SASKIAREN ZOZKETA

ONCEren sariarekin batera egindako saskiaren zozketaren zenbakia ez da saldu, beraz, Ikastolan zozketa bat egin dugu saldu diren txartelekin. 🎄🤝 Hauek izan dira saritutako zenbakiak: 3. saria: 515🎁 2. saria: 508🎁 1. saria: 615🎁 😜 Sariak gaur 13:00ak arte, abenduaren 26tik 29ra 8:30etatik 12:30etara edo urtarrilaren 8tik aurrera jaso ditzakezue ikastolan. Zorionak sarituei!🥰

OLENTZERO ETA MARI DOMINGIRI GUTUNEN XXVIII SARIKETA 2023

🫶​​​ZORIONAK Ibone Solaetxe Lozoya🥰🎄 eta Elaia Jimenez Garcia🥰🎄 Bihotz Gaztea Ikastolako ikasleei, atzo abenduaren 20an, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako kategorian jasotako sariagatik. Sariak Santurtziko udaletxean eman ziren. 🎄🎊💃🏼2023ko edizioan 563 lan aurkeztu dira honela banatuta: 334 aurkeztu dituzte Lehen Hezkuntzako 1go, 2., 3. eta 4. Ikasleek, 178 Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako…

DBHko 3. MAILAKO FRANTSESEKO IKASLEAK BILBORA DOAZ!

DBH 3ko Frantseseko ikasleek irteera egingo dute, abenduaren 21ean, Frantses arloarekin erlazionatuta. Lehenengo hiru orduetan klase normala izango dute. Gero Bilbora joango dira metroan, beraz, ezinbestekoa da Barik-a (kargatuta) eramatea. Ibilbidean Bilboko eraikuntza esanguratsuak ezagutuko dituzte. Irteera honek lotura du lantzen ari garen “La tour la plus haute” unitatearekin. Ikasleek hamaiketakoa eraman ahal izango dute,…

AGENDA 2030 EGUNA

Azaroaren 2 eta 9 artean Agenda 2030 Eguna ospatu dugu ikastolan. Ekintza honekin hasiera eman nahi diogu ikasturte honetan gure ingurumen-proiektuari. Geletan Garapen Iraunkorrerako 17 helburuak bergogoratu ditugu eta konpromezu-gutunak sinatu ditugu. Ikastolatik mundu mailan dauzkagun ingurumen-arazoen aurrean jarrera aktiboa bultzatu nahi dugu, arazo globalei bakoitzaren konpromezu pertsonaletik erantzun behar zaielako, konpromezu hori gure erabakietara…

ZUGAZTIETARA (DBH 4)

Abenduaren 19ean, asteartea, DBH 4. mailako ikasleek txangoa egingo dute Zugaztietara, Gorputz Hezkuntzako arloak antolatuta. Irteteko ordua: 9:30etan Ikastolatik. Lehenengo orduan klasea egongo da. Heltzeko ordua: 16:00ak aldera. OHARRA: Goiz osokoa izanik, hamaiketakoa eraman behar da eta mendirako arropa eta oinetako egokiak. Ikasleko 7,60€ko prezioa dauka irteerak eta hurrengo erreziboarekin pasako da.

GABONETAKO POSTALEN LEHIAKETA

Izaro Elcoroaristizabal, gure Ikastolako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikaslea, Santurtziko Udalak antolatutako Gabon postalen lehiaketako 6. mailako kategorian irabazlea izan dugu. Gelakide guztiekin batera saria batzera joan da Arrantzaleen Kofradiara. Sariaz gain, beste kategoriako irabazleekin batera, gabonei hasiera emango dio gabonetako argiak pizten. Casa Torren 19:30-etan itxaroten zaituztegu.

OHIKO BATZAR NAGUSIA 2023

Artezkaritza Kontseiluak kooperatibaren estatutuen 48.2.l atalaren aginduari jarraituz, honako deialdia egitea erabaki du: OHIKO BATZAR NAGUSIA Data: 2023ko abenduaren 12an (asteartea). Lekua: Kooperatibako egoitzan. Gimnasioan. Ordua: 17:30ean lehenengo deialdian, 18:00etan bigarrenean. 3. deialdia 18:30ean. Eguneko aztergaiak: Akta onartzeko legeak agintzen duen bi bazkide izendatzea. Aurreko Batzar Nagusiko aktaren txostena irakurtzea. 2022-2023ko ekitaldiko kudeaketa aztertzea eta,…