GAU BELTZA HAUR HEZKUNTZA

Datorren urriaren 30ean Gau Beltza ospatuko dugu ikastolan. Egun horretan ipuinak, eskulanak eta jarduera desberdinak egingo ditugu. Egun berezia izango da, baina zuen seme-alabak ez dira mozorrotuta etorri beharko. GAU BELTZARI BURUZ GEHIAGO JAKIN NAHI DUZU?  Azken urteotan Halloween ospakizunak nolako ospea hartu duen ikusi izan dugu, bai serie eta filmengatik edo baita lagunekin festa…

KOLONIAK LASTURREN (DBH3)

Dakizuenez, DBH 3-ko ikasleek Lasturren bi eguneko egonaldia izango dute. Egun horietan kirolarekin eta euskal kulturarekin lotutako jarduerak burutuko dituzte. Noiz: Urriaren 23an eta 24an Irteera ordua: goizeko 8:45ak (beharrezkoa bada, ikastolara etorri ohiko ordutegian). Itzultzeko ordua: 14:40 Prezioa: 112€ Bertara eraman beharrekoak: EKARRI BEHARREKOA Arropa erosoa Barruko arropa Galtzerdiak Kamisetak Jertseak Galtzak Xira Pijama…

DONOSTIAKO ZIENTZIA MUSEORA (LH 5)

Urriaren 22an, asteazkena, LH 5. mailako ikasleak Zientzia Museora joango dira. Irteera horretan hainbat jarduera egingo dira; adibidez, Planetariumaren bisita, urtaroen tailerra… Egun osoko irteera izango da; beraz, ikasleek hamaiketakoa,  janaria eta edaria eraman beharko dituzte. Ordutegia hauxe izango da. 9:00-16:30. Ikasleak jasotzeko tokia: Fiorentina tabernaren aurrean. Irteeraren prezioa 29,5€koa izango da eta hurrengo ordainagirian…

NAFARROA OINEZ 2025

Nafarroa Oinez 2025: Ikastolen Festa Urtero bezala, euskara eta euskal hezkuntza bultzatzeko hitzordu nagusia dugu aurretik: Nafarroa Oinez! Aurten, urriaren 19an , Atarrabiako Paz de Ziganda Ikastolak antolatuko du festa handia, “Buruz, bihotzez, oinez!” lelopean. Gure Ikastolatik, Bihotz Gaztea Ikastolatik, komunitate osoari gonbidapen berezia luzatu nahi diogu festara hurbiltzeko. Nafarroako Ikastolen proiektu hezitzaile propioa eta…

DBHko 1. maila irteera Bilbora

Hurrengo ostiralean , urriaren 17an, DBH1eko ikasleak Bilbora joango dira Bilboko zubiak ezagutzera. Irteera Teknologia ikasgaiarekin lotuta dago. Ikasleak metroan joango dira Bilbora, beraz, ezinbestekoa da Barik-a kargatuta eramatea. Goiz osoko irteera izango denez, komenigarria da hamaiketakoa eramatea. Egun horretako ordutegia, ohikoa izango da. OHARRA: Frantseseko taldeak irteeran parte hartuko du ere.

KOLONIAK DBH 1. MAILA MORGA

Dakizuenez, DBH 1eko ikasleek Morgan bi eguneko egonaldia izango dute. Egun horietan kirolarekin lotutako jarduerak burutuko dituzte.  Noiz: Urriaren 2an eta 3an.  Irteera ordua: goizeko 10:00ak (beharrezkoa bada, ikastolara etorri ohiko ordutegian). Itzultzeko ordua: 14:40an. Prezioa: 120 euro (29 ikasle edo gehiago). – 130 euro (28 ikasle edo gutxiago). Bertara eraman beharrekoak: Nezeserra eta esku oihala. Lo sakua. Kapela edo bisera. Motxila txikia. Etxeko zapatillak, txankletak, mendirako oinetakoak.…

ESKOLAZ KANPOKO JARDUERETAN IZENA EMATEKO EPEA

Gogorarazten dizuegu oraindik zabalik dagoela ikastolako eskolaz kanpoko ekintzetan izena emateko epea. Aukera bikaina da umeek zaletasun berriak ezagutzeko, lagunekin gozatzeko, euren gaitasunak garatzeko eta, batez ere, ikasgelatik kanpo ikasten ondo pasatzeko! ⚠️ Garrantzitsua: Talde batzuek gutxieneko ikasle kopuru bat behar dute martxan jartzeko. ESKALADA ATLETISMO Beste batzuetan, beste parte-hartzaileren bat falta zaigu osatzeko.. ROBOTIKA…

IKASTURTE AMAIERAKO TXANGOA (DBH)

Aurtengo ikasturte amaierako txangoa ekainaren 18an egingo dugu. DBHko ikasleak Sestaoko igerilekura joango dira. Irteera eta itzulera: Murrieta etorbidea, Batzoki aurreko autobus geltokia Ordua: 10:00etan Itzulera: 16:00etan Prezioa: 6,25€ (hurrengo erreziboarekin pasatuko dena) Egun osoko irteera denez, jatekoa eraman behar da. Kontutan izan, igerilekuetara goazenez, eguzkitarako krema, txankletak eta abar eramatea. OHARRA: Bueltan abiapuntura itzuliko…