Errigora kanpaina eta gure familien parte-hartzea

Aurten ere, Errigorako kanpaina gure ikastolara iritsi da, eta eskertu nahi dugu eskaerak egin dituzten familia guztien inplikazioa! Errigora Nafarroa hegoaldeko elkartasuna, euskara eta kalitatezko produktuak batzen dituen ekimena da. Erosketa bakoitzak, tokiko elikagai iraunkorrez gozatzeko aukera emateaz gain, gure lurraldeko euskal kultura eta hizkuntza indartzeko ere balio du. Gure ikastolan, familien erantzun handia jaso…

NEGULEKUAK 2024-25

Familia agurgarriak: Bihotz Gaztea Ikastolatik zuengana jotzen dugu Gabonetan antolatuko ditugun Negulekuen berri emateko! NEGULEKUAK 24-25! Ikastolak zuzenean antolatzen dituen Negulekuak abenduak 23, 26 eta 27 (1. ASTEA) eta abenduak 30 eta urtarrilak 2 eta 3. (2. ASTEA) izango dira. 9:00etatik 13:00ak arte. Egunero, goizeko 8:00etatik aurrera harrera-zerbitzua eskaintzen dugu, baita jantoki-zerbitzua, aukerakoa ere, 13:00etatik…

Itxaso Gil Ikastolako ikasle ohia

Itxaso Gil Iglesias, gure ikasle ohiak, momentu honetan, gizarteratzea ikasten dabil eta praktikak egiten gure ikastolan. ¿Nolakoa izan da zure buelta? Etxera itzultzea bezala izan da. Orain erabat aldatuta dagoen eta beste pertsona batzuk bizi diren etxe bat, baina, aldi berean, oso gustura sentitzen naiz hemen.   Ikastolatik orain dela 13 urte irten eta ibilbide…

BAZKARIA _ IKASTOLAREN JAIA

Aurtengo ikasturteari bukaera bikaina emateko, datorren larunbatean, ekainak 15, ikastolaren  jaia ospatuko dugu.  Iaz bezala, aurten ere, ikastolako jaiaren eguna bazkari batekin borobildu nahi dugu.  Animatzen al zarete? Markatu eguna zuen egutegian, primeran pasatuko dugu eta!   Izena emateko, maiatzaren 26ra arte (hau barne)  erantsita daukazuen GALDETEGIA * apunta zaitezkete.   Eskerrik asko!   *Bazkaria …

2024ko IKASTOLAren JAIA, motorrak berotzen.

💚​💙2024ko IKASTOLAren JAIA Hilabete falta da ikastolaren JAIRAKO, eta dagoeneko motorrak berotzen ari gara. Erreserbatu egun hori primeran pasatzeko. Noiz eta zer egingo dugu? EKAINAREN 15ean, Ikastolan! TXAPELKETAK, TAILERRAK, ESKULANAK PUZGARRIAK, GYNKANAK, HERRI BAZKARIA… GOGORATU! Ikastolako kamisetaz jantzita etorri nahi baduzue, ESTEKA HONEN bidez eros dezakezue.    Gu Gara ikastola, gurea da Festa.

Bihotz Gaztea IKASTOLA “on fire” dago, eta kamiseta bat oparituko die ikasle eta langile guztiei.

💚💙 BERRIA! 🎉 Bihotz Gaztea IKASTOLA “on fire” dago, eta kamiseta bat oparituko die ikasle eta langile guztiei! 😍👕 Orain, guztiok izango dugu estilo propioa eta BIHOTZ GAZTEA IKASTOLArekiko sentimendua harrotasunez erakutsiko dugu! 🏫💚 Aurrerago, ikastolan erosi ahal izango dituzue. Gure BIHOTZ GAZTEA estiloarekin jarraitu nahi baduzue, adi egon!  💚​💙

Txapa tailerra eta aurpegiak margozteko tailerra Santurtziko Euskararen Astean.

Santurtziko Udalak urtero Euskararen Astea antolatzen du hainbat elkarterekin batera (Ikastola barne). Aurten maiatzaren 8tik 11ra izango da. Maiatzaren 11n, Ikastolak, beste ikastetxe batzuekin batera, haurrentzako tailerrak antolatu ditu, gure kasuan, txapa-tailer bat eta aurpegiak margotzeko beste bat. Orri markatzaileak, eskumuturrekoak, herri kirolak, dantzak, libretak, xake tailerrak, lepokoak eta maskarak ere egingo dituzte.  Jarduerak 11:00etan…

AURTENGO IBILALDIRAKO ZURE LAGUNTZA BEHAR DUGU!

Kaixo ikastolazale, Datorren maiatzaren 26an egingo da Ibilaldia Getxon. Egun horretan, jaia behar den moduan ateratzeko, guztion laguntza beharko dute antolatzaileek. 1.100 boluntario beharko dituzte egun horretako lan ezberdinak egiteko. Gure ikastolan 12-15 laguneko talde bat batzea eskatu digute gune ezberdinetako txosnetan (edariak edo ogitartekoak) lan egiteko. Lau guneko ibilbidea prestatu dute eta gune bakoitzean…