IBILALDIRAKO AUTOBUSA

IBILALDIA (Galdakao)  MAIATZAK 25 – AUTOBUSAREN ANTOLAKETA Bihotz Gaztea Ikastolak autobusa jarriko du Galdakaon egingo den Ibilaldira joan-etorrian parte hartu nahi duzuenentzat. Irteera: Santurtziko parkean (Murrieta etorbidea), goizeko 9:30ean Itzulera: Galdakaotik, arratsaldeko 18:30ean Prezioa: 8 € Izen-ematea eta ordainketa: Ikastolako idazkaritzan, 8:00etatik 17:00etara. Azken eguna: maiatzaren 22a, osteguna. Adingabeek nahitaez heldu arduradun batekin eman beharko…

Jantokiko Batzordearen Bileraren Kronika – Ikasleen Parte-hartzea

Gaur jantokiko batzordearen bilera ospatu da, eta bertan parte hartu dute Monikak, ikastolako arduradunak, eta Naroak, Ausolaneko ordezkariak. Helburua izan da ikasleen iritziak entzutea jantoki-zerbitzuari buruz, eta hobekuntza-proposamenak jasotzea. Bilera honetan Lehen Hezkuntzako ikasleak egon dira, eta interes handia eta konpromisoa erakutsi dute. Saioan honako gai garrantzitsuak jorratu dira: Dieta bereziak, menuak ikasleen behar berezietara…

IKASTOLAREN JAIA

2025eko IKASTOLAREN JAIA Kaixo familia! Gezurra dirudi baina…Hilabete baino gutxiago geratzen da Ikastolaren ikasturte amaierako Jaia handia ospatzeko eta azken kontuak lotzen ari gara! Erreserbatu ekainaren 14a Ikastolan egun ahaztezin batez gozatzeko. Zer prestatu dugu? Txapelketak, tailerrak, eskulanak, puzgarriak, ginkanak, herri-bazkaria… eta familia giro itzela!!! Tailerren bat antolatu edota parte hartu eta gauzatu nahi duzu?…

TXIRRINGA ESKOLA LEHEN HEZKUNTZAKO 4. MAILA

Dakizuen moduan, ikasturtean zehar Txirringa eskolarekin lanean aritu gara. Orain arte bi txango txiki egin ditugu, eta lan honi amaiera emateko hirugarren saio bat egingo dugu: 🚲 Santurtzitik Zierbenara bizikletaz ibilbide bat egingo dugu. 📅 Noiz? Maiatzaren 21ean, goizeko 9:00etan abiatuko gara.🕧 Itzulera: 12:30erako ikastolan egongo gara, goizeko ekintza izango baita. GARRANTZITSUA Egun horretan, ume…

URRATS MOREAK IV. EZKERRALDEKO ETA MEATZALDEKO 2025eko EMAKUMEEN MENDI MARTXA

Datorren maiatzaren 24an, larunbatean, Urrats Moreak – IV. Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Emakumeen Mendi Martxa, Ortuella, Barakaldo, Sestao, Portugalete, Santurtzi, Abanto-Zierbena, Trapagaran eta Muskizko Udalek antolatuta.   Bertan parte hartu ahal izango dute ibilaldia antolatzen duten edozein udalerritan erroldatutako emakumeek eta adingabeek.   9,5km-ko ibilbidea izango da, eta Zugaztietako aparkalekutik irten eta Ortuellako Otxartaga parkera iritsiko…

Azoka solidarioa: LH6ko ikasleen elkartasunaren festa

Joan den apirilaren 4an, gure LH6ko ikasleek azoka solidario paregabea antolatu zuten Bihotz Gaztea Ikastolan. Proiektu pedagogiko baten baitan garatutako ekimen honek ikasleen sormena, konpromisoa eta elkartasuna uztartu zituen, eta ikastola osoko komunitateari gonbidapena luzatu zioten parte hartzeko. Beheko patioan antolatutako azokak giro berezia izan zuen: ikasleek prestatutako pintxo goxoak, etxetik ekarritako jostailuak, mahai-jokoak, panpinak,…

EUSKARA AGENDA MAIATZA Santurtziko euskararen aldeko jarduerak maiatzean

🗓️ Santurtziko euskararen aldeko jarduerak maiatzean Santurtzik euskararen erabilera bultzatzeko jarduera anitz antolatu ditu maiatzean zehar. Hona hemen nabarmenenak: Maiatzaren 10ean, datorren larunbatean, ume eta familientzako eskulan tailerrak egongo dira Gernika parkean 11:30etik aurrera. Bihotz Gaztea ikastola bertan egongo da. 📚 Kultura eta tailerrak Irakurzale Kluba: Maiatzaren 6an, Itxaso Martinen Punto bobo liburua hizpide, AEK…

Bigarren Eskuko Bizikleten Azoka

Bigarren Eskuko Bizikleten Azoka PARKE ZENTRALA – 10:00etatik 14:00etara Nahitaezkoa da aldez aurretik izena ematea, www.merkabi.eus/santurtzi helbidean aurkituko duzun formularioa betez edo 943 670 249 telefonora deituz. Bizikletak uzteko hitzordua emango da. Gordailu-salmentako zerbitzuan bizikletak uzteko ordutegia: 8:00etatik 10:00etara. Egoera onean dauden erabilitako bizikletak bakarrik onartuko dira. Parte hartzeko, adin nagusikoa izan behar da eta…

SERANTES MENDIRA IRTEERA, Lehen Hezkuntzako 5. MAILA

LH 5.mailako ikasleek, maiatzaren 12an, lantzen ari diren unitatearekin loturiko irteera egingo dute. Serantes mendira joango dira, bertan ekintza desberdinak egingo dituztelarik. Egun osorako irteera denez, hamaiketakoa, janaria eta edaria eraman beharko dute. Baita naturan aritzeko zapata eta arropa egokiak ere. Seme-alabak, beti bezala, ikastolan utzi beharko dituzue eta 16:30ean bertan ere jaso.

Zer da aerotermia? Eta zergatik aukeratu du Ikastolak sistema hau?

Zer da aerotermia? Eta zergatik aukeratu du Ikastolak sistema hau? Bideo honetan, Marta eta Irati, DBHko 3. mailako ikasleek, Andone zuzendaria elkarrizketatu dute, Ikastolan aerotermia-sistema bat ezarri dutelako. Aerotermia teknologia bat da, aireko energia aprobetxatzen duena eraikinak berotzeko eta hozteko, modu eraginkor eta jasangarrian. Sistema berri honekin, Ikastolak beste urrats bat eman du iraunkortasunaren bidean,…