Beldur Barik irabazleak

A25 Indarkeria matxistaren aurkako eguna

Gaur azaroak 25, goizeko 12:00etan Gernika Parkera joan gara; bertan emakumeonganako indarkeriaren aurkako ekitalditxo bat egin da  eta  ikasleek genero-indarkeria salatzeko egindako “Beldur Barik” bideo-lehiaketaren sariak banatu dira. Ikastolako DBH 4.mailako Antzerki tailerreko ikasleek emakumeok pairatzen ditugun eraso sexistak salatzeko egin dituzten lanak Emakundek antolatutako “Beldur barik” lehiaketara aurkeztu dituzte. Nerabeen arteko egunerokotasunean suertatzen diren…

¡NEGULEKUETAN PARTE HARTZEKO AUKERA AMAITZEN DELA!

Kaixo familia! Gogoratu, azaroaren 24an amaitzen da “Eman hegoak” 2021eko negulekuetan parte hartzeko aukera! Bihotz Gaztea Ikastolan harro gaude herri osoari zabaldu diogun proiektu berriak jaso duen harrerarekin. Laguntasuna, balioak, enpatia, talde-lana eta beste hainbat alderdi lantzeko udalekuak helburu nagusi bihurtzen dira urteko une berezienaz gozatzeko: Gabonak. Beraz, ez galdu aukera eta etorri zaitez gurekin…

Ikastola kHerriari kartela

IKASTOLAK HERRIARI BUELTAN DATOR!

Ikastolak Herriari jaialdia bueltan dator! Azaroaren 27an Ikastolak Herriari jaialdiaren bigarren ekitaldia ospatuko da. Ekitaldia 20:00etan hasiko da, Euskalduna Jauregian. Ikuskizun bikain honetan, euskara eta euskal kulturarentzat hain garrantzitsuak diren bost jaien izenean (Herri Urrats, Ibilaldia, Araba Euskaraz, Kilometroak eta Nafarroa Oinez), pandemiak markaturiko bigarren urte honi itxiera eman nahi zaio. Bertan, Anje Duhalde, Paz…

“EMAN HEGOAK” NEGULEKUAK 2021!

Negulekuak datoz! Zirimolarekin, Ikastolen elkarteko aisialdi taldearekin,  egon gara elkarlanean, eta eskaintza ezin hobea ekartzen dizuegu. 2021eko  “eman hegoak” Negulekuak! Abenduaren 27tik 30ra bitartean negulekuetan umeek heziketarako eta jolaserako hainbat ekintza burutuko dituzte. Orduari dagokionez, 9:00etan hasi, eta 13:00etan bukatuko dira. Haurrak hiru taldetan antolatuko dira, adinaren arabera: HH 3, 4 eta 5 urte ;…

GAU BELTZA HERIOTZAREN FESTA DA, BAINA BIZIRIK GAUDELA GOGORATZEN DIGU

Natura, hizkuntza, bizitza eta heriotza.. Herri baten kultura argazkia da. Urriak 31 betidanik izan da gau berezia eta duela gutxira arte Euskal Herrian “Arimen Gaua” edo “Gau beltza” ospatu izan da. Ospakizun hau Estatu Batuetakoa dela uste dugun arren, Eskoziara joan behar dugu hitzaren jatorriaren bila. Ingeleseezko “All Hallows Eve” hitzetatik dator,santu guztien gaua. Euskal…

IKASTURTE HASIERAKO EKITALDIA OSPATU DUGU!

Herriarentzat hortxe gaudela esateko, elkarrekin lan egiteko prest gaudela esateko. Horregatik gauzatu dugu Ikasturte Hasierako Ekitaldia larunbat honetan. Santurtziko, gure herriko, zenbait elkarte, erakunde eta pertsonalitate desberdin gonbidatu ditugu gure etxera, guretzat hain inportantea den mezua zuzenean jasotzeko. Azken finean ikastola Santurtziren parte bat da, komunitate honen parte gara. Lankidetzak izugarrizko garrantzia dauka gure filosofian,…

TELE 7REN BISITA IZAN DUGU!

Gaur goizean Tele 7ren bisita izan dugu gure ikastolan! Bihar, larunbata, Ikasturte Hasierako Ekitaldia ospatuko dugu ikastolan, eta horren berri ematera etorri dira Tele 7koak. Ea zergatik egingo dugun ekitaldia? Ba, Santurtziko herritar guztiei badaukagulako zerbait esateko: ELKARREKIN LAN EGITEKO PREST GAUDELA. Hemen duzue ikastola behar duzuenerako! Ez utzi tele 7  ikusteari! Gaur 20:00etan!! Hemen…