Heldu dira inauteriak!

Heldu da beraz mozorrotzeko eta dantza zein algararako garaia! Hori dela eta, hurrengo otsailaren 28an, ostirala, ikastola guztia kolorez jantziko da eta 0-3 urte bitarteko ikasleek jaia ikastolan bertan ospatuko duten arren, goizeko 10:00etan HH4tik DBH 4ra bitarteko ikasleek, ohiko kalejirari ekingo diote herrian zehar irakasleekin eta gurekin parte hartzera animatzen diren gurasoekin batera. Jaiari…

AGURTZA ETA ISTAS MUSEORA BISITA LH 5.

2025eko otsailaren 21ean, 5. Mailako ikasleek Itsas Museoa eta Agurtza bisitatu eta ikaskuntzak osatuko dituen irteera bat egingo dute. Aktibitatearen xehetasunak: Data: 2025eko otsailaren 21a Irteera ordutegia: Ohiko irteera ordutegia. Itzulera ordutegia: Ohiko itzulera ordutegia. Prezioa: Doan izango da. Materiala: Garrantzitsua da ikasleek almuerzoa, janaria eta edaria ekartzea, eta, gainera, arropa erosoa eta oinetako egokiak…

Doako esgrima ikastaroak

Zuekin harremanetan jartzen gara Bizkaiko Esgrima Federazioarekin garatzen ari garen 14 urtetik beherakoen artean esgrima sustatzeko kanpaina batean parte hartzera animatzeko. Bizkaiko Esgrima Federazioarekin batera ikastetxeen eskura jartzen ditugun hastapen-ikastaroak helarazi nahi dizkizuegu. Ikastaro hauen helburua adingabeek kirola jokoen bidez ezagutzea da. Ikastaro bakoitzean 4-10 kirolarik har dezakete parte. 4 saio dira, eta horietan federazioko teknikariak ikastetxera…

LAN POLTSA

Gure hezkuntza taldea indartzeko asmoz, lan poltsa irekitzen dugu ondorengo lanpostuetarako: 1. Hezkuntza Bereziko Laguntzailea Baldintzak: Gizarteratze Goi Mailako Gradua edo Haur Hezkuntzako Goi Mailako Gradua. Euskara C1 maila. 2. Haur Hezkuntzako Hezitzaileak Baldintzak: Haur Hezkuntzako Goi Mailako Gradua. Euskara C1 maila. Ekimen honek hezkuntza-kalitatea eta inklusioa bermatzea du helburu, eta horretarako, kualifikatutako profesionalei lan-aukerak…

AGATE DEUNA

Urte berri eta inauteri bitarteko aro honetan, negu bihotzean alegia, geure-geureak ditugun ohitura zaharrak ospatzen ditugu: San Blas egunean (otsailaren 3an) samako harien bedeinkapena, Kandelerio edo kandelaria egunean kandela edo suen bedeinkapena eta, zalantzarik gabe, Bizkaia osoan ezagun, bizi eta zabalduena den Santa Águeda edo Agate Deuna. Zergatik ospatzen da Agate Deuna? Agate Deuna eguna…

ESKUZ EGINDAKO JOSTAILU-TAILERRA

Otsailaren 6an, 17:00etan, eskuz egindako jostailuen eta hezkuntza jolasen tailerra egingo dugu, 0-6 urte bitarteko haurren garapenaren etapa bakoitzerako diseinatua. Tailer honen helburua hezitzaileek familiei jostailuak eta hezkuntza jolasak partekatzea eta ezagutaraztea da, haurraren garapenaren etapa bakoitzerako. Haurrek zentzumenen bidez interesetik esperimentatzen eta ikasten dute, eta, aldi berean, ezagutza esperientzia aberasgarriekin eraikitzen dute. Gure proiektuan…

KONEKTATUTA, BAINA BABESTURIK.

Konektatuta, baina Babestuta Segurtasunez Nabigatzen: Gure Seme-alabak Mundu Digitalean Babesten. Zatoz solasaldira! Digitalizazio aurrera doa, eta gure seme-alabak txikitatik gero eta gehiago daude teknologian murgilduta. Oso garrantzitsua da haien segurtasuna bermatzea ingurune digitalean eta tresna egokiak eskaintzea arduraz nabigatzeko. Kezka horiei erantzuteko, hitzladi informatibo bat antolatu dugu, non zibersegurtasuneko adituek gazteen babesean ezinbesteko ezagutzak partekatuko…

ATE IREKIEN JARDUNALDIA LEHEN HEZKUNTZARAKO ETA DBH-RAKO URTARRILAK 30

URTARRILAREN 30EAN 17:00ETAN. Zatoz Bihotz Gaztea Ikastola ezagutzera, gure 2025eko Ate Irekietan! Urtarrilaren  30ean, Bihotz Gaztea Ikastolak bere ateak irekiko ditu, gure hezkuntza eskaintza ezagutzeko aukera izan nahi duten familiei jardunaldi osagarri bat eskaintzeko. Bihotz Gaztean, ikaskuntza integrala, sormena eta errespetua sustatzen dituen hezkuntza apustua egiten dugu, eta hori guztia, familien parte-hartzea eta laguntza aktiboa bultzatuz. Jardunaldi…

8 PLAN ZORAGARRI familian gozatzeko, euskaraz, igande goizetan!

8 PLAN ZORAGARRI familian gozatzeko, euskaraz, igande goizetan! ¡8 MAGNÍFICOS PLANES para disfrutar en familia, en euskera, los domingos por la mañana! 🎬🎥4 FILM eta 🎭4 ANTZEZLAN 🎬🎥4 PELIS y 🎭4 OBRAS DE TEATRO Urtarrilak 12 enero,12:30, 🎟️4€ 🎭 “ZIMURREN ARTEAN KONTU KANTARI”-Laenananaranja Urtarrilak 19 enero, 12:30, 🎟️2€ 🎬🎥 “ABENTURA ERRALDOIA” Urtarrilak 26 enero, 12:30,…

Bihotz Gaztea Ikastolaren Batzar Orokorraren deialdia

Familia agurgarriak, Atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu Bihotz Gaztea Ikastolaren hurrengo Batzar Nagusira. Urtarrilaren 23an izango da, 17:00etan lehenengo deialdian, 17:30ean bigarrenean eta 18:00etan hirugarren deialdian. Zuen parte-hartzea funtsezkoa da gure hezkuntza-komunitatea ondo garatzeko. Zuen inplikazioa aldez aurretik eskertuz, jaso ezazue agur bero bat, Bihotz Gaztea Ikastola