Euskararen eguna

Apirilaren 11an, ostiralean, DBHko etapak, ikastolako beste etapak bezala, egun berezia ospatuko du. Hori dela eta, ordutegi berezia izango dugu. Ikasleak 9:10etan sartuko dira eta 12:50etan aterako dira. Goizean zehar euskararen erabilera bultzatzeko jolasak eta jarduerak burutuko ditugu eta amaieran, txoripan banaketa izango dugu Mirabueno parkean, beste etapetako ikasleekin batera.

ERRIGORA / INOIZKO PRODUKTU GEHIEN banatuko dugu!

Kaixo lagun, Lehenik eta behin, ESKERRIK ASKO beste urte batez Eskutik Eskura kanpainarekin bat egin duzuenoi baina baita lehen aldiz eskaera egiteko pausoa eman duzuenoi ere! Egin duzuen hautuari esker denontzako onuragarria den elikadura-eredu berri bat indartzen ari zarete, ekoizleak, herritarrak eta gure lurra babestea helburu duena. Aipatzekoa da Euskal Herriko zazpi lurraldeetan eman dela igoera. Guztira…

EGONALDIA LH 5. MAILAKO IKASLEKIN ALLO-n(Lizarraldea)

Apirilaren 28tik 30era Allora (Lizarraldea) egingo dugu egonaldia LH 5. mailako ikasleekin. Hona hemen informazio garrantzitsua: Irteera eta itzulera: Irteera: apirilaren 28an, goizeko 9:30ean ikastolatik, Fiorentina taberna aurreko autobus paradatik. Dena den, betiko ikastolara betiko ordutegian etortzea eskatzen dizuegu. Itzulera: apirilaren 30ean, Mirabueno parkean 16:30ean egongo gara. Oharra: lehengo egunerako, ikasle bakoitzak bere bazkaria eraman beharko du. Prezioa: 128,5 € Eraman beharreko materiala:…

6. mailako ikasleek gau magikoa biziko dute ikastolan

Apirilaren 7an, astelehenean, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek aukera paregabea izango dute: ikastolan lo egitea. Esperientzia hau ez da ohikoa, eta oso berezia izango da haientzat, ikasturte amaierako une gogoangarri eta elkarbizitza aberasgarria bizitzeko. Helburua ez da bakarrik ondo pasatzea, baizik eta ikasleen arteko harremanak sendotzea, elkarlana sustatzea eta ohiko eskolako testuingurutik kanpo, talde bezala…

EUSKAL ASTEA

Datorren astean euskal astea ospatuko dugu ikastolan. Asteazkenetik ostiralera, gure kultura eta euskararen inguruko ekintza desberdinak egingo ditugu Ikastolan. Hala nola, ipuin kontalarien bisita, kirol desafioak, adin desberdinen arteko kidetzeak, dantzak, abestiak, eskulanak eta euskal jolasak. Ikasleen arteko talde-lana, sormena eta euskararen erabilera indartzea dira gure helburu nagusiak. *Ostiralerako ohar garrantzitsu batzuk: Ostiralean ordutegi berezia…

LH 6. MAILAKO AZOKA SOLIDARIOA

LH6. mailako taldeak bigarren hiruhilekoa topera amaitu nahi du. Horregatik, hilabete hauetan landutako proiektuaren barruan, azoka solidarioa antolatuko dugu. Ostiral honetan, apirilaren 4an, 14:30etik 16:30era, ikastolako beheko patioan izango gara zain.   Bertan, ikasleek sortutako pintxoak eta ekarritako jostailuak, mahai-jokoak, panpinak, liburuak, ikasgelako materiala… aurkitu ahal izango dituzue Bihotz Gaztea Ikastolako ikasle guztien eskutik.  …

Irteera DBH3 Areetara

DBH3ko ikasleak Areetara joango dira datorren apirilaren 9an. Lehenengo bi orduetan klasea izango dute eta gero Bizkaiko zubira joango dira. Hori dela eta, Barik-a kargatuta eramatea ezinbestekoa da. Lehenengo eta behin Getxoko etxe handien pasealekuan ibiliko dira, beroien inguruko lanketa-jolas bat egiten. Amaitzeko, hondartzara joango dira tarte batean. Ohiko ordutegian (14:40etan) bueltan egongo dira. Goizeko…

Euskarazko diktaketa-sistema berria, dibertsitate funtzionala duten haur eta gazteentzako lagungarri.

Euskal Herriko Ikastolok ekarpen garrantzitsua egin diogu diktaketa sistemari, hainbat ikastolak parte hartu dute eta haurren ahotsen grabaketan, sistema behar bezala entrenatzeko. Plataforma garatuta dago, eta orain erronka nagusia bere erabilera zabaltzeko baliabideak lortzea izango da. Atxikita bidaltzen dizkizuegu gaur goizeko argazki eta prentsa-oharra. Bestalde, prentsaurrekoa ikusi nahi izanez gero, eskurragarri duzue gure youtubeko profilean.  EUSKARAZKO DIKTAKETA_SISTEMA