxan. Hiru dira ditugun helburuak: Janari osasungarriak ekartzea, behar dugun energia eta oinarrizko mantenugaiak ematen dizkigutenak. Hondakinak murriztea. Hamaiketakoa jan…
Ikasturte honetan, LH 5. mailako ikasleak Dima herriko Lapurreketa egoitzara kolonietan joango dira. Otsailaren 5ean irtengo dira ikastolatik eta otsailaren 7an itzuliko dira Fiorentina taberna aurrean dagoen autobus geltokira. Egun horietako ordutegia ohikoa izango da. Kolonien prezioa 115,25 eurokoa izango da, eta hurrengo ordainagirian kobratuko da. Oso garrantzitsua da ikasleek tamaina txikiko maletak, motxilak edo…
Urtarrilaren 11an, ostegunean, DBH 1. mailako ikasleek irteera egin dute Peñas Negrasera (La Arboleda). Bertako monitoreekin meatzari-jarduerak paisaian utzitako aztarnak ikusi ahal izan dituzte. Eguraldiak ez zuen gehiegi lagundu baina hala ere helburuak bete ahal izan genituen.
Urte berri eta inauteri bitarteko aro honetan, negu bihotzean alegia, geure-geureak ditugun ohitura zaharrak ospatzen ditugu: San Blas egunean (otsailaren 3an) samako harien bedeinkapena, Kandelerio edo kandelaria egunean kandela edo suen bedeinkapena eta, zalantzarik gabe, Bizkaia osoan ezagun, bizi eta zabalduena den Santa Águeda edo Agate Deuna. Agate Deuna eguna otsailaren 5a den arren, bezperan…
Eskerrik asko gure Ikastolako Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek antolatu dituzten liburu eta jostailuen bilketan parte hartu duzuen guztioi! Bildutako guztia GKEari eman zaio, Santurtziko “Manos Solidarias” elkarteari. Zorionak Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleei eta eskerrik asko!