Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

AZAROAK 25, ASTEARTEA Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Ikastolan egun honi buruzko hausnarketa eta sentsibilizazioa sustatuko dugu, gure ikasleen artean errespetua, berdintasuna eta elkarbizitza balioak indartuz. Gure konpromisoa ikusarazteko,  haur guztiak animatzen ditugu egun horretan arropa edo osagarri morea eramatera (kamiseta, zinta, zapia…). Morea koloreak emakumeenganako indarkeriaren aurkako borrokaren ikurra bilakatu…

Igeriketa DBHn

Familia agurgarriak: Jakinarazi nahi dizuegu abenduaren 9tik martxoaren 13ra bitartean DBHko ikasleek igeriketa-saioak egingo dituztela Mikel Trueba udal kiroldegian (Santurtzi), Gorputz Hezkuntzako ordutegiaren barruan. Igeriketaren bidez, ikasleen ur-segurtasuna, oinarrizko igeri trebetasunak, egoera fisikoa eta ohitura osasungarriak lantzea dugu helburu. 1. Beharrezko materiala Ikasle bakoitzak saio guztietara bere materiala ekarri beharko du: Igerilekuko txanoa Uretako betaurrekoak…

Auzolana Ikastolan. Eskerrik asko egindako lanagatik!

Pasadan ostiralean auzolanean elkartu ginen ikastolako langile eta familiak ikastolan txukuntze eta mantentze lanak egiten. Giro onean, lan handia egin genuen gure ikastola txukunago egon dadin haur eta gaztetxoentzat. Eskerrik asko egindako lanagatik!  Mila esker! Auzolana arrakastatsua izan da! 👏 Ostiral arratsaldean ikastolara hurbildu zineten familia, irakasle eta langile guztiei: ZORIONAK eta ESKERRIK ASKO! Elkarrekin…

Hitzaldi informatiboa. Mugak Bihotzetik: Hazteko oinarri seguruak.

Bihotz Gaztea Ikastolatik “Mugak bihotzetik” izeneko hitzaldia antolatu dugu. Bertan, mugen garrantziaz, beren funtzioez, helduaren rolaren inguruan eta eguneroko egoera desberdinetan nola jokatu hausnartuko ditugu. Hitzaldia 0 eta 6 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzenduta dago, seme-alaben hazkuntzaren garrantziaz jabetuta, lasaitasunez eta maitasunez prozesu hau egin nahi dutenentzat. Datu garrantzitsuak: Gaia: Mugak Bihotzetik  – Hazteko oinarri seguruak.…

29. Jardunaldi pedagogikoak.

Eskola inklusibo eta ekitatibo baterantz Gogorarazi nahi dizuegu 29. Jardunaldi Pedagogikoak antolatu ditugula hezkuntza-komunitate osoarentzat, aurtengo ardatza “Inklusioa ekitatera: etorkizuna programatzen” izanik. Hezkuntzako profesionalak diren familiako kideak eta gai hauekiko interesa duten gurasoak jardunaldietan parte hartzera animatu nahi ditugu, gure ustez edukiak oso interesgarriak izan baitaitezke haientzat. Gizartean aniztasunari erantzuteko eta kalitatezko hezkuntza inklusiboa bermatzeko…

HARRERA GELA

Harrera Gela-tik, ikasturte honen funtzionamendua eta antolaketa argi izan dezazuen, beharrezko informazioa bidaltzen dizuegu. Galderarik edo zalantzarik izanez gero, galdetu lasai asko. Zergatik egin dugu aldaketa hau?   Haurren erosotasuna eta autonomia hobetzeko gosarian. Jolasa eta bizikidetza sustatzeko adin desberdinetako haurren artean. Espazio desberdinak eskeintzeko eta ikasle guztien erritmoei erantzuna emateko.  Egunari ekiteko ingurune atseginagoa…

DBH4: arkeologia indusketara bisita Bilbon

Datorren asteartean, azaroaren 4an, DBH4ko ikasleak Bilbora joango dira Mariaren Bihotza plazako aztarnategia bisitatzera. Bisitan zehar indusketa prozesua azalduko zaie, prospekzioetatik hasi eta bisitagarri egiteko espazioak egokitu arte. Bilbao Bizkaia museoak eskaintzen duen bisita da, bertako profesionalek bideratuta. Bisita honek lotura zuzena dauka ikasleek aurten First Lego League-n izango duten proiektu zientifikoaren erronkarekin. Abiapuntua: goizeko…

SUKALDEAN SORTZAILE LEHIAKETA

Ikasturte honetan berriro izango dugu Sukaldean Sortzaile lehiaketan parte hartzeko aukera. Oso jarduera dibertigarria eta aberasgarria da, eta Ausolan jatetxe-enpresak eta Basque Culinary Center Mondragon Unibertsitateko Gastronomia Fakultateak eskaintzen digute. Proiektu honen helburua da zuen seme-alabak sutegi baten aurrean lanean hastea, aititeen eta amamen errezeta bat berritzeko. Konposizio horri bere ukitu pertsonala gehitu behar diote,…

GAU BELTZA DBH

Urriaren 30ean Gau Beltza ospatuko dugunez, ikastolan hainbat jarduera antolatu ditugu ikasleek ohitura berezi hau hobeto ezagutu dezaten. Egun horretan, Gau Beltzarekin lotutako istorioak entzun ahal izango dituzte, modu dibertigarri eta parte-hartzaile batean ikaskuntza kulturala sustatuz. Animatzen zaituztegu zuen seme-alabek ikasitakoa zuekin partekatzera.  Eguna gozatzeko eta elkarrekin ikasteko aukera paregabea izango da! GAU BELTZARI BURUZ…