Txitxirioaren astea! 🧆✨

Ausolanen Zaindu Janaria proiektuaren barruan, gure jantokian martxan dugu “Sasoian Sasoi” kanpaina. Zer lortu nahi dugu? Elikadura osasungarriagoa, jasangarriagoa eta solidarioagoa sustatzea! 🌍💚 Aste honetan txitxirioa izan da protagonista: LHko ikasleak: Txitxirioaren onurak ikasi dituzte eta dasta-proba bikaina egin dute (osorik eta hummusean! 😋). HHko ikasleak: Ipuin polit baten bidez ezagutu dute lekalea eta ondoren…

OHIKO BATZAR NAGUSIA

Bihotz Gaztea Kooperatibaren Artezkaritza Kontseiluak. kooperatibaren estatutuen 25. artikuluko 1. atalaren aginduari jarraituz, honako deialdia egitea erabaki du:    OHIKO BATZAR NAGUSIA   Data: 2026ko otsailaren 19an (osteguna).  Lekua: Kooperatibako egoitzako gimnasioan. Ordua: 17:00etan, lehenengo deialdian; 17:30ean, bigarrenean; eta 18:00etan, hirugarrenean.    EGUNEKO GAI-ZERRENDA   Akta onartzeko bi bazkide izendatu.  Aurreko Batzar Nagusiaren aktaren onarpen-txostena…

mozorro-tailerra eta entseguak

Ikastolako inauteriak otsailaren 13an ospatuko ditugu eta aurten Euskal Herriko mitologia omendu nahi dugu. Guztion artean ibilbide sinboliko eta alaia egin nahiko genuke. Horra doaz ideia batzuk: mozorroen proposamenak   Ikasturte honetan, urtarrilean eta otsailean, mozorroak gauzatzeko eta dantzaren entseguak egiteko tailerrak antolatu nahi ditugu ikastolan. Elkarlanean ideia asko eta anitzak izan ditzakegu eta esku-lanetan…

Elikadura osasungarria: familia osoarentzako gako praktikoak

Bihotz Gaztea Ikastolak elikadura-ohiturak hobetu nahi dituzten familia guztiei zuzendutako prestakuntza-saioa antolatu du. “Elikadura osasungarria: familia osoarentzako gako praktikoak” izenburupean, hitzaldi honek gure eguneroko dieta osasun eta ongizate iturri bihurtzeko tresna errazak eskaintzea du helburu. Saioa Aurora Cid nutrizionista profesionalak emango du. Bertan, txikienen hazkuntzarako eta helduen ongizaterako funtsezkoak diren gaiak jorratuko ditu, menu orekatuei…

Jostailu eta umeen liburu bilketa

Gure ikastolan, sakon sinesten dugu jolasaren eta irakurketaren boterean, haurren garapenaren funtsezko eragile gisa. Jolasaren bidez, haurrek irudikatzen, partekatzen, sortzen, gatazkak konpontzen eta mundua deskubritzen ikasten dute. Eta guk, heldu gisa, eskuzabaltasunez jokatzen dugunean, bizitza osoan lagun izango dituzten balioak ere irakasten dizkiegu gure seme-alabei. Aurten, oso egoera onean dauden jostailuak eta umeentzako liburuak biltzeko…

Olentzero eta Mari Domingi badaztoz! (HH 1go zikloa 0-2 urte)

Kaixo familia!   Badator Olentzeroren eguna eta HH 0-2 urteko ikasleek kalejiran parte hartuko ez duten arren, abenduaren 19an 10:00ak aldera Olentzero eta Mari Domingiren bisita izango dute haien geletan. Bikotea poz-pozik etorriko da haien klaseetara opariz beteta eta guztiek batera momentu ederrak bizitzeko aukera izango dute.   Gogoratu egun horretako ordutegia 7:30etik 13:00etara izango…

Eskerrik asko! Hitzaldia mugak bihotzetik.

Azaroaren 25ean, Bihotz Gaztea Ikastolatik “Mugak bihotzetik” hitzaldia antolatu genuen. Bertan, mugen garrantziaz, beren funtzioez, helduaren rolaren inguruan eta eguneroko egoera desberdinetan nola jokatu hausnartzea izan zen gure helburua. Gune segurua eta konfiantzaz betea izan genuen, elkartrukea eta ikaskuntza biziko dinamika sortuz. Guztiok elkarrekin partekatu genuen esperientzia, eta egunerokora eramateko zerbait baliotsua jaso genuen. Zaintzatik,…

25-26 Olentzero egunerako boluntarioak

Datorren abenduaren 19an, Olentzero eguna dela eta, kalejira handia egingo dugu denok batera gure herrian zehar (HH 2. ziklotik DBHra). Ikasleek, irakasleek eta familiek kaleak girotuko ditugu gure abesti tradizional ezagunenekin. Hurrengo asteetan, ibilbideari, ordutegiari, jantziei, abestiei eta abarri buruzko informazioa emango dizuegu baina momentu honetan jarduera egin ahal izateko beharrak azaltzera gatoz. Nola lagundu…

Euskaraz bizitzeko pizkundea!

BILBAO ARENA, ABENDUAREN 27A: EUSKARAZ BIZITZEKO PIZKUNDEA! Milaka euskaltzale elkartuko gara larrialdi linguistikotik indarraldi berrira igarotzeko. 🚀 9 musikari handik osatuko dute ‘Euskararen soinu-banda’: Anari, Gorka Urbizu, Joseba Tapia, Miren Narbaiza, Gontzal Mendibil, Amets Aranguren, Benizze, Flako Fonki eta Maia Iribarne. Aktoreak (Itziar Ituño, Ramon Agirre…) eta bertsolariak (Ane Labaka, Sustrai Colina) ere gurekin izango…