Korrikako 24. edizioa hastear dago eta dakizuenez, gure ikastolak beti parte hartzen du ekintza honen antolakuntzan kilometro bat erosten. Aurten ere AEKri eta euskarari laguntzen jarraitzeko asmoarekin, itsulapiko bat aterako dugu arratsaldetan (ikasleen irteera-orduan) eta goiz batzuetan zuen ekarpenak jasotzeko.
¡Lortu dugu! Orain zure ekarpena Bizum bidez egin dezakezu
Lehen iragarri genizuen bezala, ikastolara etortzeko aukerarik ez duzuenontzat gauzak erraztu nahi genituen. Hemendik aurrera, zuen ekarpenak erosotasun osoz egin ditzakezue mugikorraren bidez.
Mila esker zuen laguntzagatik.








