UDAN ATZERRIAN INGELESA ETA FRANTSESEKO IKASTAROAK EGITEKO BEKAK

Familia agurgarria, Eusko Jaurlaritzak 2024ko udan hizkuntzak atzerrian ikasteko diru-laguntzen deialdia plazaratu du, 2023ko urriaren 23ko Aginduaren arabera (2023eko azaroaren 23ko EHAAn). Deialdian parte hartzeko ondorengo baldintzak bete behar dira: Ikaslea DBH 3. edo 4. mailan matrikulatua egotea eta eskatzen den hizkuntza aurreko 2 urteotan ikasi izana. Aukeratzen den hizkuntzaren iazko notak gutxienez 7koa izan…

EUSKARAREN ALDE, AZAROAREN 4AN DENOK BILBORA!

Ikastola familia agurgarria: Azaroaren 4an euskalgintzak deitutako MANIFESTAZIOA egingo da Bilbon, 17:00etan Euskaldunatik abiatuta. Manifestazioa euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldiaren testuinguruan kokatzen da. Izan ere, azkenaldian auzitegietatik areagotu egin dira euskararen sustapena eta normalizazioa helburu duten hainbat neurriren aurkako sententziak. Argi dago ez direla sententzia isolatuak, baizik eta botere judizialetik hizkuntza-politika aurrerakoiak mugatzeko eta herritarron hizkuntza-eskubideak…

HEZKUNTZA SISTEMAREN LEGE BERRIA

Guraso horiek, Bi urte dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza sistema osoa arautuko duen lege berri bat lantzen hasi zela Hezkuntza Saila. Legearen lanketa honetan, Ikastolen Elkarteak parte-hartze aktiboa izan du, uste dugulako halako erronka bati arduraz erantzun behar zaiola. Aurreproiektuen inguruko irakurketa kritiko eta eraikitzaileak egin ditugu, ekarpenak proposatu ditugu, agerraldietan parte hartu dugu,…

EUSKARA GEHIAGO SINADURA BILKETA

Euskalgintzaren Kontseiluak Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Hezkuntza Legeak euskara gehiago behar duela aldarrikatzeko sinadura bilketa abiatu du hezkuntza komunitatearekin batera. Astearte arratsaldean aurkeztu dute Gasteizko Foru plazan; hiru puntu zehatz lege berrian berariaz jasotzeko eskatuko diote Lakuako Gobernuari. Batetik, euskara ikas- eta irakats- hizkuntza izango duen eredu orokortu inklusiboa. Hau da, euskarazko ikasteredu orokortua; bigarrenik,…

2023-2024 IKASTURTERAKO BEKAK, LAGUNTZAK ETA SOROSPENAK

Famili agurgarriak, Ikasteko beken eta diru laguntzen deialdiaren informazioa zabaltzen dizuegu: INFORMAZIO ORRIA BEKA-ESKATZAILEENTZAKO JARRAIBIDEAK (Saka ezazue irudiaren gainean dokumentua eskuratu eta irakurri ahal izateko.) IDAZKARITZA ORDUTEGIA Behin informazioa irakurrita, Ikastolara dokumentazioa eskatzera edo entregatzera etorri behar baduzue, idazkaritza ordutegia honako hau da: Irailaren 22ra arte, 8:00etatik 15:00etara. Irailaren 25tik aurrera, 8:00etatik 16:30era. AURKEZTEKO EPEA…

JANTOKIA: LANGILEEN AURKEZPENA

Bihotz Gaztea Ikastolan familia bat gara. Zuen alaitasuna eta poztasuna gauzak ondo egitera bultzatzen gaituen argudioa eta energia da. Hortaz, gure zerbitzu guztietan gertutasuna, pasioa eta profesionaltasuna ekaini nahi dizuegu. Horren adibide argia jantokiko begiraleak dira. Jantokiko ordua hezitzeko beste toki bat da. Hezkuntza, errespetua, jaten jakitea eta beste faktore asko funtsezkoak dira hezkuntzaren atal…